Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Logo del Observatorio

Buletina BGIB
2011ko Iraila | 22. Zenbakia


Hasiera   |   Gaiak   |   Behatokia   |   Tresnak   |   Sarean   |   Kontuan hartu

 BEHATOKIA 

Behatokiaren Irudiak “Genero-indarkeriako egoeretan emandako laguntzaren zifrak Bizkaiko Lurralde Historikoan: gizarte-babesaren, poliziaren eta justiziaren arloak, 2010”

Behatokiaren webgunean argitaratu da 2010ean indarkeria-arazoengatik zenbait zerbitzu publikoen laguntza izan duten emakumeei buruzko datuak.

Datuak biltzeko prozesuaren faseetan egindako lan sakon eta kontrastatuaren emaitza da dokumentua; informazio estatistikoak jasotzen ditu, emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako Bizkaiko baliabide-sarearen funtzionamenduari buruzkoak. Aurtengoan ere, datu horiek jakinarazi dituzte autonomia-, foru- eta udal- erakundeek izendatutako erreferentziazko pertsonek, gizartearen, poliziaren eta justiziaren alorrean genero-indarkeriaren aurka dihardutenek.

Gizarte-esparrua
2010ean, Bizkaiko Foru Aldundiko Larrialdiko Harrera Zerbitzuan 101 pertsonei eman zitzaien arreta (55 emakume, eta haien ardurapeko 45 adingabe eta mendeko pertsona heldu bat). Erabiltzaileen %40 ziren 30 urtetik beherakoak, eta %61,8 jatorria atzerrian zuten emakumeak ziren. Lau emakumek gutxitasunen bat zuten. 2004tik 2010era bitartean mila pertsona baino gehiagok izan dute zerbitzu horren premia (639 emakume, eta haien ardurapeko 464 adingabe).

Foru Aldundiko egonaldi ertain edo luzeko harrera-baliabideek 29 pertsona lagundu zituzten, tratu txarrei lotutako arazoengatik (15 emakume, eta haien ardurapeko 14 adingabe). Emakumeen adina 24 urtekoa zen batez beste (2004z geroztik baxuena) eta %60k atzerriko nazionalitatea zuten.

Bestalde, udalen mendeko harrera-baliabideek 109 pertsona hartu zituzten guztira: 55 emakume (%58,2 atzerrikoak), 49 adingaberekin eta mendeko 5 heldurekin.

Foru Aldundiaren aholkularitza juridikoak arreta eman zien 377 emakumeren kasu berriei.  Haien laurden batek baino gehiagok (%27,3) aholkularitza behar zutelako etxeko tratu txarren (80 kasu, %21,2) edo sexu-erasoen (23 kasu, %6,1) alorrean; hau da, hilero ia bederatzi erabiltzaile berri izan ziren indarkeria-mota1 horien ondorioz. Kasu gehienetan (%91,2) tratu txarra bikotekidearen edo bikotekide ohiaren eskutik zetorren. Erabiltzaileen %45ek salaketa jarria zuten, eta %27,5ek babes-agindua zeukaten. Erdia baino gehiago (%51,8) 40 urtetik beherakoak ziren.

Foru Aldundiko egonaldi ertain edo luzeko harrera-baliabideek 29 pertsona hartu dituzte, tratu txarrei lotutako arazoak direla-eta (15 emakume, eta haien ardurapeko 14 adingabe). Emakumeen adina 24 urtekoa zen batez beste (2004z geroztik baxuena) eta %60k atzerriko nazionalitatea zuten

Emakume horietatik gehientsuenak (%95,1) aholkularitza juridikoa emateko berezko baliabideak dituzten udalerrietan edo mankomunitateetan bizi ziren.  Lurraldeko 26 erakundek ematen dute zerbitzu hori  —guztira, biztanleen %92 hartzen dute—, baina gorabehera handiak daude zerbitzu horren ordu-kopuruari erreparatuz gero (erakundeen %80k hilean 20 ordutik beherako zerbitzua ematen dute). Udalek eta mankomunitateek jakinarazitako datuen arabera, 2010ean 500 emakume baino gehiagok egin zuten etxeko tratu txarrei eta/edo sexu-erasoei buruzko kontsultaren bat zerbitzu horietan, eta haien heren bat baino zertxobait gehiagok jatorria atzerrian zuten (%34,3).

2010ean egunero emakumeren batek tratamendu psikologikoari ekin zion Foru Aldundiaren arreta psikologikoa emateko programan (366 emakume), eta kasu gehienetan erasotzailea bikotekidea edo bikotekide ohia zen (%88). %23 ziren 30 urtetik beherakoak, eta %21ek atzerriko nazionalitatea zuten.

Sexu-erasoaren ondorioz terapia egin zuten emakumeak 38 izan ziren. Halaber, Foru Aldundiaren zerbitzuak arreta eman zien etxeko tratu txarren eta/edo sexu-erasoen zeharkako 54 biktimari (%91 emakumeak). Adingabeentzako programaren bidez 46 neskatori eta 18 mutikori (guztira 64) arreta eman zitzaien, tratu txarrek (%70) edo sexu-erasoek (%30) eragindako arazoen ondorioz. Erasotzaileei dagokienez, 82 gizonek  (programako parte-hartzaileen %92,2) arreta izan zuten programaren bidez, ia denek egungo bikotekidearen edota bikotekide ohiaren aurkako indarkeria eragiteagatik).

Familietan esku hartzeko programa espezializatuaren bidez, 2010ean 61 emakumeren eta haien ardurapeko 51 adingaberen egoeran esku hartu zen (112 pertsona)

Udalen eta mankomunitateen baliabideei dagokienez, 16 erakundek (guztira 290.000 emakume hartzen dituzte, emakume-populazioaren %48,9) arreta psikologikoa emateko baliabideak zituzten, baina gutxitan zen laguntza espezializatua. Erabiltzaileen artean indarkeria-arazoak dituzten emakumeen kopurua eskasa da; ez da harritzekoa, Foru Aldundiaren zerbitzuak ematen duen estaldura kontuan hartuta. Tratu txarren arazoagatik bertaratutako emakumeen ehuneko handi bat (%79) kasu berriak ziren, eta bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria zen nagusi (%61,4) familia barruko bestelako harremanen aurretik. Heren bat inguru (%32,1) emakume etorkinak ziren.

Familietan esku hartzeko programa espezializatuak (laguntza psikosoziala ematen die erasotzailearen etxean bizi diren indarkeriaren biktimei, edota, elkarrekin ez bizi arren, lehengo egoerara itzultzeko arrisku handia dutenei) 2010ean esku hartu zuen 61 emakumerekin eta haien ardurapeko 51 adingaberekin (112 pertsona); 50 urte eta gehiagokoak %42,8 ziren, eta %31,1ek atzerriko nazionalitatea zuten.

2010ean, Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatutako familien elkargunean arreta eman zitzaien babes-agindua zeukaten emakumeen 214 seme-alaba adingabeei (guztirakoaren %49,2). Barakaldoko Udalaren eta Enkarterrietako Mankomunitatearen familien elkarguneetan horrelako kasuak %50 ziren, eta Portugaleteko Udalak kudeatutako familien elkargunearen kasuan, %55 izateraino ere iritsi ziren.

Telefono bidezko arreta-zerbitzuan 1.822 dei jaso zituzten Bizkaitik (%2,2ko gorakada, 2009ko datuak erreferentziatzat hartuta). Dei horiek 1.259 pertsonek egindakoak izan ziren (%92,4 emakumeak): %72,1 genero-indarkeriaren biktima ziren; %22,1 inguruko pertsonak edo familiakoak ziren (azpimarratzekoa da multzo hori gero eta handiagoa dela, Zerbitzua jarri zenetik); eta %5,8 profesionalak ziren.

Bizkaian genero-indarkeriaren biktimizazio-kopuruak behera egin zuen zertxobait, zazpi urtetan estreinakoz. 2010ean emakumeen 2.366 biktimizazio erregistratu ziren genero-indarkeriaren ondorioz; horrenbestez, biktimizazio-tasa 39,81ekoa izan zen 10.000 emakumeko

Etxebizitzaren alorrean, Bizkaian alokairuko bost etxebizitza esleitu ziren zuzenean (EAE guztiko %50), haietako bat urtean bertan egindako eskaera bati zegokiona, eta gainerakoak aurreko urteetan egindako eskaeren aldeko erabakien ondorioz. Berariazko kupoan sartzeari dagokionez, Etxebiden2 genero-indarkeriaren biktima direla egiaztatu duten emakumeen espediente aktiboen kopurua 123koa zen 2010ean (EAE guztiko %55); horrenbestez, %33,7ko igoera izan zen, 2009ko datuak erreferentziatzat hartuta.

Esparru poliziala
Bizkaian genero-indarkeriaren biktimizazio-kopuruak behera egin zuen zertxobait, zazpi urtetan estreinakoz. 2010ean emakumeen 2.366 biktimizazio erregistratu ziren genero-indarkeriaren ondorioz; horrenbestez, biktimizazio-tasa 39,81ekoa izan zen 10.000 emakumeko. Biktimizazioen %75 bikotekideak edota bikotekide ohiak eragindako indarkeriaren ondorio izan ziren; %20 familia barruko indarkeriaren ondorio, eta %5 sexu-indarkeriaren ondorio.

2010ean bi emakume hil ziren Bizkaian, bikotekideak (Bilbo, 2010/07/25) edota bikotekide ohiak (Barakaldo, 2010/12/06) eragindako indarkeriaren ondorioz; horrenbestez, EAEn kausa horregatik hildako guztiak Bizkaikoak izan ziren. Gainera, EAEn familia barruko indarkeriaren ondorioz hiru emakume hil ziren, eta haietatik bat Bizkaikoa zen (Barakaldo, 2010/02/08).

Etxeko indarkeriaren eta/edo sexu-erasoen alorreko berariazko abokatu-laguntzaren txandaren bidez (berariazko txanda) Bizkaian 1.262 emakumeri eman zitzaien laguntza (%37,40k atzerriko nazionalitatea zuten). Bertako emakumeen kasuan %54,46 dira 26 eta 45 urte bitartekoak; atzerrikoen kasuan %49,79 dira 26 eta 35 urte bitartekoak

Esparru judiziala
Emakumeen aurkako indarkeriaren alorrean, 2010ean 1.903 salaketa jarri zituzten Bizkaian; haien %12 ez ziren burutu, auzi-jartzaileek uko egin baitzioten epaiketan aurrera jarraitzeari. Salaketa gehienak biktimak berak jarritakoak izan ziren (%76), poliziaren argitze-agiriaren bidez edo zuzenean. Bizkaian 516 babes-agindu abiarazi ziren (%66,6 gauzatuak). Gehienak espainiar nazionalitateko emakume adindunek eskatuak dira. Hala ere, jatorria atzerrian duten emakume adindunen eskaerek gora egin dute, aurreko urteetako datuak erreferentziatzat hartuta, eta %36,2 izatera iritsi dira. Kopuru hori adierazgarria da, jatorrria atzerrian duten emakumeak Bizkaiko emakume guztien %5 baino ez baitira3.

2010ean epaitutako 411 gizonetatik %68k espainiar nazionalitatea zuten, eta gainerako %32 jatorria atzerrian zuten gizonak ziren. Epaiei dagokienez, %79,4 zigor-epaiak izan ziren; espainiar nazionalitateko auzipetuen artean  %73,95 zigor-epaiak izan ziren, eta jatorria atzerrian duten auzipetuen artean %90,6 (azken datu hori 2005-2010 aldiko zigor-epaien ehuneko altuena izan da).

Biktimari Laguntzeko Zerbitzuak genero-indarkeriaren biktima izandako 457 emakumeri lagundu zien, estreinakoz laguntza eskatu zutenei soilik erreparatuta (kasu berriak): 449 zuzeneko biktima, eta 8 zeharkako biktima. Biktima horietako gehienek (%62,8) 45 urte edo gutxiago zuten, eta biktima gehieneko adin-tarteak dira 26-35 urtekoena (%25,16) eta 36-45 urtekoena (%26,91).

Etxeko indarkeriaren eta/edo sexu-erasoen alorreko berariazko abokatu-laguntzaren txandaren bidez (berariazko txanda) Bizkaian 1.262 emakumeri eman zitzaien laguntza (%37,40k atzerriko nazionalitatea zuten). Bertako emakumeen kasuan, %54,46 dira 26 eta 45 urte bitartekoak; atzerrikoen kasuan, %49,79 dira 26 eta 35 urte bitartekoak, Lurraldean bizi diren atzerriko nazionalitateko emakumeen adin-banaketarekin ados.

Auzitegiko medikuen arretari dagokionez, 2010ean Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeak bideratu zituen genero-indarkeriari, etxeko edo familia barruko indarkeriari eta/edo sexu-erasoei buruzko 1.391 espediente (edozein kausagatik auzibidetan zeuden pertsonei buruzko aditu-txostena). Kopuru horrek adierazten du Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeak Bizkaian abiarazitako espedienteen %10,14. Gainera, 2.046 mediku-azterketa egin zituen gai horietan (guztirakoaren %13).



1 Kontabilizatu dira bai tratu txarrak direla-eta zuzenean egin diren kontsultak, bai eta beste gai bati buruzkoak izan arren tratu txarren gaia azalerarazi dutenak ere.
2 Babespeko Etxebizitza Esleitzeko Zerbitzu Publikoa.
3 Jatorria atzerrian duten emakumeei buruzko kalkulua egiteko 15 urte eta gehiagoko emakumeak hartu dira kontuan.



Agiria ikusteko:
“Genero-indarkeriako egoeretan emandako laguntzaren zifrak Bizkaiko Lurralde Historikoan: gizarte-babesaren, poliziaren eta justiziaren arloak, 2010”

Igo
Hasierako horrialdera itzuli


Buletin elektroniko hau gure datu-basean zaudelako jasotzen duzu.
Ez baduzu berriro jasotzea, .

Copyright © 2005. BIZKAIKO GENERO INDARKERIAREN BEHATOKIA.