Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Logo del Observatorio

Buletina BGIB
2015eko Iraila | 38. Zenbakia


 BEHATOKIA

Txostena; “Genero-indarkeriako egoeretan emandako laguntzaren zifrak Bizkaiko Lurralde Historikoan: gizarte-babesaren, poliziaren, justiziaren, osasunaren eta hezkuntzaren arloak (2014)"

Bizkaiko Genero Indarkeriaren Behatokiak (BGIB) urtero argitaratzen duen “Genero…” txostenak Bizkaian emakumeen kontrako indarkeriaren (etxeko tratu txarrak eta sexu-indarkeria) biktimei arreta ematen dieten zerbitzu publikoen bitartez eskuratutako datuak biltzen eta aztertzen ditu

Behatokiaren Irudiak

Edizio honetan, urtero ohikoak diren gizarte-zerbitzuen, poliziaren eta justiziaren arloko datuak ez ezik, lehen aldiz osasunaren eta hezkuntzaren arloko datuak ere bildu dira.Txosten hau idatzi aurretik BGIBek datuak biltzeko prozesu bat gauzatzen du. Prozesu horretan euskal administrazioko hiru mailetako erakundeek parte hartzen dute, baita esku-hartzeetan garrantzi handia duten beste erakunde batzuek ere, esaterako Bizkaiko Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuak.

GIZARTE BALIABIDEAK

Harrera

Bizkaiko Foru Aldundiko (BFA) Larrialdiko Harrera Zerbitzuak osotara 107 pertsonari eman zien zerbitzua:63 emakume, haien 43 seme-alaba (horietatik 42 adingabeak) eta heldu bat. Erabiltzaileen % 73k 40 urte baino gutxiago zituzten eta, are gehiago, erabiltzaileen % 35ek 30 urte baino gutxiago zituzten. Baliabide honen bitartez artatutako hamar emakumetik sei atzerritarrak ziren.

Egonaldiaren batez besteko iraupena 21 egunekoa izan da 2014an. Hori 2004tik erregistraturiko batez besteko iraupenik luzeena da; hala, urte hartatik batez besteko iraupena 16 egun gehiagokoa da. Adierazle horrek argi erakusten du baliabidera iristen diren kasuak gero eta konplexuagoak direla, eta sistemak zailtasunak dituela emakume horiek beste egoitza-baliabide batzuetara bideratzeko.

BFAko Larrialdiko Harrera Zerbitzua. Emakumeen (kop.) bilakaera eta egonaldiaren batez besteko iraupena. 2004-2014
Iturria:Gizarte Ekintza Saila.Bizkaiko Foru Aldundia

Bestalde, Foru Aldundiko egonaldi ertain edo luzeko harrera-baliabideek guztira 45 pertsona artatu zituzten, tratu txarrei lotutako arazoengatik (23 emakume eta haien 22 seme-alaba, horietatik 19 adingabeak). 2014an baliabidean sartu diren (kasu berriak) emakumeen % 87k 40 urte baino gutxiago zituzten, eta % 67 atzerritarrak ziren. Batez besteko egonaldiaren iraupena zortzi hilabete baino gehiagokoa da.

2014an, aurreko urtean martxan jarri zen BFAren gizarteratzeko eta lan-munduan sartzeko egoitza-baliabidearen lehen erabiltzaileak erregistratu ziren:lau emakume hiru adingaberekin.

2014an, udalerrien eta mankomunitateen mendeko harrera-baliabide espezifiko guztiak mantendu ziren. 11 erakundek dute baliabide hori:guztira 19 baliabide dira, eta 102 harrera-plaza dituzte. Guztiak batera zenbatuta, 68 pertsonari egin zieten harrera:37 emakume eta haien 31 seme-alaba (horietatik 26 adingabeak). Emakume horietatik % 41 atzerritarrak dira, eta % 62k 40 urte baino gutxiago dituzte.

Aholkularitza juridikoa

2014an, Foru Aldundiaren aholkularitza juridikoa erabili zuten (kasu berriak) emakumeen % 30ek etxean jasotako tratu txarren inguruko arreta (128 emakume, % 27) edo sexu-eraso baten inguruko arreta behar izan zuten. Datu horiek adierazten dute hilean 12 erabiltzaile berriri eman zitzaiela arreta bi indarkeria mota horiek direla eta (2011an, hilean zazpi izan ziren).

Guztira 25 tokiko erakundek (18 udalerrik eta 7 mankomunitatek) eskaini zituzten aholkularitza juridikoaren arloko zerbitzuak 2014an. 25 erakunde horiek Bizkaiko biztanleriaren % 90 biltzen dute. Zenbateko hori bat dator neurri handi batean aurreko urtean erregistratutakoarekin; hala, 2014an, mota horretako laguntza eskaintzen duten ia erakunde guztiek mantendu zuten haien eskaintza.

Erakunde horiek emandako datuen arabera, gehienek (23) tratu txar kasuak erregistratu dituzte, eta seik sexu-indarkeria kasuak ere erregistratu dituzte. Udal-programa horien bitartez artatutako pertsonen artean, asko ziren 40 urtetik gorako emakumeak, baita emakume atzerritarrak ere. Zerbitzu horiek erabili dituzten emakumeen aipatu ezaugarriek argi erakusten dute beharrezkoa dela hurbileko zerbitzu horiek mantentzea eta sendotzea.

Laguntza psikologikoa

2006an oraindik ere badirauen deszentralizazio bati ekin zitzaion balizko tratu txarren eta sexu-erasoen biktima izan direnentzako Foru Aldundiaren arreta psikologikorako zerbitzuan. Hala, 2014an, beste bi arreta-gune ireki ziren Lurraldean:bat Durangon, Durangoko Merinaldeko Mankomunitateko udalerriei eta Berrizi zerbitzua emateko; beste bat Gernika-Lumon, Busturialdeko Eskualdeko biztanleak artatzeko.

Programaren egitura aldatu egin da, eta luzatu egin da zerbitzuaren ordutegia. Zehazki, 2014an, bi aldiz gehitu da zerbitzuaren ordu kopurua; hala, urte amaieran, zerbitzu horiek ematen zuten arreta astean 669 ordukoa zen.

Ikusten denez, programa sendotu egin da, arreta-gune berriak eta arreta ordu gehiago eskaintzen baititu. Horren ondorioz, urtean zehar artatutako kasu kopuruak gora egin du: 1.267 pertsona artatu dira, programa hasi zenetik bolumenik handiena. Zenbateko hori 2013koa baino % 9 altuagoa da, eta 2005eko zenbatekoa baino % 93 altuagoa.

BFAko laguntza psikologikoko zerbitzuan artatutako pertsonak. 2005-2014
Iturria: Gizarte Ekintza Saila.Bizkaiko Foru Aldundia

2014an, lehen aldiz, programa honek 1.000 emakume eta neska biktima baino gehiago artatu zituen.

2014an, bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako tratu txarrak jaso zituzten emakumeen 40 kasu artatu ziren hilean. Sexu-erasoaren ondorioz terapia egin zuten emakumeak 38 izan ziren.

Erasotzaileei dagokienez, 103 gizonek (guztien % 85) jaso zuten arreta programaren bidez, ia denek bikotekidearen edota bikotekide ohiaren aurkako indarkeriagatik. Hilean lau kasuk (kasu berriak) ekin zioten terapiari.

Adingabeen programak hamarkada osoko bolumenik altuena du, 96 kasu (67 neska eta 29 mutil). Horietatik 61ek urte horretan bertan ekin zioten terapiari: 4, bikotekideak emandako tratu txarrengatik (% 100 neskak); 35, etxean tratu txar egoerak izateagatik (% 63 neskak), eta 22 sexu-indarkeria kasuengatik (% 82 neskak).

Guztira, 16 erakundek (13 udalerrik eta hiru mankomunitatek) dituzte arreta psikologikoko baliabide propioak. 2014an berriro ekin zion lanari Urduñako baliabideak; baliabide horrek izan ezik, udal-programa guztiek artatu zituzten tratu txarren biktimak ziren emakumeak. Horrez gain, seik sexu-indarkeria kasuak erregistratu zituzten.

Familiako esku-hartze espezializatua

Foru Aldundiaren programan ohikoa denez, azken urteko zifrek artatutako eskaerarik zabalena dute; izan ere, 108 pertsona artatu zituzten: 103 emakume eta haien ardurapeko 77 adingabe. Programa martxan jarri zenetik erregistratutako zifrarik handiena da, eta aurreko urtearekin alderatuz, % 18,4 (emakumeak) igo da.

Deribazio Judizial Bidezko Familia Elkargune Zerbitzua

2014an, emakumearen aldeko babes-agindua dagoen familietatik datozen 178 adingabe bideratu ziren BFAk kudeatutako Familia Elkargune Zerbitzura (FEZeko adingabe guztien % 41), hau da, aurreko urtean baino % 11 gehiago.

Horietatik heren bat baino gehiago (% 36), lehen haurtzaroan zeuden (bost urte baino gutxiago zituzten).

Barakaldoko barruti judizialean, Barakaldoko eta Portugaleteko Udalek Familia Elkargune Zerbitzuak dituzte, eta, oro har, bertan kasu horien duten pisua Foru Aldundiaren baliabidean erregistratutakoaren antzekoa da. 2014an, Portugaleteko Udalaren baliabidean artatutakoen % 29 izan da, eta Barakaldoko Udalean artatutakoen % 35.

Telefono bidezko arreta

EAEko Telefono bidezko Arreta Zerbitzuak(900 840 111) 1.694 dei jaso zituen Bizkaitik; hilean 141 dei baino gehiago, beraz. Deiak 978 pertsonak egin zituzten (% 8 gehiago), gehienak emakumeak (hamarretik bederatzi):

Zerbitzuarekin harremanetan jarri diren pertsona guztien % 74 genero-indarkeriaren biktima ziren (723 emakumeak); % 21 inguruko pertsonak edo familiakoak ziren (azpimarratzekoa da multzo hori gero eta handiagoa dela, Zerbitzua abiarazi zenetik); eta % 5 profesionalak ziren.

Diru-laguntzak (1/2004 LO, 27. art.)

Aurreko urteetan bezala, Bizkaitik datozen eskaerak ehun baino gehiago izan dira:119 eskaera (2013an baino % 2 gehiago); horietatik 72 onetsi egin dira (% 61), 33 ukatu egin dira (% 28), 2 baztertu egin dira (% 2) eta 12 ebazteke daude (% 10).

Diru-laguntza horien zenbatekoa eskatzailearen ardurapean dagoen pertsona kopuruaren eta biktimaren zein haren ardurapean dauden pertsonen desgaitasun mailaren araberakoa izango da.2014an, % 42k diru-laguntza handiagoak jaso zituzten (zaurgarritasun-egoerarik handiena dutenei dagozkie).

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE)

2014an, genero-indarkeriaren biktima izan diren 536 emakumek jaso dute DSBE Bizkaian, 2013an baino % 42 gehiagok. Emakume horien % 33 atzerritarrak dira eta % 64k 40 urte edo gutxiago dituzte.

Enplegua

Bizkaian, 2014an, genero-indarkeriaren biktima diren 693 emakume daude Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa, 2013an baino ia 100 emakume gehiago.

Aldi baterako egoitza-baimena eta lan-baimena

2014an, aldi baterako egoitzarako eta lanerako 89 baimen eman zaizkie genero-indarkeriaren biktima diren emakume atzerri tarrei Bizkaian (% 15 igo da zenbatekoa). 2011tik 2014ra, Bizkaian eman diren baimenak laukoiztu egin dira.

ESPARRU POLIZIALA

2014an, genero-indarkeriagatik hiru emakume hil ziren Bizkaian.

Urtean zehar, Ertzaintzak genero-indarkeriaren 2.894 biktimizazio1 erregistratu zituen Lurraldean; guztira 2.297 emakume biktima.

Bai biktimen kopurua bai biktimizazioena 2013an erregistratutakoen antzekoa da, igoera txikiekin; horrenbestez, 2014a izan da aztertutako aldian biktimizazio-erregistrorik handiena izan duen urtea, goranzko joera ia etengabea izan baitu.

Emakumeen biktimizazio kopurua, genero-indarkeriaren ondorioz. BLH. 2003-2014
Iturria: Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila.

Ohiko joerarekin bat eginez, biktimizazioak lurralde osoan gertatzen dira, oro har: 2014an, Bizkaiko 112 udalerrietako 87tan. Emakumezko biztanleen % 99 bizi dira 87 udalerri horietan.

  • Bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria
  • 2014an, bikotekideek edo bikotekide ohiek eragindako indarkeriak 2.187 biktimizazio eragin zituen Bizkaian emakumeen aurka (% 5,5 igo da 2013ari dagokionez). 2003ren aldean, bikoiztu egin da bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeriaren biktimizazioen eguneroko erregistroa: 2003an hiru baino pixka bat gehiago ziren, eta 2014an, berriz, 6.
  • Biktimizazioen % 64,5 40 urte baino gutxiago dituzten emakumeei dagozkie.
  • Familia barruko genero-indarkeria (erasotzailea gizona denean)
  • 2014an familia barruko genero-indarkeriari lotutako emakumeen 537 biktimizazio egon dira Bizkaian (2013an baino % 5,1 gutxiago).
  • Sexu-askatasunaren aurkako delituak (erasotzailea ez denean bikotekidea/bikotekide ohia edo biktimaren ahaidea)
  • 2014an, sexu-askatasunaren aurkako delituei lotutako 170 biktimizazio egon dira Bizkaian (2013an baino % 3,4 gehiago).
  • Biktimizazio gehienak oso adin-tarte gazteko emakumeekin lotuta daude, eta kopuru hori murriztu egiten da adinean gora egin ahala. 2014an, hamarretik sei adingabeak dira, eta hamarretik zortzik 30 urte baino gutxiago dituzte.
  •  
  • Genero-indarkeria pairatu duten emakumeen biktimizazio-tasa, indarkeria motaren arabera. BLH. 2012-2013

 

2013

2014

Genero-indarkeria

46,93

48,63

  - Bikotekidearen/bikotekide ohiaren indarkeria

34,7

36,8

  - Familia barruko indarkeria

9,4

9,02

  - Sexu-askatasunaren aurkako delituak

2,73

2,8

Oharra: Tasa 10.000 emakumeko
Iturria: Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

 

ARLO JUDIZIALA

Prozesu judizialak (emakumeen aurkako indarkeria)

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren datuen arabera, 2014an emakumeen aurkako indarkeriarekin lotutako 2.243 salaketa jarri ziren Bizkaian: egunean sei salaketa baino gehiago.

Emakumeen Aurkako Indarkeria Koordinatzeko Zentroa

Emakumearen Aurkako Indarkeria Koordinatzeko Zentroak Bizkaian bizi diren emakumeen babes-aginduen eskaerei buruz emandako 491 ebazpen judizial jaso zituen 2014an (% 40 eman egin ziren). Emandako aginduen lurralde-banaketa ere oso barreiatuta agertzen da; hau da, Bizkaiko 40 udalerritan bizi dira 2014an babes-agindu bat eman zaien emakumeak (udalerri horiek Bizkaiko biztanleen % 89 hartzen dute).

Biktimari Laguntzeko Zerbitzua (BLZ)

2014an, BLZk 1.581 pertsona artatu zituen guztira (% 85 emakumeak). Emakumeen espediente aktiboetan jasotakoaren arabera, 2014an bertaratzeko arrazoi nagusia genero-indarkeria izan da: espedienteen % 60 kasu horretan sailkatzen dira.

2014. urtetik Herri Administrazio eta Justizia Saila arduratzen da, BLZren bidez, jakinarazpen-zerbitzuaz espetxeen bitartez. Biktimek euren erasotzaileen egoera zein den jakiteko balio du, hala badagokio, une bakoitzean babes-neurriak aktibatzeko. Urtean 600 espetxe-jakinarazpen egiten zaizkie emakumeei Bizkaiko BLZan, gehienak genero-indarkeria kasuetan (% 71,2).

Abokatu-laguntza (berariazko txanda etxeko indarkeriaren eta/edo sexu-erasoen esparruan)

2014an, 461 abokatu (260 emakumeak, 201 gizonak) egon dira berariazko txandan alta emanda, eta 1.885 pertsonari eman diote zerbitzua. Artatutako pertsonen % 92,4 emakumeak izan dira; guztira, 1.741 ( 2013an baino % 1,5 gutxiago). Adinari eta herritartasunari dagokionez, laurdenak atzerritarrak dira, gehienak 35 urtetik beherakoak (% 55). Espainiar herritartasuna duten emakumeen kasuan, ehuneko hori % 39 txikiagoa da.

Beraziazko txandan artatutako emakumeak. BLH. 2005-2014
Iturria: Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsua

Auzitegiko medikuen arreta

Auzitegiko Medikuntzako Euskal Erakundeak (AMEE) 2.512 espediente judizial (edozein kausagatik auzibideetan zeuden pertsonei buruzko aditu-txostenak) bideratu zituen genero-indarkeriari, etxeko edo familia barruko indarkeriari eta/edo sexu-indarkeriari lotuta. Zenbatekoa % 78 igo da 2013koaren aldean; izan ere, espediente psikiatriko gehiago egin dira.

OSASUN ARLOA

Osasun-arloan, ospitaleko larrialdi-zerbitzuetan zein lehen mailako arretan, 2014an kasu gehiago hauteman dira aurreko urtean baino.


Larrialdietan eta Lehen Mailako Arretan detektatutako kasuak.
BLH. 2013-2014

 

2013

2014

 Larrialdiak

296

342

15,54

 Lehen mailako arreta

244

254

4,10

Iturria: Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila

Adinak lehen mailako arretan eta ospitaleko larrialdi-zerbitzuetan detektatutako kasuen profil bereizgarria marrazten du: ospitaleko larrialdi-zerbitzuetan detektatuko kasu gehienak 40 urtetik beherako emakumeei dagozkie (% 65). 50 urtetik gorakoak % 12 dira larrialdi zerbitzuetan, eta lehen mailako arretan, berriz, % 38. Adin-talde hori ikusgarriagoa da lehen mailako arretan beste arreta-esparru batzuetan baino, osasun-arlokoak izan edo ez. Lehen mailako arretako kontsultak kasuak detektatzeko espazio egokiak dira; gainera, datuen arabera, adinean nagusiak diren emakumeen ‑70 urte baino gehiago‑ kasuak ere detektatzen dira.

HEZKUNTZA ARLOA

Jazarpen kasuen kontrola eta jarraipena jardueran eskola-jazarpenaren kategoria espezifiko gisa identifikatzen da honako hau: jazarpen edo abusu sexuala eta/edo sexista. Jasotako datuen arabera, 2013-2014 ikasturtean, 4 kasu sailkatu ziren jazarpen edo abusu sexual eta/edo sexista gisa, hau da, jazarpen gisa identifikatutako kasuen % 10. 2014-2015 ikasturteko seihilekoko datuetan, aztertzen ari garen tipologiako kasuen ehuneko proportzioa berdin mantentzen da.


Webgunera sartzeko:
“Genero-indarkeriako egoeretan emandako laguntzaren zifrak Bizkaiko Lurralde Historikoan: gizarte-babesaren, poliziaren, justiziaren, osasunaren eta hezkuntzaren arloak (2014)”

 
 


1 Biktimizazioak: legez kontrako urratze penal baten xede izandako eta Ertzaintzaren erregistroan herritarren salaketa bidez edo norberaren ekimenez irekitako jardunbide polizialen bidez jasotako aldi guztiak dira

...hurbileko baliabide horiek [udal arreta-programak] mantentzeko eta sendotzeko beharra

Arreta psikologikoa emateko foru-programak 1.000 emakume eta neska baino gehiago artatu zituen, tratu txarrengatik eta sexu-erasoengatik

2014an, Bizkaian hiru emakume hil ziren genero-indarkeria dela eta

Lehen mailako arreta zerbitzuetan beste arreta-zerbitzu batzuetan (hala osasun arlokoak nola bestelakoak) baino gehiago azaleratzen dira adin-tarte honetako (50 urtetik gorako) emakumeen kasuak


 

Subir
Hasierako horrialdera itzuli


Buletinari gai berriak gehitzeko.
Buletin elektroniko hau gure datu-basean zaudelako jasotzen duzu.
Ez baduzu berriro jasotzea,

Copyright © BIZKAIKO GENERO INDARKERIAREN BEHATOKIA.