Nola gauzatzen da erakundeen lankidetza Soledad Cazorla Prieto Fiskala beka-funtsarekin?
Soledad Cazorlaren familiak egindako dohaintza bati esker sortu zen funtsa. 2015an hil zen Soledad Cazorla, emakumeenganako indarkeriaren aurkako lehen sala-fiskala. Funtsak gaiarekiko konpromisoa duten enpresen ekarpenak eta dohaintza pribatuak ere jasotzen ditu. Erakundeen laguntza ekonomikorik ez du jasotzen, baina funtsaren lana asko babesten ari diren bi erakunderen babesa aipatu beharra daukat: emakumeenganako indarkerian espezializatutako Fiskaltzarena eta Genero Indarkeriarako Gobernu Ordezkaritzarena.
Oro har, administrazio publikoek zer arreta eskaintzen diete genero-indarkeriagatik umezurtz direnei?
Gaztela eta Leongo, Gaztela-Mantxako eta Balearretako autonomia-erkidegoak hasi dira kaltea erreparatzen, umezurtzei buruzko neurriak sartuz. Udaletatik ere lan handia egiten da, gizarte-zerbitzuetako eta genero-indarkeriaren alorreko profesionalen bidez. Emakumeen eskubideei buruzko informazioa ematen dute, eta ahalegin handia egiten dute familia kaltetuak aurkitzeko eta haiei laguntzeko. Diputatuen Kongresuan, genero-indarkeriaren biktimen seme-alaben umezurtz-pentsioa hobetzeko lege-proposamena eztabaidatzen ari dira, eta estatu-itunak ere biltzen ditu haur horiei propio zuzendutako zenbait neurri. |