Eskerrik asko deskargatzeagatik!
Datuen babesari buruzko informazioa
ONARTU (web bidez) sakatzean / ESTEKA (email bidez) sakatzean urruneko laguntza saio bat abiatuko da eskatutako laguntza emateaz arduratzen den Bizkaiko Foru Aldundiko pertsonarekin. Urruneko laguntzak ahalbidetuko du aldundiko laguntzaileak urrunetik bistaratu ahal izatea zure mahaigaina. Urruneko laguntza saioa grabatu egingo da, zerbitzua behar bezala eman dela egiaztatzeko. Urruneko laguntzan zehar, une-oro izango duzu zure ordenagailuaren kontrola, eta laguntzaileak kontrol hori hartu ahal izango du guztiz beharrezkoa bada, eta soil-soilik horretarako zure baimena baldin badu. Pertsona horrek, beraz, soilik bistaratu ahal izango ditu zure arazoa edo zalantza konpontzeko zuk egokitzat jotakoak. Urruneko laguntza saioa edozein unetan amaitu ahal izango duzu.Urruneko laguntza saio hori aurrera eramateko ISL Light aplikazioa erabiliko da. Aplikazio honen ezaugarriei buruzko informazioa topa dezakezu esteka honen bidez: www.islonline.com. Software horrek EZ du egiten inolako instalaziorik tokiko ekipoan; izan ere, soilik konexioaren unean exekutatu eta funtzionatzen duen programa da.
2016/679 (EB) Araudiaren 13. artikulua betez, pertsona fisikoen datu pertsonalen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzkoa, eta abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoa, datu pertsonalei eta eskubide digitalen bermeari buruzkoa betez, honako hau jakinarazten dizugu:
- Tratamenduaren arduraduna: Ogasun Zuzendaritza Nagusia (Basurtuko Kaputxinoen bidea, 2 48013 Bilbo).
- Xedea: Urruneko laguntzaren grabaketa bistaratzeko eta, hala badagokio, erabiltzaileek erakusten duten edukia kontrolatzeko, errentaren kanpainan laguntza emateko asmoz.
- Eskubideak baliatzea: interesdunak tratamenduaren arduradunaren aurrean balia ditzake eskuratzeko, zuzentzeko, aurka egiteko, ezabatzeko eta tratamendua mugatzeko eskubideak, banakako erabaki automatizatuen xede izan gabe. Horretarako, idatzi bat zuzendu behar dio Aholkularitza Juridikoaren, Informazioaren Segurtasunaren eta Datuen Babesaren Atalari. Hemen aurkez daiteke:
- BFA ren egoitza elektronikoa
- Bizkaiko Foru Aldundiko Erregistro Zentrala (Erregistroko eta Herritarrei Arreta Eskaintzeko Bulegoa: Diputazio kalea 7, 48008 Bilbo).
- Bizkaiko Foru Aldundiko Herritarrei Arreta Emateko Eskualdeko Bulegoak.
- Bizkaiko Foru Aldundiko Sailen Erregistro Orokorrak.
- Gainerakoa 39/2015 Legean aurreikusitako lekuak.