20. orria - Bizkaiko Gardentasunari buruzko Foru Araua

Oinarrizko HTML bertsioa

20
Prozedura
Informazio-eskabidea
Eskabideak inprimaki elektronikoen bitartez egin daitezke,
Bizkaiko Foru Aldundiaren Gardentasunaren Atarian
edo foru-erakundeen web-orrietan
Paperean edo ahoz ere aurkez daitezke eskabideak,
aurrez ezartzen diren Erregistroa
eta Herritarrenganako Laguntza Bideratzeko Bulegoetan.
Eskabideak aurkeztean, gutxieneko azalpen bat eman beharko da,
zer eta zergatik eskatzen den azalduz
Euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daitezke eskabideak.
Zein unitatek izapidetzen dituzten informazio–eskabideak
Arauz ezartzen ez den bitartean zein diren arloko unitate eskudunak,
BFAko sailetako zerbitzu orokorrei eta foru–erakundeetako
zuzendaritza–organoei dagokie informazio–eskabideen izapideak egitea. Haiek
]guztiek Modernizazio, Gobernamendu On eta Gardentasunerako Kabineteari
jakinarazi beharko dizkiete hala informazio–eskabideak nola erantzunak.
Ebazpena. Erantzun motak
Behin eskabidea eginda,
erakunde eskudunak eskaera onartzeko edo ukatzeko
erantzuna eman beharko du 15 eguneko epean
(beste 15 egunez luzatzeko aukerarekin).
Salbuespen gisa, beste 15 egunez luza liteke epe hori
(guztira hilabete eta erdi izateraino)
baldin eta eskaera jaso duen organoak hala egin dezan
eskatu badio Erreklamazioen Batzordeari, eta hark onartu.
Inolako erantzunik jasotzen ez bada,
horrek esan nahiko du
ukatu egin dela informaziorako irispidea.