16
Informazio instituzionala
1
Goi-karguak:
Foru Aldundiko eta foru–erakunde
publikoetako goi-zuzendaritzako langileak. (Diputatuak,
Zuzendariak, Gerenteak).
2
Langileak:
Foru Aldundiko eta foru–erakunde
publikoetako enplegatuak, goi-kargu ez direnak.
Informazio juridikoa
3
Foru-arauen aurreproiektuak:
Foru-arauak Batzar Nagusien osoko bilkuran onartzen dira.
Lehenengo idatzaldia arauaren aurreproiektua izaten da,
eta Gobernu Kontseiluan eztabaidatu edo aztertzen da.
Bigarren idatzaldia arauaren proiektua izaten da,
eta Batzar Nagusietan eztabaidatu edo aztertzen da.
4
Arau-xedapen orokorren proiektuak:
Ondorio orokorrak eta iraunkorrak dituzten arauen lehen idatzaldiak dira,
Gobernu Kontseiluak onartu aurrekoak;
alegia, ez dira pertsona jakin batzuei zuzenduriko arauak,
eta hainbat alditan aplikatzekoak izaten dira.
5
Kontsulta-organoen txostenak:
Aldundiak laguntzarako eta kontsultarako sortzen dituen organoek
prestaturiko dokumentuak dira.
6
Gobernu Kontseilua:
Organo exekutibo bat da (bere gain hartzen dituena
Bizkaiko gobernua eta administrazioa).
0
Batzar Nagusiak:
Legegintza-organo bat da (legeak
egiten ditu), Euskal Herriko lurralde
historikoetariko bakoitzean dagoena.
Bizkaiko Batzar Nagusien egoitza Gernikan
dago.