Logo de la Diputación

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Idiomas

Logo del Observatorio

Buletina BGIB
2009ko Abendua | 15. Zenbakia


Aurkezpena    |    Gaiak    |    Behatokia    |    Tresnak    |   Kontuan hartu

 TRESNAK

Imagen de Temas“ESAN EZ. DENOK BATERA. Emakumeenganako Indarkeriari amaiera emateko”

2008ko otsailean Ban Ki-Moon NBEko idazkari nagusiak, "UNITE To End Violence against Woman" kanpaina plazaratu zuen, 2008-2015 denboraldirako kanpaina hain zuzen ere. Horren barruan UNIFEM elkarteak “ESAN EZ. DENOK BATERA” lelopean sexu-indarkeriaren aurkako nazioarte mailako deia egin du 2009ko azaroan. Gobernu, pertsona, gizarte zibil eta Nazio Batuen sistema osoari egiten zaion deia da, neska eta emakumeenganako indarkeriak sortutako pandemia globala desagerrarazteko indarrak batzeko deia.

Kanpaina horren helburua adin, herrialde eta talde sozial guztietako emakumeenganako indarkeria-mota guztien prebentziorako eta horiei erantzuteko baliabideak handitzeko konpromiso politikoa jendaurreko egitea da. Gobernuen, gizarte zibilaren, erakunde guztien eta gaian inplikatutako gainerako eragile sozial guztien arteko laguntza-marko bat sortu nahi da..

"Asmoen artean 2015. urtean inguruan kanpainak eragin handia"
Aldi berean komunikabideek eta gizartearen mobilizazioak indarkeria sexistaren prebentzioan eta indarkeria hori desagerrarazteko orduan duten garrantzia azpimarratu nahi da. Horregatik hain zuzen ere talde estrategikoen partaidetza lortu nahi da, besteak beste gizonezkoena, gazteena, oinarrizko erakundeena, pertsona ospetsuena eta iritzi-sortzaileena, sektore pribatuarena eta komunikabideena, jarrera har dezaten eta emakume eta nesken aurkako indarkeria-mota guztien aurka irmoki jardun dezaten. Prebentziorako beste arlo estrategiko bat haurrena da, lehentasunezko tratamendua eskatzen duena

Kanpaina hiru arlo nagusira dago bideratuta:

  • Legeria orokorra, Nazio Batuen sistemaren maila guztietan, gobernuekiko konpromiso politikoaren berma lortzeko ahaleginetan.
  • Nazio eta eskualde mailetako ahaleginak, hitzarmenak eta lankidetza indartzea.
  • Nazio Batuen gidaritza lortzea, erakunde hori gai baita arau eta lege egokiak egiteko, sentsibilizazioa areagotzeko, mobilizazioa lortzeko, beharrezko baliabideak jartzeko eta ekimen eta tresna eraginkorrak garatzeko

Kanpainaren jarduketa-eremua aterki bat izan nahi du, aldi horren barruan abiarazitako ekimen eta jarduera guztiak gidatu, horiei koherentzia eman eta helburu argiak ezarriko dizkiena.
UNETEAsmoen artean 2015. urtean inguruan kanpainak eragin handia eta esanguratsua lortzea eta ordurako legeria egokitu duten herrialdeen kopurua handitzea, lege bereziak onartuz, ekintza-planak ezarriz, aurrekontuak erabiliz, zerbitzu integralak ezarriz eta neska eta emakumeenganako gehiegikeria eta indarkeriaren prebentziorako egitarauak garatuz, nazio zein toki mailetan.

Era eta maila guztietako erakunde eta organismo publiko eta pribatuei, baita pertsonei ere, bidali zaie DENOK BATERA honetarako deia. Kanpainaren web gunean indarkeriaren aurkako ideiak biltzeaz gain, berriak, datuak eta argitalpenak aurki daitezke, baita kanpainarekin bat egiteko aukera ere, eta abiarazitako ekimenak gertatu ahala aurkeztuko dira bertan. Gaur egun 20.000 inguru dira eta kanpainaren asmoen artean 2015ean 100.000 izatea espero da.

 

Subir

Hasierako horrialdera itzuli


Buletin elektroniko hau gure datu-basean zaudelako jasotzen duzu.
Ez baduzu berriro jasotzea,

Copyright © 2005. BIZKAIKO GENERO INDARKERIAREN BEHATOKIA.