2025(e)ko maiatzakren 08(a) 13:20

EtxeTIC zerbitzuak etxeko zainketei laguntzeko 11 zentro ditu jada

Gizarte Ekintzako Saila

Leixuri Arrizabalaga eta Amaia Antxustegi

EtxeTIC Bizkaiko Foru Aldundiko zerbitzua da.
Zerbitzu hau doakoa da eta mendekotasun egoera
aitortua duten pertsonentzako eta pertsona horien
zaintzaileentzako eta senideentzako da.

Zerbitzuaren helburua da mendekotasuna
edo desgaitasuna duten pertsonak
etxean zaintzen laguntzea.
Horretarako erabiltzen ditu arreta pertsonalizatua
eta etxe bakoitzaren beharretara egokitutako teknologia.

Zerbitzu hau funtsezkoa da
iraupen luzeko zainketetarako.

Gaur egun, etxeTIC zerbitzuak:

  • mendekotasuna edo desgaitasuna duten
    2 mila pertsonari eta zaintzaileri laguntzen die.
  • 11 zentro komunitario ditu.

Erabiltzaile bakoitzak plan pertsonalizatua du.
Zaintza-plan hau egiten da pertsonaren
lehentasunak eta beharrak kontuan hartuta,
eta zaintzaileekin eta senideekin ere adostuta.

EtxeTIC zerbitzuak eskaintzen ditu
laguntza sozial, psikologiko eta fisikorako
aurrez aurreko jarduerak.
Baita Internet bidezkoak ere,
tablet bidez edo telefonoz.

Etengabe hazten den zerbitzua

2020an hasi zen garatzen etxeTIC zerbitzua.
Lehenengo zentroa Etxanizen, Bilbon ireki zen.
Ondoren, beste zentro batzuk ireki ziren
Etxebarrin eta Zallan, Ugao Ganen
Estartetxe-Leioan, Bizigura-Abanton, Berria-Sestaon,
Karmelo-Santutxun eta Ondarroan.

Zentro batzuk berriak dira
eta beste batzuk etxeTIC zentroak bihurtu diren
eguneko zentroak dira.

Mungia aldekoak izan dira azken zentroak.
Mungiako eta Basauriko zentroak
udaletako gizarte zerbitzuekin antolatzen ari dira.
11 zentroek Bizkaiko 5.000 etxebizitzatan lagundu dezakete.

Eredu aitortua

Erabiltzaileek eta zaintzaileek esaten dute
etxeTIC zerbitzuak bizi-kalitatea hobetzen duela.
Zerbitzuak komunitateko laguntza sareen bidez,
maila pertsonalean eta sozialean
ematen dizkien onurak ere baloratzen dituzte.

Zerbitzua eskuratzea

EtxeTIC zerbitzua eskuratu dezaketen pertsonek,
honako hauek bete behar dituzte:

  • mendekotasun-gradua aitortuta izan
  • familia-inguruan zaintzeko
    prestazio ekonomikoa (FIZPE) jaso
  • zentroak dauden eremuetan bizi.


 


Bideoak


Audioak