Genero-indarkeriaren aurka jarduteko Eusko Jaurlaritzaren I. Plana
EAEko emakume eta gizonezkoen arteko berdintasunerako V. Planean IX. Legealdirako adostutako ildoei jarraiki, Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak genero-indarkeriaren aurkako Gobernuaren I. Plana onartu zuen ekainaren 7an.
I. Planeko testuaren helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, genero-indarkeriaren edozein adierazpenen aurrean, jarduera eta neurriak hartzea. Hortaz, aipatutako administrazioko zerbitzu guztien sare integral bat sortu eta koordinatzeak duen garrantzia azpimarratuko da, haien eraginkortasuna handiagotzeko eta zerbitzuak eskuratzea errazteko asmoz. Hori guztia, genero-indarkeriaren edozein adierazpen-motaren biktima diren emakumeen eskubide guztiak aintzat hartzea ahaztu gabe. Hala, I. Planeko testu horretan eta sinatutako lege- eta arau-aurrekarien zerrendan, genero-indarkeria, zentzu zabalean, emakumeek jasaten duten gaitz gisa hartzen da.
|
[...] Aipatutako administrazioko zerbitzu guztien sare integral bat sortu eta koordinatzeak duen garrantzia azpimarratuko da, eraginkortasuna handiagotzeko eta zerbitzuak errazago eskuratzeko asmoz. Hori guztia, genero-indarkeriaren edozein adierazpen-motaren biktima diren emakumeen eskubide guztiak aintzat hartzea ahaztu gabe
|
Hala, kategoria horretan sartzen dira honako hiru indarkeria adierazpen hauek: emakumeen kontrako indarkeria, bikotekidearen zein bikotekide-ohiaren eskutik; familia barruko genero-indarkeria, familiako emakumeenganakoa (guraso, seme edo anaien eskutik, esterako) eta aipatutako eremuetatik kanpo gertatzen den emakumeen aurkako sexu-indarkeria (sexu-askatasunaren aurkako delituak: sexu-erasoak, sexu-gehiegikeriak, sexu-jazarpenak, exhibizionismoa, sexu-probokazioa, adingabeak galbideratzea, behartutako prostituzioa eta adingabeen pornografia) .
I. Planeko edukian ikusten dugu Eusko Jaurlaritzaren genero-indarkeriaren alorreko gaiak Herrizaingo Sailaren Genero Indarkeriaren Biktimak Laguntzeko Zuzendaritzaren ardura direla; hala ere, ezin dira kanpoan utzi Eusko Jaurlaritzaren beste zenbait sail eta erakunde autonomok alor horretan dituzten ardurak, hala nola, Emakunde — Emakumearen euskal erakundea; Herrizaingo Saila — Ertzaintzaren Zuzendaritza; Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak; Etxebizitza, Herrilan eta Garraio Saila; Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila; Osasun eta Kontsumo Saila; eta Kultura Saila.
|
Hiru jarduera-ardatz estrategiko: 1. Genero-indarkeriaren biktimentzako laguntza 2. Erakundeen arteko koordinazioa eta lankidetza eta 3. Genero-indarkeriaren gaineko sentsibilizazioa, prebentzioa eta ikerketa
|
Genero-indarkeriaren biktimentzako laguntza, erakundeen arteko koordinazioa eta lankidetza, eta genero-indarkeriaren gaineko sentsibilizazioa, prebentzioa eta ikerketa dira hiru jarduera-ardatzak. Horietan bederatzi helburu estrategiko biltzen dira, eta horiek, era berean, 47 helburu operatibo eta jarduera osatzen dituzte Plana aurrera eramateko. Plan hori abian jartzearen ardura Herrizaingo Sailarena da, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren bitartez.
Honako hauek dira ekintzarik adierazgarrienak: Biktimei laguntzeko kanal bateratua edo “leihatila bakarra” sortzea, biktimentzako arreta-zerbitzuen (SAV, gaztelaniaz) kudeaketa, Ertzaintzaren kalitatea kudeatzeko sistema hobetzea, sexu-esplotaziorako gizakien salerosketen gaineko koordinazio- eta atentzio-protokoloak eta horren biktimentzako baliabideen gidaliburua sortzea, bikotean indarkeria-arrisku larria aurreikusteko eskala berrikustea, Genero-indarkeriaren Euskal Behatokia abian jartzea, Berdinsarearekin hitzarmena edo Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailetik proposatutako heziketa, genero-indarkeria prebenitzeko helburuarekin eta emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzen laguntzeko.
Agiria ikusteko:
Genero-indarkeriaren aurka jarduteko Eusko Jaurlaritzaren I. Plana
|