Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3120 erregistroak)
BEZ
- Zergadun batek, salgaiak errepidez garraiatzen dituenak, kamioi-traktore bat eta bi erdi-atoi dauzka. Kamioi-traktoreak 60 tona metrikoko gehieneko atoi-pisua du, azterketa teknikoaren txartelaren arabera; hala ere, txartel berean ezarrita dago atoian gehienez 40.000 kilo eraman ahal duela. Zein gehieneko atoi-pisu hartu behar du kontuan, ibilgailuaren zama-edukiera zenbatzeko?
- Zergadun batek taberna eta sardexka bateko jatetxe bat ditu lokal berean. Horretarako, bi jarduera horietan aritzen diren 15 langile kontratatu ditu. Nola zenbatuko dira langileak, araubide erraztutik kanpo dagoela egiaztatzeko?
- Zergadun batek jatetxe bat dauka, eta BEZaren Araudi erraztuari uko egin dio.
Gaur egun, beste jatetxe bat irekitzeko asmoa du. Bigarren jatetxe horri dagokionez, araubide orokorreko zergak ordaindu beharko ditu ala araubide erraztuan egongo da?
- Zergadun batek sardexka bateko jatetxe batean dihardu hondartzan udako hilabeteetan. Nola kalkulatu behar ditu BEZa ordaintzeko kuotak?
- Taxi-gidari batek ibilgailua aldatzea erabaki du, eta zaharra ibilgailu partikular gisa erabiltzea. BEZaren mende al dago eragiketa hori?
- Zergadun batek, araubide erraztuko taxi-gidariak, beste bati saldu dio taxia. Taxi-gidariak araubide orokorrean erosi zuen ibilgailua, eta ordaindutako BEZa kendu zuen. Orain, taxia beste bati saltzen badio, BEZa jasanarazi eta ordaindu beharko du?
- Taxi-gidari batek sustatzaile baten bidez garaje-plaza bat erosi du. Garajea erostean jasanarazi dioten BEZa kentzeko eskubidea al du?
- Zergadun bat zapata-denda baten jabea da. Beste batzuei erositako zapatak saltzen dizkie azken bezeroei. Nola ordaindu beharko du BEZa?
- Nork du araubide horretan baliokidetasun-errekargua ordaintzeko eta jasanarazteko betebeharra?
- Demagun txikizkako merkatari zergadun batek BEZaren beste subjektu pasiboei egin dizkien salmentek 2011ko apirilean bolumen osoaren %20 gainditu dutela, eta merkatariaren jarduera PFEZko zeinu, indize eta moduluen bidezko zenbatespen objektiboaren araubidearen barnean dagoela. Zein araubide aplikatuko zaio, BEZa ordaintzeko?