15. orria - Bizkaiko Gardentasunari buruzko Foru Araua

Oinarrizko HTML bertsioa

15
Informaio orokorra
1. Bizkaiko herritarrentzat interesgarria izan daitekeena, hala nola zergak,
lurraldearen mapak, gizarte–zerbitzuei buruzko informazioa,
kultura edo Foru Aldundiaren beste edozein eskumen-eremutakoa.
2. Zerbitzu publikoetarako irispidea: baldintzak, ordutegiak,
itxarote-zerrendak, gogobetetze-inkestak.
3. Herritarrentzako laguntza eta parte-hartze zerbitzuak:
kexak, erreklamazioak.
4. Herritarrek eskatzen duten informazioa
Zein da informazioa jendarteratzeko tresna nagusia?
Foru Aldundiaren Gardentasunaren Ataria
Herritarrek errazago eskura dezaten informazio publikoa,
Foru Aldundiak Gardentasunaren Ataria sortu du.
Foru arau honen mendeko erakundeekin
zerikusia duen informazio guztia
biltzen duen web-atari bat da.
Gardentasunaren Ataria Herri Administraziorako
eta Erakunde Harremanetarako Sailaren ardurapean dago,
Modernizazio, Gobernamendu On
eta Gardentasunerako Kabinetearen bitartez.
Bai Gardentasunaren Atariak, bai foru–erakundeen web–orriek,
gune batzuk izango dituzte beren-beregi egokituak:
herritarren beharrizanak identifikatzeko eta entzuteko
herritarren eta arduradun foralen arteko harremana ahalbidetzeko
foru-zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeko