| behatokia |
 |
| "Genero-indarkeriako egoeretan emandako laguntzaren zifrak Bizkaiko Lurralde Historikoan: gizarte-babesaren, poliziaren, justiziaren, osasunaren eta hezkuntzaren arloak. 2016" izeneko txostena. |
Behatokiak urtero argitaratzen du Genero-indarkeriaren egoeretan emandako laguntzaren zifrak Bizkaiko Lurralde Historikoan txostena, Bizkaian emakumeen aurkako indarkeria-egoeren aurrean zerbitzu publikoek ematen duten arretari buruzko datuak biltzen dituena; eta, hain zuzen, 2016ari dagokiona aurkeztu berri du. |
Aurreko aldietan bezala, EAEko Erakunde arteko II. Akordioan emakumeen aurkako indarkeria-motatzat hartzen diren bi kasuei buruzko datuak jaso dira txostenean, hots etxeko indarkeriari (bikotekideak edo bikotekide ohiak eta/edo familiako kideren batek egindakoa) eta sexu-indarkeriari buruzkoak. Urtean zehar zenbat pertsonari eman zaien laguntza eta pertsona horiek zer ezaugarri dituzten jaso da txostenean, eta datu horiek aurreko ekitaldikoekin alderatu dira; horrez gain, 2004tik −Behatokia lanean hasi zen urtetik− gaur egun arte zer bilakaera izan den ere jaso da.
Dokumentua bost atal handitan antolatuta dago, arreta-arloen arabera bereizita: gizarte-babesaren arloa, poliziarena, justiziarena, osasunarena eta hezkuntzarena. Atal bakoitzean, zerbitzuaren edo baliabidearen araberako azterketa bat dago, eta zerbitzu horiei guztiei buruzko datuen taulak erantsi dira.
Informazio-iturriak askotarikoak dira; izan ere, Behatokiak, txosten hau egiteko, euskal administrazio publikoko hiru erakunde-mailen laguntza jasotzen du, bai eta beste zenbait instantziarena ere, hala nola Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsuarena. |
Emaitzak arreta-arloen arabera
GIZARTE-LAGUNTZA INTEGRALA
Harrera-baliabideak:
Ezaugarri soziodemografikoen mende dago erabiltzaile-profilaren ahultasun-egoera, eta horrek eragina du zerbitzuko egonaldiaren iraupenean
Bizkaiko Foru Aldundiaren 176 pertsonari eman dio arreta: 94 emakumeri eta emakume horien 82 seme-alabei (80 adingabeak). Aurreko urteetan bezala, hamar erabiltzailetik zortzi 40 urtez azpikoak izan dira, eta erabiltzaileen % 60 baino gehiago, atzerriko herrialdeetan jaiotakoak. Hainbat desgaitasun- eta/edo mendekotasun-mota direla-eta, behar espezifikoak izan dituzte erabiltzaileen % 8,5ek; behar espezifiko horiek, hain zuzen, baldintzatu egiten dute erabiltzaile horiekin esku hartzea.
Zerbitzu horretako egonaldia 14 egunez luzatu da, batez beste; aztergai dugun aldiko baliorik handienetako bat izan da (batez besteko egonaldi luzeena 2014an izan zen, 21 egunekoa, zehazki). 2004tik luzatu egin da batez besteko egonaldiaren iraupena, arreta emandako kasuak geroz eta konplexuagoak direlako eta sistemak zailtasunak dituelako harrera-beharrei azkar eta modu jarraituan erantzuteko, beste erakunde edo beste arreta-arlo batzuen eskumeneko egoitza-baliabideen bitartez.

|
Larrialdiko zerbitzu horretan artatutako emakumeen ia herenak behin-behineko harreraren modalitatean jarraitu du diputazioko edo udaletako baliabideetan.
- 39 emakume eta emakume horien 28 seme-alaba (27 adingabeak) egon dira Diputazioak dituen baliabideetan; batez beste, bederatzi hilabetetik gorako egonaldiak egin dituzte. Erabiltzaile guztiek izan dituzte 40 urte baino gutxiago; are gehiago, % 59 18 eta 20 urte arteko gazteak izan dira. Bestalde, erabiltzaileen % 77 atzerriko herrialdeetan jaioak izan dira.
- Diputazioak 2014an abiarazitako 20 pertsona egon dira: 11 emakume eta emakume horien bederatzi seme-alaba (zortzi adingabeak); erabiltzaile horien batez besteko egonaldia lau hilabetetik gorakoa izan da.
- mapak azken urteetako ezaugarri berak izan ditu 2016an ere: 19 baliabide 11 erakunderen esku. Baliabide horietan, 99 pertsonarentzako lekua dago guztira. Erakunde horietatik zazpik beteta izan dituzte beren baliabideak, eta orotara, 100 pertsonari eman zaie harrera: 47 emakumeri eta emakume horien 53 seme-alabei (51 adingabeak).
Aholkularitza juridikoa:
Udal-baliabideen erantzun zabala erabiltzaileei; baliabide horietan artatutako pertsona guztiek tratu txarrak jaso dituzte
emakumeen 396 kasu berriri eman zaie arreta, eta arreta emandako kasu horien guztien herena baino gehiago (% 34) emakumeen aurkako indarkeriarekin lotutako egoerak izan dira: % 30 etxeko tratu txarrekin loturikoak, eta % 4, sexu-indarkeriarekin loturikoak. Datu horren arabera, hilean 11 erabiltzaile berri erregistratu dira bi indarkeria-mota horietako baten ondorioz (2005ean sei emakume izan ziren).
Beste urteetan bezala, erabiltzaile gehienak batean bizi dira (Bizkaiko biztanleriaren % 93 hartzen dute udalerri eta mankomunitate horiek); horien artean, Erandio aipatu behar da, berritasun modura. Eskura ditugun datuen arabera, 2016an udal baliabide guztietan eman zaie arreta etxeko tratu txarren egoeran zeuden emakumeei, eta seitan, sexu-indarkeriazko kasuak ere erregistratu dituzte. |
Arreta psikologikoa:
Foru-zerbitzu espezializatuaren eskaera handituz doa
2016an, izan ditu Bizkaian, eta arretarako, guztira, 669 ordu astean, zerbitzu horrek azken hamarkadan egin duen ahalegin handiari esker; izan ere, zerbitzua deszentralizatuz eta zerbitzuaren ordutegia zabalduz joan dira, pixkanaka.
Zerbitzua izaten ari den zabalkunde horren paralelo, zerbitzuaren eskaera handitzen ari da urtetik urtera, eta 2016. urtearen amaieran, inoizko jende gehienari eman zaio arreta: 1.687 pertsonari (% 90 emakumeak), aurreko urtean baino % 13,4 gehiago, eta, 2005. urtearekin alderatuz gero, % 150 gehiago.
Guztizko horretan, ia 1.500 emakume -helduak eta neskatoak- indarkeriaren biktima dira.
- Hilero, 48 emakumek hasi dute terapia, beren bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria dela eta (hilean 23 kasu ziren 2006an).
- Sexu-erasoengatik, 75 emakumek egin dute terapia, aztergai dugun aldiko inoizko baliorik handiena.
- Zeharkako biktimei dagokienez, 103 pertsonari eman zaie arreta (% 85 emakumeak); halakotzat hartzen dira biktima baten inguruko pertsonak, hark bizi duen egoerak psikologikoki eragiten dienak. Multzo horretan ere, inoizko zifrarik handiena izan da.
- Eta adingabeen programan arreta emandako kasuei dagokienez ere, inoizko kopururik handiena izan da 2016an: 128, guztira (% 71 neskak, eta % 29 mutilak). 2016ko zifra 2004koa baino halako bost baino gehiago da, eta, beraz, gorakada bat berresten du; argi eta garbi, gorakada horren oinarria da indarkeria-mota horietako bat jasaten duten nesken gero eta kasu gehiago erregistratzen direla.
Udal-esparruari dagokionez, 2016an 15 udalerrik eta/edo mankomunitatek izan dituzte arreta psikologikorako baliabideak, baina gutxitan izan da arreta espezializatua. Erakunde guztietan, batean salbu, izan dituzte etxeko tratu txarren kasuak, eta horietatik sei, sexu-indarkeriaren kasuak ere izan dira.
Familiako esku-hartze espezializatua:
Urtero, hazi egiten da erasotzailearekin bizi diren biktimei arreta emateko programa aitzindari honen bidez lagundutako pertsonen kopurua
programan (Bizkaiko Foru Aldundiarena), inoizko eskaerarik handienari erantzun zaio 2016an: 198 pertsonari (aurreko urtean baino % 7,6 gehiago). Programa aitzindaria da ematen duen arreta-mota dela-eta, eta urtetik urtera, eskaera hazten ari da etengabe.
106 emakumerekin eta 92 adingaberekin esku hartu da. Programaren bidez arreta eman zaien emakumeen % 70ek seme-alabak ditu ardurapean, adingabeak, batez ere; hain zuzen, horrek azaltzen du zergatik diren hainbeste programaren barruan.
Telefono bidezko informazio- eta arreta-zerbitzua (900 840 111):
Zerbitzua funtzionamenduan jarri zen lehen urteetan, goranzko joera izan zen dei-kopuruan, baina egun, egonkortuta dago: 1.700 dei inguru egiten dira
2016an, 1.764 dei jaso dituzte Bizkaiatik; hau da, 147 dei hilean. Guztira, 1.109 pertsonak egin dituzte dei horiek (aurreko urtean baino % 3,6 gehiagok); deiak egin dituzten hamar lagunetik bederatzi emakumezkoak izan dira.
Deia egiten duten pertsonen artean, hiru profileko pertsonak bereizten dira: % 68 indarkeriaren biktima diren emakumeak dira, eta gehienek adingabeak dituzte ardurapean; % 5 profesionalak dira, biktimarekin harremana dutenak ala ez; eta % 26, biktimen hurbileko pertsonak edo senitartekoak dira. 2006an zerbitzua abian jarri zenetik azken talde horrek izandako igoera handia nabarmendu behar da; ehunekoa bikoiztu egin da, eta, zifra absolutuei dagokienez, ia hirukoiztu. Beraz, datu horien arabera, indarkeria jasaten duten emakumeen hurbileko pertsonek geroz eta esku-hartze handiagoa dute.
Etxebizitza:
Genero-indarkeriaren biktimak ugarituz doaz Etxebideren erregistroan
2016ko abenduaren 31n, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen 353 espediente aktibo zeuden erregistratuta, aurreko urtean baino % 15,4 gehiago.
Urtean zehar, genero-indarkeriaren 39 emakume biktimari esleitu zaie etxebizitza, alokairu-erregimenean. % 92 beste pertsona batzuekin bizi ziren (seme-alabak eta/edo egungo ezkontidea edo bikotekidea); beraz, neurri horrek eragin zuzena izan du genero-indarkeriazko egoerak eragindako beste 59 pertsonarengan ere.

Oharra: abenduaren 31ko datuak
Diru-laguntzak (1/2004 LOko 27. artikulua):
Onuradunen ia erdiak bizi ditu laguntzen zenbatekoa zehazteko aztertutako ahultasun handieneko egoerak
2016an, 126 eskaerari eman zaie arreta (% 53 onartu dira); zifra hori 2009ko datua halako bost da. 2015eko datuekin alderatuta, sei eskaera gutxiago izan dira.
Diru-laguntzen zenbatekoa biktimaren ardurapean dauden pertsona-kopuruaren eta biktimaren desgaitasun-mailaren zein haren ardurapekoen desgaitasun-mailaren arabera zehazten da. 2016an, % 48k diru-laguntzarik handienak jaso dituzte, hau da, ahultasun-maila handieneko egoerei dagozkien laguntzak (aipaturiko faktore horien konbinazioaren ondorio dira); ehuneko hori 2010eko % 26ren eta 2013 nahiz 2016ko % 48ren artean dabil.
Enplegu-eskatzaileak:
datuen arabera, 2016an genero-indarkeriaren 316 emakume biktima izan dira Bizkaiko enplegu-eskatzaileen artean, eta horien bi herenek baino gehiagok urte horretan bertan eman dute alta. Gehienak langabezian zeuden (% 87), eta 40 urte edo gutxiago zituzten (% 67).
ARLO POLIZIALA
Ertzaintzak oro har lurralde osoan erregistratzen ditu emakumeen aurkako indarkeria-ekintzak. Bikotekideak eraildako emakume bat izan da
2016an, emakume bat erail du bere bikotekideak Bizkaian (Bilbon); horixe izan da urte horretako erailketa-kasu bakarra EAEn. 2004tik, 20 feminizidio-kasu izan dira Bizkaian.
Urtean zehar, emakumeen 2.581 biktimizazio* erregistratu ditu Ertzaintzak emakumeen aurkako indarkeriarekin lotuta; hau da, 43,5eko biktimizazio-tasa Bizkaian bizi diren 10.000 emakumeko. Gertaera horiek Bizkaiko 112 udalerrietako 82 udalerritan gertatu dira; hain zuzen, udalerri horietan bizi da lurraldeko biztanleria osoaren % 98. Beraz, polizia-datuek beste behin ere erakusten dute emakumeen aurkako indarkeria lurralde osoan gertatzen dela.
Biktimizazio horien % 76 bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeriari dagozkio; % 19 familia barruko indarkeriarekin daude lotuta; eta % 5, sexu-askatasunaren aurkako delituekin lotutako gertakariak dira.
- Bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria
1.953 biktimizazio (2015ekin alderatuta, % 6,1 jaitsi da)
- 1.500 emakume biktima baino gehiago
- 32,9ko biktimizazio-tasa 10.000 emakumeko
- Biktimizazio-kasu guztien % 53: erasotzailea bikotekide ohia izan da.
- 10 biktimizazio-kasutatik ia 7, 40 urtetik beherako emakumeak dira
- Familia barruko genero-indarkeria
504 biktimizazio (2015ean baino % 8,5 gutxiago)
- 437 emakume biktima
- 8,5eko biktimizazio-tasa 10.000 emakumeko.
- Maiztasun handieneko adin-multzoak: 18 urtez azpikoak (% 19) eta, bereziki, 14 urtez azpikoak; eta 50 urtetik gorakoak (% 43,5)
- Sexu-askatasunaren aurkako delituak
124 biktimizazio (2015ean baino 21 kasu gutxiago)
- 2,09ko biktimizazio-tasa 10.000 emakumeko.
- 10 biktimizazio-kasutatik 7 30 urtez azpiko emakumeei dagozkie.
- Gertaeren heren batek adingabeei eragiten die: 42 kasu daude, eta % 40k 14 urtez azpiko neskatoei eragiten die.
|
ARLO JUDIZIALA
Prozesu judizialak:
Zazpi salaketa eta aurrera eramaten ez den kasu bat egunero. Babes-aginduak gutxituz doaz
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren datuen arabera, 2016an 2.573 salaketa jarri dira Bizkaiko epaitegietan, hau da, zazpi salaketa eguneko (2005ean, lau salaketa izan ziren eguneko). 435 kasutan ez da prozesu judizialarekin aurrera egin; hala, salaketa bakoitzeko, 0,17 kasutan ez da aurrera egin prozesuarekin (0,11ko ratioa EAEn eta estatuan). 2015eko ratioarekin alderatuta, jaitsi egin da, aldi osoko baliorik handiena izan baitzen urte hartan (0,24).
387 babes-agindu abiarazi dira, 2015ean baino % 8,5 gutxiago; zehazki, abiarazitako babes-aginduen ehunekoa % 42,4ra jaitsi da 2016an, inoizko baliorik txikienera.
Emakumeen Aurkako Indarkeria Koordinatzeko Zentroa:
Emakumeen Aurkako Indarkeria Koordinatzeko Zentroari jakinarazitako babes-aginduei buruzko ebazpenen lurralde-banaketa zabala izan da
2016an, genero-indarkeriarekin loturiko 875 epairen berri izan du koordinazio-zentroak. Epai horiek bai EAEko epaitegiek bai beste autonomia-erkidego batzuetako epaitegiek (biktimak bizilekua Bizkaian zuen kasuetan) eman dituzte; epai guztien % 68,2 zigor-epaiak izan dira, eta % 31,8, absoluzio-epaiak.
Babes-aginduen eskaerei buruzko 403 ebazpen judizial jaso dira, Bizkaiko 46 udalerritan bizi diren emakumeei dagozkienak (udalerri horietan biltzen da lurraldeko biztanleriaren % 92).
Deribazio judizial bidezko familia-elkarguneak (FE): amaren aldeko babes-agindua dagoen familietako adingabeak
Amaren aldeko babes-agindua dagoela-eta Bilboko familia-elkargunean dauden adingabeen ehunekoa txikitu egin da: heren bat 2016an, eta ia % 50, 2010ean
2016an zehar, Bilboko familia-elkargunera 132 adingabe bideratu dira, haien familietan amaren aldeko babes-agindu bat dagoelako (101 emakume); haur horiek familia-elkargunera bideratutako adingabe guztien % 34 izan dira. Haur horietatik, % 48,5 neskak dira, eta % 51,5, mutilak; bestalde, haurren % 47 haur txikiak dira (bost urtez azpikoak).
Horrelako kasuak etengabe ugaritu ziren familia-elkarguneetan, etxeko indarkeriaren biktimak babesteko agindua arautzen duen legea onartu zenetik eta, haren ondorioz, babes-aginduak ugaritu zirenetik; igoera horrek 2010. urtera arte jarraitu zuen. Urte horretaz geroztik, haur gutxiago bideratu dira elkargune horietara, eta, beraz, haur guztien artean duten pisua gutxitu egin da.
Bizkaiko beste familia-elkarguneetan, Portugaleteko eta Barakaldoko udalek kudeaturikoetan, horrelako kasuak % 27 eta % 37 izan dira, hurrenez hurren, 2016an.

Biktimari Laguntzeko Zerbitzua (BLZ):
BLZan artatutako emakumeen espedienteak: erdia baino gehiago genero indarkeria dela eta
2016an, Bizkaiko 1.186 pertsonari eman zaie arreta zerbitzu horren bidez; pertsona horietatik % 78 emakumeak izan dira. Aktibo dauden emakumeen espedienteetan, genero-indarkeria izan da laguntza emateko arrazoi nagusia; espedienteen % 58,4 talde horretan sartzen dira. Espedienteen % 12,6 familia barruko indarkeriari loturik daude, eta % 6,8, sexu-askatasunaren aurkako delituei loturik. Gainerako espedienteek beste delitu-mota batzuekin dute lotura.
Abokatu-laguntza: berariazko txanda etxeko indarkeriaren eta/edo sexu-erasoen esparruan
2016an zehar, 276 emakumezko abokatu eta 220 gizonezko abokatu aritu dira Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkunaren berariazko txandan. Guztira, 1.944 pertsonari eman diete arreta, eta artatutako pertsona horietatik 1.784 emakumezkoak izan dira (aurreko urtean baino % 6,7 gehiago).

Auzitegiko medikuen arreta:
Auzitegi Medikuntzako Euskal Erakundearen datuen arabera, genero-indarkeriarekin, etxeko edo familia barruko indarkeriarekin eta/edo sexu-indarkeriarekin loturiko espediente judizialen kopurua ugaritu egin da aurreko ekitaldiarekin alderatuta: 2016an, 1.834 espediente judizial egin dira, 2015ean baino 473 gehiago. Bizkaian egindako espediente guztien % 14,3 izan dira.
OSASUN-ESPARRUA
Kasuak errazago hautematen dira. 50 urtetik gorako emakumeen kasuak gehiago hautematen dira lehen mailako arretarako kontsultetan bestelako arreta-eremuetan baino
2016an, aurreko urtean baino kasu gehiago hauteman dira bai larrialdietako eremuan bai lehen mailako arretakoan; aurreko urtearekin alderatuta, % 6,4 eta % 17,8 egin dute gora, hurrenez hurren. Bi eremu horietan ere aldeak ikusten dira osasun-erakundeen edo eskualdeen arabera erregistratutako kasuen bolumenean.
Ospitaleetako larrialdietan hautemandako kasu gehienak 40 urtetik beherako emakumeei dagozkie (% 65). Beste arreta-esparru batzuetan bezala, urria da 50 urtetik gorako emakumeen presentzia larrialdi-zerbitzuetan (kasuen % 11). Hala ere, lehen mailako arretarako kontsultetan, % 31ra igotzen da adin-talde horretako emakumeen ehunekoa, adin-talde horrek biztanlerian duen pisuarekin bat etorriz (% 44,8).
HEZKUNTZA-ESPARRUA
Jazarpen-kasuen kontrola eta jarraipena izeneko jardueraren baitan, Hezkuntza Ikuskaritzak eskolako jazarpen-mota espezifiko gisa sailkatzen ditu sexu-jazarpena edo -abusua eta/edo jazarpen sexista.
2015-2016 ikasturtean, Hezkuntza Ikuskaritzak 306 salaketa jaso zituen Bizkaian; salaketa horietatik 70 (% 22,9) jazarpen-kasuak ziren, eta bakar bat ere ez zen sexu-jazarpena edo jazarpen sexista. 2016-2017 ikasturtean, berriz, 299 salaketa izan dira, eta horietatik, 50 izan dira jazarpen-kasuak (% 16,7). Jazarpen-kasu horietatik, Ikuskaritzak 2 kasu sailkatu ditu sexu-jazarpentzat edo -abusutzat (jazarpen-kasu guztien % 4).
*Biktimizazioak legez kontrako egintza penal guztiak biltzen ditu: Ertzaintzan egintza penal gisa erregistratuta geratu direnak, herritar batek jarritako salaketa baten bidez edo atestatu baten bidez
Dokumentu, datuak eta iturriak ikusteko
|
|