Logo de la Diputación

Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

Idiomas

Logo del Observatorio

Buletina BGIB
2009ko Abendua | 15. Zenbakia


Aurkezpena    |    Gaiak    |    Behatokia    |    Tresnak   |   Kontuan hartu

 BEHATOKIA

Genero-indarkeriako egoeretan emandako laguntzaren zifrak Bizkaiko Lurralde Historikoan. 2008

behatokia2005ean, 2004ko datuak oinarri hartuta, Behatokiak lehen azterketa egin zuenetik hona, indarkeriaren biktima diren emakumeei arreta eta laguntza emateko baliabide sozial, polizial eta judizial guztien erabilpenari buruzko urteroko datuak gero eta zehatzagoak eta sakonagoak izan dira, orain aurkezten dugun txostenera iritsi garelarik. Txosten hau egiteko, Foru Aldundiaren iturriak erabiltzeaz gain, Jaurlaritzak, udalek eta mankomunitateek emandako datuak ere erabili dira. Orain arteko txostenak kuantitatiboak izan badira ere “Zifrak 2008” txostenean analisi kualitatiboa ere sartu dugu, eta berezitasun hori urrats garrantzitsua da; izan ere, genero-indarkeriaren aurkako borrokan eta sortzen dituen arazo larrien konponbidean inplikatuta dagoen gizarte-komunitateari beste informazio-maila bat jakinarazten dio Behatokiak.

Genero-indarkeriak Bizkaian duen egoerari buruzko ezaugarri batzuk aurreratuko ditugu, 2008. urtearen azaleko balantze bat eginez (zifrak aintzat hartuta), eta esparru bakoitzari buruzko ondorio batzuk ere aipatuko ditugu.

Esparru sozialean (harrera, aholkularitza juridikoa, arreta psikologikoa, familia-arreta espezializatua, familien bilgunea, etxebizitza izaten laguntzeko neurriak eta arreta telefonikoa barne hartzen dituen alorrean) ikusten dugu erasotzailea gehienetan biktimaren bikotekidea bada ere, azken urteotan bikotekide ohien erasoek gora egin dutela. Datu horiek atera ditugu urgentziazko harreran, egonaldi ertain eta luzeetan eta aholkularitza juridikoa emateko zerbitzuetan jasotako informazioa oinarritzat hartuta.

Pentsa dezakegu joera hori orokorra dela, eta informazioa jasotzean bikotekideen eta bikotekide ohien erasoak bereizten ez dituzten esparruetan ere berdina gertatzen ari dela ziur asko.

Datu horiek baieztatzen dute banantzeko eta dibortziatzeko prozesua arriskutsua dela genero-indarkeria kasuetan.

Bikotekideen edo bikotekide ohien arteko harremanetan tratu txarrak izan ostean zerbitzuan arreta jaso duten kasuen alderaketa, 2005-2008.

comparativo

 

Iturria: Bizkaiko Foru Aldundiaren datuetatik eginikoa. Gizarte Ekintza Saila.

Joera argi batzuk ikusten dira laguntza jaso duten emakumeen artean: hiru seme-alaba edo gehiago dituzten emakumeen kopurua gero eta handiagoa da, espainiar nazionalitatea ez duten emakumeen proportzioak nabarmen gora egin du (harrera gehienak atzerriko emakumeenak dira jada) eta emakume espainiarren proportzioa murriztu egin da.

Foru Aldundiaren mendean dagoen urgentziazko harrerara jotzen duten 20 urtetik beherako emakumeen kopuruak zertxobait gora egin du 2006tik aurrera.
Erasotzailea gehienetan biktimaren bikotekidea bada ere azken urteotan ikusten da bikotekide ohien erasoek gora egin dutela. Datu horiek baieztatzen dute banantzeko eta dibortziatzeko prozesua arriskutsua dela genero-indarkeria kasuetan.
Datu horrek adieraz dezake adin-talde horretako emakume gazteek azkarrago erreakzionatzen dutela eta/edo haien aurkako indarkeria areagotu dela. Joera hori orokorra dela ziurtatu ahal izateko beste herri-zerbitzu batzuetan jasotako datuak aintzat hartu beharko genituzke, baina informazioa jasotzean adin-taldeen bestelako banaketa egiten dute sarritan zerbitzu horiek.

Datu positiboa da Foru Aldundiak, udalek eta mankomunitateek jarritako baliabideak gero eta ugariagoak direla. Esate baterako, udalek eta mankomunitateek jarritako baliabideei buruzko grafiko hau adierazgarria da

Etxeko indarkeriaren arloko udal eta mankomunitateen titularitateko harrerako baliabideen bilakaera. Bizkaia. 2004-2008.

evolucion

Iturria: geuk eginikoa. BGIB

Esparru polizialean, Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailak jakinarazitako datuak oinarritzat hartuta, 2004tik 2008ra bitartean biktimizazioen kopuruak etengabe gora egin du (50,27 igo da) eta ezkontidea edo parekoa dugu erasotzaile. Errepara diezaiogun hurrengo taulari.

Etxeko indarkeriagatiko emakume-biktimizazioak (ezkontideen edo parekoen biktimak), lesioaren larritasunaren arabera. Bizkaia (2004-2008).

victimizaciones

Iturria: Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak emandako datuak erabiliz egina.

Emaitza horiek adieraz dezakete kontzientzia soziala areagotzen ari dela, emakumeen eskubideez kontzientzia hartzen ari garela, eta tolerantzia murriztu egin dela (denbora eta intentsitatea aintzat hartuta) lehen salatzeko modukotzat jotzen ez ziren eguneroko erasoekiko.

Emaitza horiek adieraz dezakete kontzientzia soziala areagotzen ari dela, emakumeen eskubideez kontzientzia hartzen ari garela, eta tolerantzia murriztu egin dela (denbora eta intentsitatea aintzat hartuta) lehen salatzeko modukotzat jotzen ez ziren eguneroko erasoekiko.

Esparru judizialean, antolaketa konplexua da, hainbat organo egituratzen dituena, besteak beste: Biktimari Laguntzeko Zerbitzua (BLZ), auzitegiko medikuen arreta, eta etxeko indarkeriaren eta sexu-erasoen alorreko berariazko txanda.

Zerbitzu guztietan agertzen da delitu-motaren bat pairatzeagatik (pertsonen aurkakoa, askatasunaren aurkakoa, osotasun moralaren aurkakoa, ohorearen aurkakoa, familia-harremanen aurkakoa, justizia-administrazioaren aurkakoa, intimitatearen aurkakoa edota patrimonioaren aurkakoa) laguntza jaso duten pertsonen ehuneko handiena emakumeei dagokiela. Azpimarratzekoa da etengabeko gorakada izan dela jarduera judizialetan, biktimei laguntza emateko zerbitzuan, auzitegiko medikuen arretan eta berariazko zerbitzuetan. Aintzat hatu beharreko datu negatiboa da sexu-askatasunaren aurkako delituak etengabe gora egin dutela.

Txostenean aurkituko duzun informazioaren zertzelada batzuk dira.

Cifras sobre atención a situaciones de violencia de género en el Territorio Histórico de Bizkaia. 2008

 

Subir

Hasierako horrialdera itzuli


Buletin elektroniko hau gure datu-basean zaudelako jasotzen duzu.
Ez baduzu berriro jasotzea,

Copyright © 2005. BIZKAIKO GENERO INDARKERIAREN BEHATOKIA.