Tokiko erakundeetan lan egiten duten gizarte-zerbitzuetako profesionalek eta berdintasunerako teknikariek azaldu digute zer irizten dioten Bizkaian dauden genero-indarkeriaren aurkako zerbitzuei eta izandako esperientziei.
Miren Urrestik, Irratiako Mankomunitateko Berdintasunerako Teknikariak, bere ikuspuntua azaldu dio BGIB buletinari.
Berdintasun-langile duzun esperientzia kontuan hartuta, zer ekimen da zuretzat aipagarria eraginkorra izateagatik, emakumeen aurkako indarkeriari dagokionez?
Oso eraginkorra iruditzen zait "Berdinsarea" udalerri-sareak martxan jarri duen "Beldur Barik" programa; gazteen artean sexu-indarkeriari buruzko sentsibilizazioa eta prebentzioa lantzen baitu, eta existitzen diren estereotipo, rol nahiz desberdintasun mota guztiak desnaturalizatu eta bistaratu baititu. Gazteen bidetik ibiltzea lortu du programak eta, horretaz gainera, urte osoan barrena erabili eta zehaztu daiteke.
Zure ustez, arazo horri arreta emateko zer arlotan areagotu behar dira ahalegin publikoak eskubide-urratze horren kontra borroka egiteko?
Kontuan izanik alor guztiak garrantzitsuak direla, hainbat erakunderen artean koordinazio-falta izan dela azpimarratuko nuke, bereziki, laguntza juridikoa eskaintzeko orduan, hau da, Genero Indarkeriaren Legeko kasu zehatzak aplikatzean nahiz hortik eratorritako prozedura guztietan. Salaketa jarri beharra dagoela esaten zaigu behin eta berriz baina, egiazki, salaketa jarri ondoko prozesu judiziala oso luzea da, epaitegiak gainezka daude, eta ez zaio behar bezalako atentzioa ematen kasu bakoitzari.
|