19
Zer da informazio publikoa?
Arau honen mendeko erakundeek duten informazioa da,
beren zereginak egiteko prestatua, aldatua edo eskuratua.
Nork dauka informazio publikoa eskuratzeko eskubidea?
Erakunde horiei buruzko informazioa
jakin eta eskuratu nahi duen herritar orok.
Ez da beharrezkoa justifikatzea zertarako eskatzen den informazioa.
Informaziorako irispide-prozedurek
ahalik eta baldintza gutxien izan behar dute,
errazak izan behar dute eta ebazpen bizkorrekoak.
Kasu bitan bakarrik ukatuko da informazioa eskuratzea:
interes publikoarentzako kaltegarria izan daitekeenean
edo datuen babeserako eskubidea urra daitekeenean.
Informazio publikoa eskatzen eta eskuratzen duenaren
eskubideak eta eginbeharrak
Informazioa eskatzen duten herritarrek honako eskubide hauek dituzte:
1. Beren eskubideak zein diren jakitea eta haien gaineko aholkuak jasotzea.
2. Informazioa dagokion epean jasotzea,
eta, posible bada, haiek eskatu duten formatuan
3. Informaziorako irispidea ukatzen bazaie,
horren arrazoia zein den jakitea.
4. Kostu bat duten formatuen prezioa zein den jakitea.
5. Informazio publikoa baimenik izan gabe erabili ahal izatea
Informazio publikoa eskuratzen duten herritarrek
honako eginbehar hauek izango dituzte:
l. Informazioeskaera modu zehatz batean egitea.
2. Fede onean jardutea eta ez egitea gehiegizko eskaerarik.
3. Informazioaren berrerabilpenari buruzko legeria errespetatzea.
4. Ebazpenean ezartzen diren irispide-baldintzak betetzea,
halakorik ezartzen bada.