Aldundiaren logotipoa

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Hizkuntzak

Logo del Observatorio

Buletina BGIB
2013ko Abendua | 31. Zenbakia


 BEHATOKIA

Emakumeen aurkako indarkeria-kasu gero eta gehiago erregistratzen dira zerbitzu publikoetan

2012ko datuen arabera, emakumeen aurkako indarkeria-kasu gero eta gehiago erregistratzen dira indarkeria-mota horren kontra zer edo zer egin eta esku hartzeko aginpidea duten erakundeetan. Bikotekide eta bikotekide ohien erasoak izan dira nagusi.

Behatokiaren Irudiak

Aurten ere, emakumeen aurkako indarkeria ikusgai bihurtu da harrera-zerbitzu publikoetan.

Bestelako baliabideen aldean, 2012an nabarmen egin zuen gora biziraupenerako baliabide eta zerbitzuen eskariak (etxebizitzarekin lotutakoek, diru-laguntzek...). Emakume atzerritarrak izan ziren eskari gehien egin zituztenak, eta, gainera, horixe da joera orokorra, baliabide espezifikoen eskariari dagokionez. Adina ere zerbitzuotara iristen direnen ezaugarrietako bat da, 40 urtetik beherakoak baitira baliabideren bat eskatzen duten emakume gehienak. Eta horrekin bat etorriz, jakina, emakume gehien-gehienek adingabe bat edo beste ekarri ohi dute berekin.

GIZARTE-BALIABIDEAK

Harrera

Larrialdietako foru-zerbitzuek 173 pertsona artatu zituzten: horietatik 93 emakumeak (2011n baino %35 gehiago), beren ardurapean 79 seme edo alaba (horietatik %98 adingabeak) nahiz helduren bat zituztenak. Emakume horietatik %48k ez zuten 30 urte baino gehiago, eta %58 atzerritarrak ziren. Larrialdi-zerbitzuetan denbora-tarte bat eman ostean, emakumeen %45ek Foru Aldundiek nahiz tokian tokiko udal-zerbitzuek beren eskura jartzen dituzten aldi baterako harrera-baliabideen zerbitzuetara jo behar izan zuen.

Mujeres que pasan del servicio de Acogida de Urgencia a recursos de acogida temporal
Iturria: Gizarte Ekintza Saila. Bizkaiko Foru Aldundia

Aldi baterako harrera-baliabideen zerbitzuetan 53 pertsona artatu zituzten: horietatik 27 emakumeak ziren, beren ardurapean 26 adingabe zituztenak. 2012an harrera-zerbitzuetara iritsitako emakumeen %71 atzerritarrak ziren, eta 30 urtetik behera zituzten.

Tokian tokiko udaletako harrera-zerbitzuetan, bestalde, 136 pertsona artatu zituzten (2011n baino %21 gehiago): horietatik 64 emakumeak ziren, beren ardurapean 70 seme edo alaba (horietatik %90 adingabeak) eta 2 heldu zituztenak. Emakume horietatik %72 atzerritarra zen.

Tokian tokiko udal-zerbitzuei dagokienez, emakume batek baliabideren batera jo beharra izan duenean, adingaberen bati ere baliabide horixe bera eman behar izan zaio.

Aholkularitza juridikoa

Foru Aldundiko programen bitartez aholkularitza juridikoa jaso zuten emakumeen %30 indarkeria-motaren baten biktima izan zen: haietatik %28,8k tratu txarrak paiaratu behar izan zituen etxean; eta %2,5ek, berriz, sexu-erasoren bat. Hilean indarkeria-mota horietakoren bat nozitu zuten hamar emakume hurbildu ziren Foru Aldundiko zerbitzuetara (2011n zazpi ziren).

Beste alde batetik, udal eta mankomunitateetako zerbitzu guztietan eman behar izan zaie aholkularitza juridikoa sexu-erasoren bat nahiz etxean tratu txarrak pairatu behar izan dituzten emakumeei, eta zerbitzu guztietan egin du gora kasu berrien kopuruak.

Arreta psikologikoa

2012an, egunean etxeko indarkeriaren biktima izandako emakume batek jo behar izan zuen Bizkaiko Foru Aldundiko arreta psikologikoko programara. Kasu gehienetan (%86), bikotekide edo bikoitekide ohiak ziren erasotzaile nagusiak. Terapia jaso beharrean egon ziren emakumeetatik %17k 30 urte baino gutxiago zuen.

39 emakumek (horietatik %44 aurrez arreta psikologikorik jaso gabekoak) ekin behar izan zioten terapiari, sexu-erasoren bat pairatu ondoren.

Adingabeen programak 45 neska eta 15 mutil (guztira, 60 adingabe) artatu behar izan zituen; horietatik erdiei alta eman zitzaien urte hartan bertan: 28 haurrek (%75 neskak ziren) tratu txarrak pairatu zituzten etxean; eta 5ek (neskak, den-denak), berriz, sexu-erasoren bat.

Erasotzaileekin egindako lanei dagokienez, 92 gizonek hartu zuten parte programan; aurrez arretarik inoiz izan ez zuten 44 gizonetatik 41 bikotekide edo bikotekide ohiari erasoren bat egindakoak ziren.

Udalei dagokienez, arreta-zerbitzu eta -baliabideak dituzten erakunde guztietan erregistratu ziren 2012an etxeko indarkeria nahiz sexu-erasoren bat pairatutako emakumeak.

Familian espezializatutako esku-hartze zerbitzua

Programa honen bitartez, 2012an 76 emakume eta 72 adingaberi eman zitzaien arreta: guztira, 148 pertsona, hain zuzen, programa martxan jarri zenetik izan den erregistrorik altuena (2011n baino %30 baino gehiago). Bertan artatutako emakumeen erdiek 40 urte baino gutxiago zuten, eta haietatik %26 atzerritarrak ziren.

Erabiltzaile gehienek (%72k) beren ardurapean seme-alabak zituzten, adingabeak gehienak. Programan parte hartu zuten 37 neska eta 35 mutiletatik %60 inguru ez zen zortzi urtera ere iristen. Adingabeekin zeharka esku hartzen da, amen bitartez, baina, edonola ere, 16 kasutan esku-hartze zuzena landu da.

Deribazio judizialen bidezko Familia Elkargunea

Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen duen Familia Elkarguneak ama babespean duten familietako 181 adingabe artatu zituen (2012an Familia Elkargunean artatutako adingabeen %47, hain zuzen): horietatik %43 neska zen; eta %57, mutila; gehien-gehienak sei urtetik beherako haurrak ziren.

Tokian tokiko Familia Elkarguneetan, bestalde, ama babesteko agindua zuten familietako adingabeen portzentajea %49koa izan zen Portugaleten, eta %57koa, berriz, Enkarterriko mankomunitatean. Portzentajeak behera egiten du (%25ekoa baita) Barakaldoko Udalak martxan duen Familia Elkargunean, baina, hala ere, termino absolutuetan esanda, Babes Aginduren bat duten emakumeen kopuruak aurreko urteetako kopuruari eutsi dio aurten (2012an 15 emakume izan dira; 2011n, 17; eta 2010ean, 12).

Telefono bidezko harrera

2012an, Telefono bidezko Harrera Zerbitzuak (900 840 111) 2.659 dei jaso zituen Bizkaian: hilean 220 dei baino gehiago, zehatz esatera. Dei-kopuruak %2 egin zuen gora, 2011. urtean 2.608 dei jaso baitziren. Zerbitzua martxan jarri zenetik zazpi urte igaro dira, eta 2012an izan zen dei-erregistro handiena.

Número de llamadas y de personas que contactan con SATEVI
Iturria: 2012ko datuak, Emakunde; 2006-2011 bitarteko datuak, Eusko Jaurlaritzari dagozkion eskuduntza-alorretakoak

Etxebizitza

Genero-indarkeriaren biktima izandako emakumeei buruz Etxebidek egindako txostenen kopuruak1 %26 egin du gora 2012an; urtea amaitzerako, 176 txosten zituen eginak Etxebidek (haietatik %42, emakume atzerritarrei buruzkoak). 2012an egindako zozketetan, bi emakumeri etxebizitza bana egokitu zitzaien errentan.

Diru-laguntzak2

Diru-laguntzaren bat3 eskuratzeko 139 eskari jaso ziren 2012an (2011n baino %68 gehiago), eta horietatik 72ri eman zitzaien laguntza. Aurreko urteko datuen aldean, diru-laguntzak jaso zituzten emakumeen egoera askoz larriagoa zen 2012an, eta, horrenbestez, % 43ri zenbateko handieneko laguntza eman zitzaion; 2011n, aldiz, %28ri baino ez zitzaion eman gisa horretako diru-laguntza (eskatzaile bakoitzari zer diru-zenbateko eman zehazteko, kontuan hartzen da onuradunek zenbat pertsona dituzten ardurapean, bai eta onuradunak berak nahiz bere zaintzapean bizi direnek zer desgaitasun-mota eta -maila duten ere). Diru-laguntzak jasotako emakumetatik %51 atzerritarra zen.

POLIZIAREN DATUAK

2004. urtetik lehen aldiz, 2012an Bizkaian ez da hildakorik izan genero-indarkeriaren ondorioz.

2012an genero-indarkeria pairatutako emakumeen biktimizazio-kopuruak4 gora egin zuen: 2.758 kasu izan ziren guztira; hots, 10.000 emakumeko lagina hartuz gero, haietatik %46,17k pairatu zuen genero-indarkeria. Biktima-kopuruak ia ez du batere aldaketarik izan (+ %0,4), 2011ko datuen aldean: orduan 2.747 biktima egon ziren. Nolanahi ere, aldea txikia den arren, 2012an erregistratu da azken hamarkadako biktima-kopuru handiena, eta badirudi, gainera, joera horrek ez duela behera egingo.

Número de victimizaciones de mujeres por violencia de género
Iturria: Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

2012ko datu horietan eragin nabarmena izan du bikotekide edo bikotekide ohiak eraso egin eta haren biktima bihurtutako emakumeen kopuruak gora egin izanak (+ %3), bai eta familia barruko indarkeria-kasuek eta sexu-askatasunaren aurkako delituek behera egin izanak ere (- %4 eta - %21, hurrenez hurren).

  • Bikotekide edo bikotekide ohien erasoak
  • 2012. urtean, 2.110 emakumek jasan zituzten bikotekideak edo bikotekide ohiak egindako erasoak. Azken hamar urtean bikoiztu egin da indarkeria-mota hori pairatzen duten emakumeen eguneroko erregistro-kopurua: 2003an hiru kasu erregistratu ziren; 2012an, berriz, sei.
  • 2012an erregistratutako kasuen erdietan baino gehiagotan (%54) erasotzaileak jadanik ez zuen harremanik biktimarekin. Biktimimen herenak ez du 30 urte baino gehiago, baina, adin-tartea 40 urtera zabalduz gero, portzentajea %72koa da. 2012an ere bikotekideak edo bikotekide ohiak eraso egindako atzerritarren erregistroak atentzioa ematen du: herritarren %6 diren arren, biktimizazioetatik %36 emakume atzerritarrak izan ziren.
  • Familia barruko indarkeria
  • 2012an, familia barruko indarkeria5 pairatu zuten biktimizazio-kasuak 538 izan ziren. Biktimaren eta erasotzailearen artean zer harreman-mota zegoen, 2011ko datuen aldean, maila guztietan behera egin zuten indarkeria-kasuek 2012an, biktima erasotzailearen ama zen kasuetan izan ezik (kasu horietan, %12 egin zuen gora); batez ere, 41 eta 60 urte arteko biktimen adin-tartean.
  • Sexu-askatasunaren aurkako delituak
  • Sexu-askatasunaren aurkako delituekin lotuta6, Ertzaintzak 110 biktimizazio-kasu erregistratu zituen Bizkaian; kasu gehienetan, emakumeak oso gazteak ziren: biktimen herenak 18 urtetik gorakoak; eta bi herenak, berriz, 30 urte bitartekoak.
  •  
  • Genero-indarkeria pairatu zuten emakumeen biktimizazio-tasa, indarkeria-motaren arabera. THB. 2011-2012

 

2011

2012

Genero-indarkeria

46,66

46,17

  - Bikotekide edo bikotekide ohiak egindako erasoak

34,3

35,3

  - Familia barruko indarkeria-kasuak

9,4

9,0

  - Sexu-askatasunaren aurkako indarkeria-kasuak

2,4

1,8

Oharra: taula hau egiteko, 10.000 emakumeren kasuak hartu dira lagintzat
Iturria: Segurtasun Saila. Eusko Jaurlaritza

 

JUSTIZIA-ADMINISTRAZIOA

Prozesu Judizialak (Emakumeen aurkako Indarkeria)

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren datuen arabera, 2012an 2.144 salaketa jarri zituzten emakumeen aurkako indarkeriarekin lotuta Bizkaiko epaitegietan; eguneko ia sei salaketa, alegia.

Guztira, 400 Babes Agindu ireki ziren (2011n baino %8 gehiago), eta haietatik %61 (243) onartu. Kasuen erdietan baino gehiagotan (%53), erasoa ezkontide edo bikotekide ohiari egotzi zitzaion.

Biktimari Laguntzeko Zerbitzua (BLZ)

Biktimari Laguntzeko Zerbitzuaren datuen arabera, 2012an genero-indarkeria pairatutako 703 emakumeri (aurrez zerbitzu horretara joan gabeak den-denak) eman zitzaien laguntza. Haietatik %91 bikotekideak edo bikotekide ohiak eraso egindako biktimak ziren, eta %90ek baino gehiagok ez zuten 45 urtetik gora.

Abokatu baten laguntza (etxeko indarekeriarekin eta/edo sexu-erasoekin lotutako Ofiziozko Txanda Espezifikoa)

Ofiziozko Txanda Espezifikoak 1.841 emakumeri eman zien laguntza: 2011n baino %33 baino emakume gehiagori, hain zuzen. Haietatik %41 atzerritarrak ziren, eta horien erdiak baino gehixeago (%52), 35 urtetik beherakoak. Bertako emakumeen kasuan, aldiz, kasuek behera egin zuten, %38ra.

Mujeres atendidas en el Turno de Oficio Específico
Fuente: ICASV

Auzitegiko Arreta Medikoa

Genero-indarkeriarekin, etxeko nahiz familia barruko indarkeriarekin eta sexu-erasoekin lotuta, Auzitegiko Medikuntzako Euskal Institutuak 1.527 txosten judizial (zeinahi kausa dela ere prozedura judizial batean nahasita dauden pertsonei buruz aditu batek idatzitako txostenak, alegia) igorri zituen 2012an.


Webgunera sartzeko:
“Genero-indarkeriako egoeretan emandako laguntzaren zifrak Bizkaiko Lurralde Historikoan: Gizarte-babesaren, Poliziaren eta Justiziaren arloak 2012” txostena

 
 


1 Araudien arabera egiaztatu dira kasu guztiak.
2 1/2004 LOko 27. artikuluan aurreikusten dira diru-laguntzok.
3 2012an eskatutako diru-laguntzak dira, bai eta aurreko urtean eskatu eta oraindik eman ala ez erabaki gabe daudenak ere.
4 Biktimizazioa honela definitzen da: pertsona baten aurka legez kontra zer edo zer egin, eta Ertzaintzak haren kasua erregistratu duenaren egoera, dela herritarren batek hura salatu duelako, dela ertzainek berek polizia-izapideak ireki dituztelako.
5 Gizonezkoek emakumeen kontra familia barruan egindako erasoak (bikotekideak edo bikotekide ohiak egindakoak izan ezik).
6  Erasotzailea biktimaren bikotekidea / bikotekide ohia edo senitartekoa ez den kasuei buruzkoa da datu hau.

2004. urtetik lehen aldiz, 2012an Bizkaian ez da hildakorik izan genero-indarkeriaren ondorioz

Bizkaiko Foru Aldundiko larrialdi-zerbitzuetan 173 pertsona artatu ziren: horietatik 93 emakumeak izan ziren, beren ardurapean 79 seme edo alaba eta heldu bat zituztenak

Telefono bidezko Arreta Zerbitzuak (900 840 111) 2.659 dei jaso zituen Bizkaian: aurreko urtean baino 220 dei gehiago hileko

Subir
Hasierako horrialdera itzuli


Buletinari gai berriak gehitzeko.
Buletin elektroniko hau gure datu-basean zaudelako jasotzen duzu.
Ez baduzu berriro jasotzea,

Copyright © 2005. BIZKAIKO GENERO INDARKERIAREN BEHATOKIA.