21. orria - Bizkaiko Gardentasunari buruzko Foru Araua

Oinarrizko HTML bertsioa

21
Bi eratakoa izan daiteke erantzuna:
1. Onartzea eskatutako informaziorako irispidea.
2. Ukatzea eskatutako informaziorako irispidea.
Halakoetan, honako errekurtso hau aurkezteko aukera izango du:
Errekurtso bat Erreklamazioen Batzordeari.
Aurkezteko epea: hilabete 1.
Erantzuteko epea: 3 hilabete.
Aukerako berraztertze-errekurtsoa
Administrazioarekiko auzien epaitegiaren
aurrean aurkaratzea
Ematen den informazioaren ezaugarri orokorrak:
1. Formatu digitalean.
2. Doakoa.
Informazioa eskuratzeak doakoa izan behar du,
jatorrizko dokumentuak ez diren kopiak edo
euskarriak emateagafik ezarri ahal diren tasak
edo prezio publikoak kenduta.
3. Eskaturiko informazioa jada eskura badago
Gardentasunaren Atarian
edo beste web-orriren batean,
hura nola eskuratu jakinaraziko da.
Noiz ezin daiteke izan informaziorako irispiderik?
Eskabideak ez onartzeko arrazoiak
1. Eskatutako informazioa prestatzeko edo publikatzeko prozesuan dagoenean.
2. Informazioa instrumentala edo laguntza gisakoa denean
(oharrak, zirriborroak, barne-komunikazioak...)
3. Eman aurretik prestaketa–prozesu bat behar duenean.
4. Eskabidea jaso duen organoak ez daukanean informazioa eskura.
5. Eskaera bat errepikakorra edo abusuzkoa denean,
edo gehiegizko kostua duenean.
Aukerako berraztertze-
errekurtsoa:
Administrazio
Publikoaren erabakiak
errekurritzeko erabil dezakete
tresna hau herritarrek.
Administrazio-egintza bat
hura eman zuen organo berak
berrikusteko aukera ematen
du, baldin eta egintza horrek
administrazio-bidea amaitzen
badu.
Administrazioarekiko auzien
epaitegiaren aurrean
aurkaratzea:
Honen bidez,
alderdi interesdunak aukera
dauka bere ustez zuzenak ez
diren ebazpenak auzibidean
errekurritzeko.