Gure neska-mutilek, errespetua, berdintasuna, askatasuna eta autonomia, erantzukidetasuna eta indarkeria sexistaren aurkako erro-errotiko arbuioa ardaztzat harturik, gaur egun emakumezkoek bizi dituzten desberdintasun-egoeren aurrean izan ohi dituzten jarrera eta jokabideak islatzeko balio izan duten arte-adierapenak ezagutzera ematea, aintzat hartzea eta bultzatzea.
Gazteen artean indarkeria sexista prebenitzeko sortua izan zen Beldur Barik! kanpainaren barruan kokatzen da lehiaketa hau; bertan parte hartu dutenek garrantzi handiko zenbait gai eta auzi landu dituzte beren lanetan, hala nola sexuarekin nahiz ugalketarekin lotutako eskubideen murrizketa, diskurtso feministaren eta militante feministen aitortza, eta gorputzaren bitartez askatasuna eta plazera aurkitzearekin lotutako beste zenbait kontu.
Lehiaketako programa Emakundek eta Berdinsareak (EUDEL) antolatu dute, honako erakunde hauen laguntzarekin: Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Foru Aldundiek, Eusko Jaurlaritzak (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila), UPV/EHUk eta EITBk.
EAEn bizi diren 12 urtetik 26 urtera bitarteko gazteek har zezaketen parte lehiaketan, bai bakarka, bai taldean (dela ikastalde bateko kide gisa, dela bestelako talde edo elkarte bateko kide gisa); eta, gainera, mota askotako arte-adierazpenekin har zezaketen parte, hau da, ikus-entzunezko hainbat formatutako lanak aurkeztuta: ikuskizun jendetsuak (flashmob-ak); poema-errezitaldi nahiz kamera aurreko irakurraldiak; musika-bideoak; artelanak nahiz bestelako proiektuak bideo bidez aurkeztearekin lotutako lanak; argazkiak; fotomuntaketak, fotonobelak, ekoizpen dramatizaktuak; dantza; film laburrak, animazio-proiektuak; antzezpenak zein hiri-interbentzioak.
Gazteak eta genero-indarkeria
Genero-indarkeriak EAEn utzitako biktimei buruzko datu ofizialek nabarmentzen dutenez, 2013ko lehen seihilekoan tratu txarrak jaso dituzten biktimen %33,5 30 urte bitarteko emakumeak izan ziren; ildo horretatik, gainera, oso larritzeko modukoa iruditzen zaigu neska adingabeen artean sexu-askatasunaren aurkako erasoek hain nabarmen gora egin izana.
Azken lau urteotan Beldur Barik! kanpainak zer eboluzio izan duen kontuan harturik, argi ohart gaitezke gazteek ondo ikasten dutela zer jokabidek (desberdintasun-egoeraren bat bultzatzeagatik, hain zuzen) ekarri ohi duten emakumeen aurkako indarkeria; horixe da, hain juxtu, gure programaren xede eta jomuga.
2013ko lehiaketan sarituak
Lehiaketara aurkeztutako 137 lanetatik (66 lan, 12 urtetik 17 urtera bitarteko gazteentzako mailan; eta 71 lan, berriz, 18 urtetik 26 urtera bitarteko gazteentzakoan), bi bilbotarrek eta tolosar batek jaso dute lehen saria.
Epaimahaiaren saria
1. saria- Maila: 12-17 urte
| (Zebra)-bidea |
Bilbo |
500 euro |
Maialen Mieres Sarai Otxoa Sheila Santos Mikel Cenecorta |
Hiru neska gaztek beren baldintzapen sozialak eta ziurgabetasunak atzean utzi eta antzeko ezaugarriak dituzten beste emakume batzuekin egiten dute topo. Horrexetaz dihardu, hain zuzen, film labur honek.
Film labur hau ikusteko, jo helbide honetara:
http://www.beldurbarik.org/2013/11/paso-de-cebra/
Epaimahaiaren saria
2. saria- Maila: 18-26 urte
| Dzingora |
Bilbo |
500 euro |
Lorea Díez Mikel San Juan |
Bikotekideak teknologien bitartez erabiltzen dituen zenbait kontrol- eta eraso-estrategiaren aurrean, bideoko protagonistak apurka-apurka erreakzionatu egiten du, eta, bere aurkako indarkeria-mota hori identifikatu ondoren, uko egiten dio, mendetasun-egoera horretatik askatzeko.
Film labur hau ikusteko, jo helbide honetara:
http://www.beldurbarik.org/2013/11/dzingora/
Ikusleen saria
Maila: 12-17 urte
| Ez etsi, eutsi |
Tolosa |
300 euros |
|
Ane Abalaide, Irati Alda, Izar Amundarain, Irene Arana, Maddi Beloki, Sara Birawi, Maider del Nozal, Idoia Eceiza, Amets Etxezarreta, Lore Lakunza, Iker Ortiz, Irati Salaberria, Ainhoa Simpler, Amaia Uranga, Ainara Zabala eta Olaia Zinkunegi |
293 boto jaso dituen obra koral honetan, jokabide matxistak eta mutilek neskei egiten dizkieten gaitzespenak ez ezik, neska gazteek bikote-harremanekiko dituzten jokabide lauso eta estereotipatuak ere aipatzen dira (maitasun erromantikoak ustez oinarritzat duen pasiotasunarekin lotutako aitzakiak; tratu txarren justifikazio eta zuribideak: “errua neurea da”...). Indarkeriaren seinale fisiko eta psikikoak ere nabarmentzen dira, bai eta biktimek beren mina gainditu aurretik sentitu ohi duten ezintasun eta porrot sentimentala ere.
Film labur hau ikusteko, jo helbide honetara:
http://www.beldurbarik.org/2013/11/ez-etsi-eutsi/
Joan den azaroaren 30ean, Beldur Barik 2013 topaketa izan zen Basauriko Emakumeen Etxean, Marianean; sari-banaketak eman zion amaiera ordu batzuk lehenago hasitako programazio zabalari: autobusak Marianeara iritsi, eta, Kapritxosek gidatuta, Emakumeen Etxea bisitatu zuten denek; gero, zenbait tailer egin zituzten, hala nola sexualitateari buruzko bat, autodefentsa feministari buruzko beste bat, eta Feminismoa eta Clown-a izeneko hirugarren bat; ondoren, denak kalejiran joan ziren, eta, lehiaketara aurkeztutako lanak proiektatu ostean, “Clowndorioak” ikuskizuna ikusi zuten.
Webgunera sartzeko:
http://www.beldurbarik.org/