KOLESTEROLAREN BIDEAK
Bizkaiko 10.000 biztanletik beherako udalerrietan "Kolesterolaren Bideak" deritzenei buruz eginiko analisiaren emaitza da Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzu honen web gune hau. 150 bide baino gehiago, zirkuitu eta ibilbide dira, eta ofizialak izan zein ez, herritarrok berez aukeratu ditugu oinez ibiltzeko.
Ez da gomendaturiko bideen gida bat, baizik eta jarduera fisikoaren arloan lan egiten duten eragileekin, udal teknikari eta kargudunekin eta gainerako herritarrekin partekatu nahi ditugun ibilbideei buruzko analisia.
NORAINOKOA
Bizkaiko 10.000 biztanletik beherako 92 udalerrietako bideak aztertu dira, eta kopuru horretatik gora duten 20 udalerri utzi dira analisitik kanpora. Beraz, udalerrien %82 eta Bizkaiko biztanleriaren %19 hartzen ditu. Hala, tamaina dela-eta horrelako azterlanak egiteko baliabide gutxiago izan ditzaketen udalerrientzako zerbitzu bat ematen saiatu gara.
Justifikazioa
Hirigunea eta gune naturala kirola egiteko eremutzat egokitzea, aspalditik, funtsezko ardatza da udalaren kirol estrategietan. Hala, hiriko edo hiri-aldiriko ibilbideak oinez ibiltzeko eta lasterka egiteko martxan jartzeak eragin onuratsuagoa ekar dezake "osasunerako kirola" deritzon horretan.
Bide horretan, gero eta udalerri gehiago dira Bizkaian azken urteetan zirkuiturik egokienak identifikatu dituztenak, edo zirkuitu horiek egokitu edo sustapen kanpainak egin dituztenak. Hala, guztien arten, askotariko mapa irregularra osatu dute. Izan ere, arau estandarrik, gidarik edo irizpide komunik ez izatearen ondorioz, oso ezaugarri desberdinak dituzten etsenpluak ditugu, betiere ohikoagoa den Zirkuitu Osasuntsuak izendapenaren baitan.
"Kolesterolaren Bideak". Bide "ofizialak" edo "instituzionalizatuak" egon zein ez, eta lan honetan ikusi ahal izan dugunez, udalerri guztietan dugu ibilbide bat edo gehiago zeinen inguruan "adostasuna" dagoen bideok "kirol ibilaldia" egiteko erabili ohi dituzten ibiltarien zati handi baten aldetik: "Kolesterolaren Bideak" deritzegunak dira hain zuzen ere.
Helburua
Lan honen bidez, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak baliabidea eskaini nahi dio bere buruari, Bizkaiko udalerri txikienetako "Kolesterolaren Bideak" direlakoen diagnostikoa ezarri ahal izateko. Plataforma honek ibilbide berriak eta beste eragile batzuen ekarpenak sartzeko modua izanez gero, ibilbide horien behatoki dinamikoa edo interaktiboa bilakatu daiteke.
Helburu espezifikoak lanaren garapenean:
- Udalerri bakoitzeko bide nagusiak identifikatzea, prozesu honetan biztanleria sartuta.
- Halako moldez biltzea eta sistematizatzea datuak non analisia berregin edo berrikusi ahal izango baitituzte idazle-taldeak eta beste eragile batzuek...
- Iritzia emateko subjektibotasuna gutxitzeko adierazleen sistema bat ezartzea. Hala, desagregaturiko balioen batura gisa emango dira ezaugarriak. Baztertu egin da, "estandar ideala" ezartzeko tentazioa izan bailiteke, seguru asko analisitik kanpora utziko lukeena bideen zati handi bat.
- Bideen analisia eta diagnostikoa partekatzea eta erkatzea publikoarekin. Horrexegatik, ibilbideak bilatzeko eta iragazteko baliabideak eta zirkuitu bakoitzaren fitxa orokorra, ageri-agerian, praktikoak dira.
- Plataforma bat sortzea hainbat eragilerekin elkarlanean aritzeko: udal teknikariak, kirolaren plangintzaz edo sustapenaz arduratzen diren kirol eragileak, jarduera fisikoa agintzeko eragileak, etab. Ildo horretan, era guztietako ekarpenak egiteko gonbitetzat hartu beharko litzateke lan hau. Horregatik, teknikoagoa da zirkuitu bakoitzaren fitxa zehaztua.
- "Kirol ibilaldia" egiteko bideak bilatzeko eta iragazteko baliabide bat herritarren eskura jartzea, eskaturiko ezaugarrien arabera.
Azken finean, lan honen xede nagusia hauxe izango litzateke: Bizkaian "ohiko kirol ibilaldia" egiten deneko baldintzak hobetzeko baliabide bat ematea.
Erantzukizuna
"Informazioa" atalean adierazi denez, Bizkaiko 10.000 biztanletik beherako udalerrietako "Kolesterolaren Bideak" direlakoen analisiaren eta diagnostikoaren emaitza da web gune hau. Ibilbideoi buruzko balorazioak jendaurrean erakutsita, emaitzak nahiz lanaren oinarriak (irizpideak, adierazleak...) partekatu nahi ditu Bizkaiko Foru Aldundiaren Kirol Zerbitzuak jarduera fisikoaren arloan lan egiten duten eragileekin (plangintza, kudeaketa, sustapena, preskripzioa...), udal kargudunekin eta teknikariekin eta komunitateko gainerako kideekin.
Ildo horretan, web gune honetan bildutako bideak ez daude Bizkaiko Foru Aldundiak gomendutariko ibilbideetako baten barruan. Izan ere, ikusi ahal izango denez, ibilbide horietako zenbaitetan kalifikazio orokor baxua jaso da segurtasunaren edo irisgarritasunaren aldetik, edo ibilbideen zati handi baten barruan, ibilbideak seguruak edo irisgarriak ez direneko zatiak edo elementuak daude. Hortaz, "Diagnostiko irekia eta partekatua" dela esan genezake, baina hori ez da Bizkaian zenbait ibilbide gomendatzen dituen "Gida" batekin nahastu behar.
Metodologia Ibilbideak identifikatzeko
-
Datu-bilketa
2014ko apirilean hasi ziren lanak. Lehenengo urratsean, udaletatik bertatik informazioa jasotzen saiatu ginen, Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Zerbitzuak identifikaturiko teknikariei posta elektronikoa bidaliz. Posta elektroniko horretan, datuak biltzeko formulario bat betetzeko eskatzen zitzaien.
-
Herritarrei galdezka
Erantzun gutxi jaso zenez gero, aldaketa egin behar izan zen bideak identifikatzeko metodologian. "Lurra zapaltzea" aukeratu zen: hala, 2014ko ekaina eta 2015eko urria bitartean, bizikletaz ibili ginen udalerri guztietan zehar, eta zirkuituez galdetu genien kaleetan, hiriguneetan eta hiriko aldirietan zeuden herritarrei. Honelakoxeak ziren galderak:
- "Zein ibilbide egingo zenuke baldin eta egunean ordu erdi eta ordubeteko tartean oinez ibiltzeko aginduko balizu medikuak?"
- "Herriko medikua izango bazina, ordu erdi eta ordubete bitarteko zein ibilbide gomendatuko zenioke kolesterola duen eta auzune/udalerri honetan bizi den pazienteari?"
Askotarikoak izango dira jasotako erantzunak: udalerri batzuetan adostasun argia dago "Kolesterolaren Bideak" identifikatzerakoan; beste batzuetan, aldiz, ekarpenak ez zetozen bat. Urriak izateagatik edota gehiegi egoteagatik gertatu da hala azken horretan.
Urriak izateagatik: zenbait udalerritako ingurunean, ez dago funtzionaltasun, segurtasun edo kalitate maila onargarririk, eta horrexegatik ez datoz bat ibiltari bakoitzak egiten dituen ibilbideak aipatzean. Herri txikiagoetan eta ez hain populatuetan masa kritikorik ez dagoelako ere gertatzen da urritasun hori.
Gehiegi egoteagatik: beste udalerri batzuetan (toki lauetan kokatuak normalean), aukera ugari dituzte ibilbideak lotzeko eta oinezko bakoitzaren inguruabar zehatzetara egokitzeko (egoera fisikoa, klimatologia, ordutegia, denbora izatea...). Ugaritasun horrek zaildu egiten du zirkuitu argi bat edo bi identifikatzea.
-
Aukera-bereizketa
Galderak pertsona jakin batzuei egin zitzaizkien nahita (itxuragatik, arropagatik eta oinezkoengatik, etab.) eta, beraz, kontuan hartu behar da elkarrizketatuak nahita aukeratu direla, aurreiritzietan oinarrituta. Hori dela-eta, lagina ezin har daiteke adierazgarritzat.
- Badu garrantzia non galdetzen den. Elkarrizketak egiteko tokiaren aukeraketak eragina du erantzunean: are gehiago, auzune berean, goiko aldean bizi direnek ematen dituzten erantzunak, adibidez, ez datoz bat beherago bizi direnek emandakoekin. Hortaz, asmoa aitortu beharra dago galderak egiteko tokia aukeratzerakoan.
- Badu garrantzia noiz galdetzen den. Esaterako, lanegunetan oinez ibiltzen direnek ibilbide laburragoak egiten dituzte. Asteburuko oinezkoek, berriz, joanaldi luzeagoak egiteko joera izaten dute. Edo lanegunetan goizez errazagoa da adinekoak aurkitzea, eta arratsaldean biztanle gazteagoak ageri dira bideetan. Horren ondorioz, baldin eta udalerri batean goizean egin bada galdera, ohikoa da aurkitzea, adibidez, ibilbidean argiteria izatea balioesten ez duten pertsonak. Arratsaldean galdetuz gero, berriz, malda handiekin errezelo handiagoa erakusten duten ibiltariak daude.
- Badu garrantzia nori galdetzen zaion. Agerikoa da bereizketa galderak egiten zaizkien pertsonen sexuan, adinean edo egoera fisikoan. Azterlanaren sakontasunik ezak galarazi egiten du estatistika-balioa ematea aldagai horiei dagokienez.
Ibilbideen grabazioa
GPSarekin konektaturiko gailu batekin ibilbideak erregistratzeari esker, "track" edo traza lor daiteke, lan honetan (i) laneko tresnatzat erabili dena, (ii) ibilbidea mapan irudikatzen duena eta (iii) webgune honetan eskaintzen dena ibiltariek deskarga dezaten.
Laneko prozesuan ikusi ahal izan denez, ibilbideak bideoan grabatzeko beharra ere izan da. Alde batetik, laneko prozesua errazteko (barneko berrikuspen-prozesuan ahalbidetuz eta homogeneotasuna erraztuz irizpideak ibilbide guztiei aplikatzean) eta, bestetik, beste eragile batzuek erka ditzaten analisiaren emaitzak.
Bideo eta "track" sinkronizatuak. Beraz, bideoko artxibo bat eta "track" edo ibilbideko traza aldi berean eta elkarrekin sinkronizatuta egiten da ibilbideen grabazioa azkenean. Artxibo horiek editatuta, hirugarren artxiboa sortu da, non bi iturriek emandako datuak uztartu diren. Hala, zirkuitu bakoitzeko bideoek pantailan dakartzate ibilbidearen datu nagusiak, denbora errealean:
- Abiapuntuarekiko distantzia.
- Malda zehatza.
- Kamerak ibilbidearen profilean duen kokalekua, altuerak adierazita.
- Kamerak ibilbideko oinplanoko eskeman duen kokalekua.
- Ibilbidearen orientazio geografikoa.
Legenda
INFORMAZIOAREN EGITURA OROKORRA
Bizkaian 10.000 biztanletik beherako 92 udalerrietan eginiko azterlana da. Askotan elkarren alboan dauden bi udalerrik edo gehiagok partekaturiko ibilbideak direnez gero, baztertu egin da sailkapena udalerrien arabera egitea, baina aldagai geografiko horren garrantzia ikusita, bilaketarako iragazi nagusietako bat da udalerriaren izena. Nolanahi ere, irizpide geografikoak ezarri dira sailkapenaren egituran, zeren eta lan egin deneko 9 eskualdeetako bati esleitu baitzaio ibilbide bakoitza (ez da zerrendan sartu hamargarren eskualdea, Bilbo, lanaren eremutik kanpo gelditzen baita hiriburua).
Direktorioaren antolaketa
Direktorioak 9 karpeta ditu, eskualde bakoitzeko bat, eta ibilbide kopuru desberdina bildu da eskualde bakoitzean. Hauexen bidez deskribatu dira ibilbideok:
- Deskripziozko fitxa orokorra.
- 250 metroko tarteen araberako ezaugarritze-fitxa zehaztua.
- Mapa baten gainean ezarritako bidearen "track" edo traza bat (GPX artxiboa).
- Ibilbide osoaren grabazioa daukan bideoa.
BILAKETARAKO IRAGAZKIAK
Hiru iragazki mota aplika daitezke ibilbideen bilatzailean:
- Eskualdea
- Udalerria
- Luzera, guztira (joan-etorria ibilbide linealetan): 0-3 km / 3-6 km / 6 km baino gehiago
- Ibilbide mota: Zirkularra / Lineala
- Zailtasuna: Txikia / Ertaina / Handia
- Segurtasuna: Txikia / Ertaina / Handia
- Irisgarritasuna: Txikia / Ertaina / Handia
FITXA OROKORRA
Bide bakoitzaren fitxa orokorrean bildutako datuak:
- Zirkuituaren izena eta identifikatzailea.
- Bidea doan eskualdea eta udalerriak.
- Ibilbide mota: lineala edo zirkularra.
- Kalifikazio orokorrak: Zailtasuna / Segurtasuna / Irisgarritasuna.
- Hasierako tokia: udalerria, helbidea eta X eta Y koordenatuak.
- Amaierako tokia, hala badagokio: udalerria, helbidea eta X eta Y koordenatuak.
- Luzera, desnibela (positiboa eta negatiboa) eta zenbatetsitako denbora. Denbora zenbatesteko, 13min: 20seg/ km-ko erritmoa erabili da, hots, 4.5 km/h-ko abiadura.
- Zirkuituaren deskribapena.
- Udalerri bateko herritarrek ibilbiderako duten sarbidea. Batez ere biztanle-gune nagusietatik bidera dagoen distantziaren araberakoa da.
- Bideak zeharkatzen duen ingurunearen ezaugarri geografikoak, orografikoak, etab.
- Garraio publikoko geralekuak egotea bideak zeharkatzen duen ingurunean.
- Bideak lotzen dituen bestelako bideak.
- Hainbat
FITXA ZEHAZTUA
250 metroko zatien arabera egiten da ibilbideen ezaugarritze zehatza, adierazle kuantitatiboak eta kualitatiboak erabiliz. Sei taldetan multzokatu dira adierazle horiek. Lehenengo hirurak honelakoxeak dira: BAI (ikonoarekin) / EZ (ikono barik). Azken hirurek, berriz, kualitate batekiko maila adierazten dute (HANDIA / ERTAINA / TXIKIA):
INGURUNEA. Ibilbideak zeharkatzen duen ingurune mota
- Hirikoa/Bizitegikoa. Hirikoa, bizitegietako eraikuntzekin eta, udalerriaren tamaina jakin batetik hasita, ekipamenduak (laguntzakoak, gizartekoak, kirolekoak, kulturakoak, hezkuntzakoak, etab.) eta zerbitzuetako jarduera ekonomikoak (ostalaritza, etab.). Espaloien jarraikortasunik eza izaten da lan honetan aipaturiko ezaugarri nagusietako bat, baita pertsonek espaloietan dakartzaten eragozpenak ere, "kirol ibilaldia" zailtzen duten jokabideak dituzten pertsonenak nagusiki.
- Industria. Industria ingurunea. Malda txikiko guneetan kokatuta egotea da lan honetan aipaturiko ezaugarri nagusia. Horrez gain, azken urteetan garaturiko industrialdeek nahikoa argi eta espaloi zati luzeak eta etengabeak dituzte. Ez da ezaugarri espezifiko honetan sakondu: industrietako zenbait jardueraren ondoriozko ingurumen-kutsadura.
- Naturala/Landakoa. Ingurune naturala edo landakoa. Ekipamenduen urritasuna eta soilik oinezkoentzat diren gunerik eza dira ezaugarri nagusia lan honi dagokionez, baita trafiko maila txikia ere. Ez da sakondu honako ezaugarri espezifiko honetan: airean alergenoak egotea (polena, etab.).
- Errepideak. Errepideen azpiegiturekin loturiko ingurunea. Hona hemen horren ezaugarri nagusiak lan honi dagokionez: ekipamendu gutxi izatea, motordun ibilgailuen trafikoaren ondoriozko arriskua, ibilbideen jarraikortasuna eta malda handirik eza. Ez da sakondu honako ezaugarri espezifiko honetan: trafiko handiko errepideetako ingurumen-kutsadura.
SARBIDEA
Zirkuituari buruzko fitxa orokorrak bazekartzan herritarrak zirkuituan sartzeko mailarekin loturiko ezaugarri nagusiak, eta alde horretan, udalerriko bizitegien eremuetatik edo biztanle-guneetatik hurbil egotea eta inguruan garraio publikoko geralekuak egotea dira ezaugarri nagusiak
- Beste zirkuitu batekiko lotunea. Lan honetan deskribaturiko beste ibilbide batzuekiko lotuneak izatea.
- Autoz iristeko modukoak. Zati bakoitzera autoz joateko erraztasuna balioesten da (ibilgailu pribatua, anbulantzia...) eta, hala, laguntza behar duen pertsona batengana iritsi ahal izatea.
EKIPAMENDUAK
Bidea baliabide publikoa egiteko lagungarriak diren elementuak dira, eta gainera, ibilbide erosoagoa eta atseginagoa egiten dute. Ibilbideetan ekipamenduak egoteari dagokionez: a) Balio positiboa duen laukitxo batek (ikonoarekin) adierazten du ibilbide-tartean lerro egokian aipaturiko ekipamendu mota ikusi dela. b) Balio negatiboa duen laukitxo batek (hutsik) adierazten du ibilbide-zatian ez dela ikusi lerro egokian aipaturiko ekipamendu mota (ekipamendu hori berehalako ingurunean ez dagoela ziurtatzeko, lan zehatzagoa behar izango litzateke).
- Seinaleak. "Kolesterolaren Bidea" adierazten duten seinaleak egotea (ibilbideari eman zaion izena edozein dela), betiere identifikazio horrekin batera jakingarriren bat ematen bada (jatorria eta amaiera, distantziak), ibilbidea egiteko beharrezko denbora kalkulatzen laguntzeko.
- Eserlekua. Oro har, balio positiboa izango dute "hirikoa/bizitegikoa" mota ibilbide-tarteei dagozkien laukitxoek. Gainerako inguruneetan, ez dira kontuan izango eserleku "informalak" hala nola petrilak eta antzekoak, eta herri erakunderen batek bultzatuta jarritakoak baizik ez dira aintzat hartuko. Hala, herri administrazioak ibilbide horrekiko interesa edo onarpena erakutsi lezakeen adierazlea da ibilbide jakin batean eserlekuak egotea.
- Iturria. Ez da aipatzen zuzenean iturburu naturaletatik datorren iturririk, edateko ura duten iturriak adierazteko seinaleak daudenean izan ezik. Ostalaritzako establezimendua ez da iturriaren parekotzat hartuko, baina horrelako establezimendu mota bat aparteko inguruetan egotea ez da jasoko ibilbidearen fitxa orokorrak duen deskribapenean.
- Komuna. Ibilbidetik ikus daitezkeen komun publikoak adierazten dira. Ostalaritzako establezimendua eta da iturriaren parekotzat hartuko, baina horrelako establezimendu mota bat aparteko inguruetan egotea ez da jasoko ibilbidearen fitxa orokorrak duen deskribapenean.
- Aterpea. Euria, txingorra edo elurra gogor botatzen hasiz gero, gutxienez 5 pertsonako talde batek aterpe iraunkorra eman dezaketen gunetzat hartzen dira lan honetan aterpeak. Oro har, balio positiboa izango dute hiriko/bizitegiko tarteei dagozkien laukitxoek. Gainerako inguruneetan, ibilbidearen ondoan eta irisgarri egongo diren egiturak baizik ez dira kontuan hartuta, irisgarritasunaren bi adieretan: a) Guneak fisikoki irisgarria izan behar du. b) Herritarrak sartu ahal izateko moduko gunea.
- Telefono estaldura. Lanaren hasieran, beharrezkotzat jo zen alderdi hori biltzea, batez ere telefonoen estaldura duten eremu guztiak adierazteko. Ikusi ahal izan dugunez, telefonia mugikorra hornitzen duen konpainia nagusi bakoitzak estaldura-mapa desberdinak ematen ditu beren antenen kokalekuaren arabera eta, beraz, analisi luzeegia edo sakonegia izango litzateke. Larrialdietan Laguntzeko Euskal Sistemari kontsulta eginda ziurtatu ahal izan dugunez, ordea, lan honen xedeko ibilbideetako eremuetan beti lortuko litzateke erantzuna 112 zenbakira deituta.
- Adinekoentzako jarduera fisikoko parkea. Adinekoek jarduera fisikoa egiteko jartzen diren gailuak dira (normalean taldeka jartzen dira). Horrelako ekipamendua ibilbide baten ondoan egoteak adieraz lezake, gainera, herri administrazioak interesa edo onarpena erakusten duela ibilbidearen gainean.
SEGURTASUN MAILA
Ibiltariek motordun ibilgailuen trafikoaren, alturako erorikoen eta argi naturalik ezaren aurrean duten segurtasun maila.
- Trafikoa. Honako hauen arabera zehazten da ibiltarien segurtasuna: komunikabidearen hierarkia, galtzadaren zabalera, baimendutako gehieneko abiadura eta oinezkoen ibilbideak motordun ibilgailuen trafikoarekiko duen bereizketa maila. Ibilbide-zatiak baloratzean, zati bakoitzaren ikusgarritasuna ere hartzen da kontuan, bihurguneak edo sestra aldaketak direla eta.
- Erorikoak. Ibiltarien segurtasuna zehazteko, honako hauexek hartzen dira kontuan: alturako erorikoei aurre egiteko babes-elementuak, eginkizun horretarako egokituta egotea, ibilbidearen egoera eta erorikoak izateko arriskuan egon litekeen zatiaren zabalera.
- Argiztapena. Argiteria publikoko instalazioa egotearen edo ez egotearen, luminarien arteko distantziaren eta instalazioa oinezkoen mailara egokituta egotearen arabera zehazten da ibiltarien segurtasuna. Horrexegatik, 6 metrotik gorako lanparak dituzten makuluetan oinarrituriko instalazioak zigortu dira (ildo horretan, ezin gutxietsi daiteke kalitate txikiko argiztapenaren eta antzemandako segurtasunaren artean dagoen erlazioa, batik bat ibiltarien aldetik). Landa-lana egunez egin denez gero, ez dira jaso argiztapena edo lanparen egoera bezalako ezaugarriak.
IRISGARRITASUN MAILA
Era guztietako inguruabarretan ibiltariek duten irisgarritasun maila zehazten da, eta horretarako, bereziki hartu dira kontuan mugikortasun urriko pertsonak; makilen, makuluen, gurpil-aulkien eta abarren laguntza behar dutenak edo ez dutenak, edo haiekin batera doazenak. Ildo horretan, hona hemen ezarritako egoerarik konprometituena: pertsona heldu bat doan gurpil-aulkiari bultza egiten dion pertsona. Izan ere, ondoren zehaztuko diren aldagaien eraginpean dago.
- Egokitua. Hiriguneen, herri guneen, eraikuntzen eta informazio eta komunikazio sistemen irisgarritasun baldintzei buruzko arau teknikoak onesteko apirilaren 11ko 68/2000 dekretua betetzen duen ibilbidea. Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurumen Sailak eginiko araudi teknikoa da, aldi berean, Irisgarritasunaren Sustapenari buruzko abenduaren 4ko 20/1997 Legearen ondoriozkoa dena.
- Eragozpenak. Oinez ibiltzea galarazi edo zaildu dezaketen elementuak aipatu dira (eskailera-mailak, beheratu gabeko espaloiak, etab.), erorikoak eragin ditzaketenak (irregulartasunak, etab.) edo segurtasun maila jaitsaraz dezaketenak (adibidez, espaloia galtzadara beheratzera behartuta).
- Zabalera. Zabalera libre txikia edo nahikoa ez deneko tokiak aipatu dira (gurpil-aulkia galtzadatik ibiltzera behartu ahal izateko moduko zabalera falta denean, ibilgailuak pasatzea galarazteko jarritako barrerak egotea, etab.).
- Malda longitudinala. Zenbait pertsona igotzea edo jaistea zaildu dezaketen malda duten zatiak aipatu dira (kolore horiz, %8tik gora), edo pertsona horiek sartzea galaraz dezaketenak (kolore gorriz, %12tik gora). Ezaugarritze horri buruzko ñabardurak egin dira zatiaren luzeraren arabera (gutxi gorabehera zenbatetsita).
- Zeharkako malda. Zati luzeetan alboko malda handia duten tokiak aipatu dira (adibidez, errepide-bazterrak, eta bereziki zaila da galtzada zabaletan). Horren ondorioz, lesioak eragin diezazkiekete bizkarrezurrean ohiko ibiltariei.
- Zorua. Zoruaren ezaugarriak direla-eta irisgarritasuna mugatzen duten tokiak aipatu dira (profil hautsia, zimurtasun handiegia, itsaspen txikia, batere trinkoak ez diren legarrak).
BIDE-ZORUAREN EGOERA
Bide-zoru mota eta oinez ibiltzeko egokia izatea. Zoruaren egoera dela-eta oinez ibiltzeko arriskuren bat ekar dezaketen (erorikoak, laprastadak) edo zaildu dezaketen tokiak adierazi dira. Bide-zoruaren zurruntasunari dagokio sailkapenaren hasierako irizpidea, hain zuzen gorputz-enborreko beheko artikulazioetan eta bizkarrezurrean izan dezaketen eraginagatik, batik bat abiadura handian eta oinkada luzeetan.
- Zurruna. Harria (baldosa, galtzada-harria), hormigoia (baldosak, etengabea, inprimatua), etab.
- Asfaltoa. Malgutasuna da ezaugarri nagusia, ura iragazteko eta intsolaziotik eragindako berotasuna atxikitzeko ahalmena.
- Legarra, hartxintxarra. Oinez ibiltzeko egokitasuna geruzaren lodieraren, trinkotasunaren, granulometriaren eta jatorriaren (errekarria, birrinketako landaretatik ertzetako legarra) araberakoa da.
- Lur trinkotua. Trinkoketa bidez egokituriko lur naturala, askotan hartxintxar geruza mehe batekin bukatua putzurik sor ez dadin.
- Lur naturala. Zuzenean lur naturalean eginiko bidezidorrak edo bideak. Malgutasun handia eta heterogeneotasuna dira ezaugarri nagusiak.
MAPA
Googlek eskainitako mapa baten gainean erakusten da ibilbideko "track" edo traza. Hala, web orriaren erabiltzaileak "mapa"ko bista eta "satelite"ko bista (intuitiboagoa) txandakatu ditzake. Webaren eskuragarritasuna dela eta, ukipen-pantailarik ez duten gailuekin, desaktibatu egin da saguko gurpila mugituz zooma egitea ahalbidetzen duten funtzioa, halako moldez non bi botoi espezifiko ezarri baitira mapan ikus daitekeen eremua handitzeko (-) edo txikitzeko (+) modu bakarra izateko. "Track"-aren gainean, kilometroen mugarriak nahiz "waypoints" edo intereseko puntuak agertzen dira, ibilbidearen fitxetan aipatuak.
Profil altimetrikoa.
Kotak erregistratzeko, nahiago izan da barimetroaren detekzioa, zeren eta irregularragoa izaten baita GPS bidezko detekzioa. Nolanahi ere, "track" gutxi batzuetan, batez ere ibilbidea "abiarazten" deneko kotaren zehaztasunarekin loturiko akatsak antzeman dira. Hala eta guztiz ere, baliozkotzat jo daiteke altimetria profilari eta maldei dagokienez
BIDEOA
Halako moldez grabatu dira ibilbideak non aldi berean bide artxibo bat eta ibilbidearen "track" edo traza sortu baitira, elkarrekin sinkronizatuak. Artxibo horiek editatuta, hirugarren artxiboa sortu da, non bi iturriek emandako datuak uztartu diren.
Hala, zirkuitu bakoitzeko bideoek pantailan dituzte ibilbideko datu nagusiak, denbora errealean:
- Abiapuntuarekiko distantzia. Oso aldaketa txikiak ikusi dira bideoan agertzen den distantziaren eta "track"-ak dakarrenaren artean. Hala, fitxan jasotako guztizko luzera desberdina izan daiteke ibilbidearen amaieran pantailan ikusten denaren aldean.
- Malda zehatza. Ikusi izan denez, grabazioaren abiadura txikia dela eta, maldak fidagarriagoak dira igoerako tarteetan. Jaitsierakoetan, berriz, abiadura handiagoan grabatuta, bat-bateko gorakadak agertzen dira, bizikletako galgari eragin zaion uneei dagozkienak hain zuzen ere.
- Kamerak ibilbidearen profilean izandako kokapena, altuerak adierazita. Kontuan izan behar da bideoan gainjarritako grafikoko X ardatzean ez dela distantzia irudikatzen, baizik eta ibilbidea hasten denetik igarotako denbora. Horri esker, bideoarekin sinkronizatu daiteke eta, hala, errazagoa da kurtsorea mugitzea profileko puntu jakin batekin bat egin arte. Horren ondorioz, igoerako zatietan, txikiagoak dira maldak (abiadura txikiagoan grabatu direlako). Jaitsierako tarteetan, aldiz, handiagoak dira (kota galerak denbora laburragoan grabatu dira).
- Kamerak ibilbideko oinplanoko eskema batean duen kokapena.
- Ibilbidearen orientazio geografikoa.
- Bideoarekiko estekak. Fitxa orokorretik bideoarekin bat egiten dugunean, bideoa pantailan hasten da martxan hasieratik. Hala ere, xehetasun-fitxetatik bat egiten denean, ohartarazi nahi den alderdia ikusten den tokian hasten da martxan bideoa.
ARTXIBOAK DESKARGATZEA
Web guneak bi botoi eskaintzen ditu zirkuitu bakoitzerako fitxa (PDF formatuan) eta ibilbidearen "track" edo traza (GPX formatua) deskargatzeko.
Cookien politika
Cookie propioak eta hirugarrenen cookieak erabiltzen ditugu analisi- eta pertsonalizazio-helburuetarako, hala nola, nabigazio-hizkuntza sekzionaturako. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA. Cookie guztiak onar ditzakezu KONFIGURATU klik eginez eta "Onartu" botoia sakatuta; edo cookie horiek konfiguratu edo horien erabilera baztertu dezakezu.
Cookien politika
Web-orri honek, https://www.bizkaia.eus (aurrerantzean, "Webgunea"), nabigazioaren bidez eta zerbitzuaren hartzailearen IP helbidearen bidez nabigazioaren beraren jarraipena egiteko tresnak erabiltzen ditu; honela, zerbitzuak edo haren funtzionamendu teknikoa hobetzeko eta bermatzeko, beste erabiltzaile batzuengandik bereizteko eta nabigazio-ohiturak aztertzeko.
Cookien politika honen helburua da erabiltzen ditugun cookien funtzionamenduari eta erabilgarritasunei buruzko informazio argi eta zehatza ematea.
Zer dira eta zertarako erabiltzen ditugu cookieak?
Cookie bat webgune jakin batzuetan sartzen zarenean zure ordenagailuan deskargatzen den fitxategi bat da.
Cookiek, besteak beste, erabiltzaile baten edo haren ekipamenduaren nabigazio-ohiturei buruzko informazioa biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen diote webgune bati. Barne hartzen duten informazioaren arabera eta ekipamendua erabiltzen den moduaren arabera, erabiltzailea ezagutzeko erabili daitezke.
Indarrean dagoen legeak aukera ematen du cookieak bere gailuan gordetzeko, webgune honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira. Hala ere, gainerako cookie motetarako baimena beharko dugu.
Cookie motak, horiek kudeatzen dituen erakundearen arabera
Cookieak bidaltzen dituen ekipo edo domeinua kudeatzen eta jasotako datuak tratatzen dituenaren arabera, honako hauek bereizten ditugu:
- Cookie propioak: Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen dituenak.
- Hirugarrenen cookieak: cookien bidez bildutako datuak erabiltzen dituen beste erakunde batek kudeatzen ditu. Webgune honetan Google Analytics-en cookieak erabiltzen dira: Googlek garatutako Interneteko analisi zerbitzua da, webguneko nabigazioak neurtzea eta aztertzea ahalbidetzen dituena. Zure nabigatzailean zerbitzu honen cookieak ikusi ahal izango dituzu
Cookie motak, xedearen arabera
- Cookie teknikoak: erabiltzaileak webgune, plataforma edo aplikazio batean nabigatzea ahalbidetzen dute, baita horietan dauden aukera edo zerbitzu desberdinak erabiltzea ere; hala nola, trafikoa kontrolatzea eta datuak komunikatzea, saioa identifikatzea, sarrera mugatua duten ataletan sartzea, ekimen batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, hedapenerako bideoak edo soinua daukaten edukia gordetzea edo sare sozialen bidez edukiak partekatzea.
- Analisi-cookieak: erabiltzaile kopurua zenbatzea ahalbidetzen dute, baita nabigazioaren neurketa eta analisi estatistikoa egitea ere. Horren helburua eskura dauden zerbitzuak hobetzea da. Propioak edo hirugarren batenak izan daitezke.
- Pertsonalizazio-cookieak: erabiltzaileak zerbitzura sartzea ahalbidetzen dute erabiltzailearen gailuan aurretik definitutako irizpide batzuen araberako ezaugarri orokor batzuekin; hala nola, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen duen eskualdeko konfigurazioa, eta abar.
Cookien iraupena
- Saiorako cookieak: erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak bildu eta gordetzen dituzte.
- Cookie iraunkorrak: datuek gailuan gordeta jarraitzen dute, eta horietara sartu daiteke eta horiek tratatu cookie-en arduradunak definitutako aldi batean. Aldi hori minutu batzuetatik zenbait urtetara bitartekoa izan daiteke.
Zer cookie erabiltzen ditu webgune honek?
Izena | Mota | Helburua | Iraupena | Jabea |
---|---|---|---|---|
JSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
ASPSESSIONID | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
TS01 | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
LFR_SESSION_STATE | Cookie teknikoa | Saioa identifikatzea | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
COOKIE_SUPPORT | Cookie teknikoa | Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_tecnicas_bizkaia | Cookie teknikoa | Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_analitica_bizkaia | Cookie teknikoa | Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
pc_preferencias_bizkaia | Cookie teknikoa | Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
Kultursistema_session | Cookie teknikoa | Erabiltzailearen saioa mantendu | Ordu 1 | Kultursistema |
XSRF-TOKEN | Cookie teknikoa | CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko | Ordu 1 | Kultursistema |
_ga | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | 2 urte | Google Analytics |
_gat | Analisi-cookiea | Eskaeren ehunekoa mugatzea | Minutu 1 | Google Analytics |
_gid | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | Egun 1 | Google Analytics |
dtCookie | Analisi-cookiea | Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtLatC | Analisi-cookiea | Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtPC | Analisi-cookiea | Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
dtSa | Analisi-cookiea | Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
rxVisitor | Analisi-cookiea | Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko | Etengabe | Bizkaiko Foru Aldundia |
rxvt | Analisi-cookiea | Saioaren itxarote-denbora | Saioa | Bizkaiko Foru Aldundia |
iyrc-user-id | Analisi-cookiea | Erabiltzaileak bereiztea | Ordu 1 | Bizkaiko Foru Aldundia |
Idioma | Pertsonalizazio-cookiea | Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
cookie-tramites-favs | Pertsonalizazio-cookiea | Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan | Urtebete | Bizkaiko Foru Aldundia |
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Saioa identifikatzea
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Adierazi ea erabiltzaileak aktibatuta daukan cookietarako laguntza
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Tekniken cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Analisien cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Lehentasunen cookien blokeari buruzko onarpen/errefusatze lehentasunak jasotzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- Erabiltzailearen saioa mantendu
- Iraupena
- Ordu 1
- Jabea
- Kultursistema
- Mota
- Cookie teknikoa
- Helburua
- CSRF (Cross Site Request Forgery) erasoak saihesteko
- Iraupena
- Ordu 1
- Jabea
- Kultursistema
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- 2 urte
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Eskaeren ehunekoa mugatzea
- Iraupena
- Minutu 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- Egun 1
- Jabea
- Google Analytics
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Bisita bat arakatzen du hainbat eskaeraren bidez
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Zerbitzariaren sortasuna neurtzen du errendimenduaren monitorizaziorako
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Beharrezkoa balizen transmisiorako parametro egokiak identifikatzeko; korrelaziorako saioaren IDa barne hartzen du
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erdi mailako biltegia orrialdeak hartzen dituzten ekintzetarako
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Bisitariaren ID saioak korrelazioan jartzeko
- Iraupena
- Etengabe
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Saioaren itxarote-denbora
- Iraupena
- Saioa
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Analisi-cookiea
- Helburua
- Erabiltzaileak bereiztea
- Iraupena
- Ordu 1
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Pertsonalizazio-cookiea
- Helburua
- Erabiltzailearen hizkuntzarik gustukoena aukeratzea
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
- Mota
- Pertsonalizazio-cookiea
- Helburua
- Gorde gogoko izapideak Aurretiazko Hitzorduan
- Iraupena
- Urtebete
- Jabea
- Bizkaiko Foru Aldundia
Nola desaktibatu edo ezabatu daitezke cookieak?
Erabiltzaileak, Webgunera lehen aldiz sartzen denean, cookieak konfiguratu eta onartu edo baztertu ahal izango ditu webgunean bertan. Ondoren, erabiltzaileak edozein unetan aldatu edo kendu ahal izango du baimena cookien politika honen bidez edo konfigurazioaren bidez.
Hala ere, edozein unetan baliatu ahal izango duzu horiek libreki desaktibatzeko eskubidea, bai eta webgune honetako cookieak ezabatzekoa ere. Ekintza horiek desberdin egiten dira, erabiltzen ari zaren nabigatzailearen arabera. Hemen utziko dizugu nabigatzaile ezagunenetarako gida azkar bat.
- Desaktibatu cookieak Chromen
- Desaktibatu cookieak Exploreren
- Desaktibatu cookieak FireFoxen
- Desaktibatu cookieak Safarin
- Desaktibatu cookieak Edgen
Cookie-ak desaktibatu edo ezabatzen badira baliteke webguneko zenbait funtzionaltasun ondo ez ibiltzea.
Aldaketak Cookien Politikan
Webguneak cookien politika hau aldatzeko eskubidea gordetzen du, betiere, indarrean dagoen legediak baimentzen duen moduan. Horregatik, gure webgunera sartzen zaren bakoitzean politika hori berrikusteko gomendatzen dizugu, dagozkion eguneraketa- eta informazio-ondorioetarako.
Cookieak konfiguratzea
Jarraian kategoria ezberdinak erakutsiko dizkizugu, zeintzuetarako gure webguneak cookieak erabiltzen baititu. Zure aukeraketa pertsonalizatu dezakezu horiek onartuta edo ukatuta, horretarako dauden botoien bidez. Informazio gehiagorako, kontsulta ezazu gure COOKIEN POLITIKA.
-
Beharrezkoak dira gure webgunean nabigatzeko eta oinarrizko zereginetarako, webguneak behar bezala funtziona dezan.