Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak


logotipo Observatorio Violencia de Género en Bizkaia logotipo Diputación Foral de Bizkaia logotipo Diputación Foral de Bizkaia
BGIB BULETINA 49. zk., 2018 ekaina
 
 
HASIERA GAIAK SAREAN KONTUAN HARTU
 tresnak
Bizkaiko Lurralde Historikoan emakumeen aurkako indarkeriaren alorrean dauden baliabideen atlasa

Genero-indarkeriaren biktimentzako arretan “zer egiten du bakoitzak?” galderari erantzuten dio tresna honek. Behatokiaren webgunean dago, eta Bizkaiko foru-administrazioek, tokikoek eta mankomunitateetakoek emakumeen aurkako indarkeriari aurre egiteko duten zerbitzu-sarea irudikatzen du grafikoki. Hala, erraztu egiten du esku-hartze sozialari, polizialari eta judizialari buruzko informazio puntuala nahiz baliabideen azterketa konparatiborako informazioa.

Binaka elkartutako hamasei mapak osatzen dute baliabideen atlasa, eta kontsultak egiteko balio die Bizkaian biktimen arretan aritzen diren erakunde publikoei nahiz irabazi asmorik gabeko erakundeei. Hain zuzen, arreta eskaintzeko eskumena duten erakundeek errealitate horri ematen dioten estaldura ezagutzera emateko aukera eskaintzen du. 

Irudikapen bisualean mapek biltzen duten informazioa testu-formatuan lortzeko aukera ere badago. Horretarako, pdf artxiboan deskargatzeko aukera hautatu behar da, eta kasu horretan, atlaseko atal bakoitzeko baliabide guztiak ageri dira zerrendatuta.

 

Arreta eskaintzeko eskumena duten erakundeek errealitate horri ematen dioten estaldura ezagutzera ematea

Deskribapena

Egitura malgua du, ekimen publikoen sarea handituz joan ahala datu berriak sartzeko aukera emateko dagoelako diseinatuta. Multzo kartografiko honek informazio zehatza ematen du —Behatokiaren ekimenezko datu- eta informazio-bilketa prozesuetatik eratorria, non hango kide diren erakunde guztiek parte hartzen baituten—, eta urtero eguneratzen da.

2018ko ekainean erakusten den informazioa hartzen dugu erreferentziatzat hemen, eta lurraldean hiru esku-hartze eremuetan biktimei eskaintzen zaizkien zerbitzuak biltzen ditu.

 

Ekimen publikoen sarea handituz joan ahala datu berriak sartzeko moduan dago diseinatuta



Hala, arlo sozialari dagokionez, honako hauek erregistratzen dituzte mapek: gaur egun indarrean dagoen planaren aurretik herrietan berdintasun-politiketatik bideratu izan diren emakumeen eta gizonen berdintasunerako plan guztiak, edizio-zenbakiaren edo onartutako urtearen arabera ordenatuta; berdintasun-agentearen figuraren presentzia udaletan eta mankomunitateetan; erakundeen arteko koordinaziorako tresnak (Berdinsarea Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalen Sarea eta etxeko tratu txarren biktima diren emakumeen arreta hobetzeko tokian tokiko eta eskualdeko protokoloak); indarkeriaren biktima diren emakumeentzako harrera-baliabideak, bi kategoriatan (egokitutako plaza-kopurua eta sorrera-urtea); arreta psikologikorako zerbitzuak, astean eskainitako ordu-kopuruaren eta jarduerak hasi ziren urtearen arabera sailkatuta; eta aholkularitza juridikoko zerbitzuak, aurrekoa bezala egituratuta (astean eskainitako ordu-kopuruaren eta jarduerak hasi ziren urtearen arabera sailkatuta).

 

Indarkeriaren biktima diren emakumeentzako harrera-baliabideak bi kategoriaren arabera daude: egokitutako plaza-kopurua eta sorrera-urtea


Bi maparen bidez, lurraldeko polizia-arloko egoera erakusten da: alde batetik, Ertzaintzak dituen komisariak eta etxeko indarkeriari edo genero-indarkeriari lotutako taldeak; eta bestetik, Ertzaintzaren eta tokiko polizien artean ezarritako koordinazio-batzordeak. Beste bitan erakusten dira arlo judizialeko baliabideak. Honako hauek dira: emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegiak (esklusiboak edo bateragarriak) eta biktimen arretarako zerbitzuak (Bilboko eta Barakaldoko egoitzak).



Emakumeen aurkako Indarkeriari buruzko Baliabideen Bizkaiko Lurralde Historikoaren Atlasera sarrera.