Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Logo del Observatorio

Buletina BGIB
2011eko Abendua | 23. Zenbakia


Hasiera   |   Gaiak   |   Behatokia   |   Tresnak   |   Sarean   |   Kontuan hartu

 SAREAN 

Sarearen Irudiak Tokiko erakundeetan lan egiten duten gizarte-zerbitzuetako profesionalek eta berdintasunerako teknikariek azaldu digute zer irizten dioten Bizkaian dauden genero-indarkeriaren aurkako zerbitzuei eta izandako esperientziei.

Leioako Udaleko Gizarte Zerbitzuen Arloko gizarte-langile Maria Jesus Ortiz Ochoa de Aizpuruk bere ikuspuntua azaldu dio BGIBi buletinari.

Gizarte-langile gisa duzun esperientzia kontuan hartuta, zer ekimen da zuretzat aipagarria eraginkorra izateagatik, emakumeen aurkako indarkeriari dagokionez?

Ikastetxeetan tratu txarren prebentzioaren inguruan egiten den lana —taldekook “Tratu onen tailerrak” deritzegu—, alderdi positiboa nabarmentzearren, eta ez negatiboa.

Hala ere, gai horiek familia-mailan landu beharko lirateke, gurasoen eskoletan, familian bertan ikasten baitira errespetu- eta berdintasun-balioak

Zure ustez, zer eremu sendotu behar dituzte erakunde publikoek eskubideen urraketa horri aurre egiteko?

Gai honetan diharduten erakunde guztiek lan koordinatua egin behar dute (poliziak eta Ertzaintzak, osasun-zentroek, ikastetxeek, gizarte-zerbitzuek eta Justiziak).

Gizonak berak ere inplikarazi behar dira elkarte-sarearen bidez, haiek ere borroka egin dezaten emakumeen eta gizonen artean benetako berdintasuna izateko; horrek, gainera, genero-indarkeria desagerraraziko luke.

Badago beste arrisku-talde bat: indarkeria seme-alabengandik jasotzen duten emakumeak, ia ezinezkoa egiten baitzaie egoera hori salatzea, edo, besterik gabe, hitzez adieraztea.

Igo
Hasierako horrialdera itzuli


Buletin elektroniko hau gure datu-basean zaudelako jasotzen duzu.
Ez baduzu berriro jasotzea, .

Copyright © 2005. BIZKAIKO GENERO INDARKERIAREN BEHATOKIA.