22. orria - Bizkaiko Gardentasunari buruzko Foru Araua

Oinarrizko HTML bertsioa

22
Legedi orokorrean aurreikusitako mugak
Informazio bat jasotzea ukatu ahal izango da,
egiaztaturik informazio hori kaltegarria izan daitekeela
honako arlo hauetarikoren batean:
1. Segurtasun publikoa.
2.
Ez-zilegi penalen
edo arau-hauste larri,
edo oso larrien prebentzioa, ikerketa eta zehapena.
3. Administrazioaren zaintza-, ikuskapen-
eta kontrol-eginkizunak.
4. Lanbide-sekretua eta jabetza intelektual eta industriala.
5. Isilpekotasunaren bermea edo sekretua.
6. Ingurumenaren babesa.
7. Interes ekonomikoak eta merkataritzakoak.
8. Merkataritzako eta industriako datuen isilpekotasuna.
9. Alderdien berdintasuna prozesu judizialetan.
10. Pertsonen bizitza pribatua.
11. Adingabeen babesa.
Datu pertsonalen babesa
Informazioa ukatu ahal izango da
datu pertsonalak ukitzen
direla ikusten bada
edo nahitaezkoa bada ohorerako eskubidea,
intimitaterako eskubidea
edo nork bere irudia izateko eskubidea gordetzea.
Babes berezia duten datuen kasuan,
indarreko legeriaren arabera jokatuko da.
Babes berezirik ez duten datuen kasuan,
datu pertsonalak
bereizi
egin beharko dira.
Ez-zilegi penalen:
Arau bat, lege
bat, ordenantza bat edo araudi bat
hausten duenaren egintza.
Bereizketa:
Batuta dagoen zerbait
banatzea; kasu honetan, datu
pertsonalak jaso gabe ematea
informazio bat.