Marta Higueras Garrobo andreari elkarrizketa
“Gizarteak genero-indarkeriaren gaitzari aurre egin behar dio, arazo horrek eskatzen duen irmotasunez; halaber, klixeak eta topikoak bazterrean utzi behar ditu, indarkeria matxistaren aurkako borroka eragozten dutelako eta, aldi berean, indarkeria-mota hori desagerraraztea ezinezkoa denaren irudipena hedatzen dutelako”
Marta Higueras Garrobo
Zein da zure balioespena hainbat azterketek –esate baterako, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren txostenak, Justizia Administrazioaren Euskal Behatokiaren azterketek, Bizkaiko Genero Indarkeriaren Behatokiaren analisi estatistikoak eta gaiarekin zerikusia duten beste erakunde batzuen azterketek– ateratzen dituzten ondorioei buruz?
Marta Higueras: Genero-indarkeriaren arazoari integralki heldu genionetik ez dira urte asko igaro eta bilakaera etengabea da; hortaz, egiten dituzten ikerketa guztiak oso baliagarriak dira. Datuak jakinarazten dituzte, eta inplikatuta gauden aktore guztiok ondorioak atera behar ditugu. Gure kasu konkretuan, Justizia Zuzendaritzak genero-indarkeriaren aurkako borrokarako ezarriko dituen jarduera-politiken oinarri izan behar dute datu horiek guztiak.
Azterketa bakoitzak ateratzen dituen ondorio konkretuei erreparatuz, bidezkoa da jasotako datu objektiboak oinarritzat hartuta azterketen egileek ondorio desberdinak ateratzea; baina, zalantzarik gabe, ondorio horiek guztiak baliagarriak dira administrazioaren jardunbidea antolatzeko.
Justiziaren alorrean hain hedatuta dauden topikoak (“salaketa faltsuak”, “genero-indarkeriaren gorakada atzerriko biztanleen eraginez” eta abar) desagerrarazteko lagungarriak direla sumatzen al duzu?
M.H.: Aipatutako topiko horiek desager daitezen, gizarteak genero-indarkeriaren gaitzari aurre egin behar dio, arazo horrek eskatzen duen irmotasunez; halaber, klixeak eta topikoak bazterrean utzi behar ditu, indarkeria matxistaren aurkako borroka eragozten dutelako eta, aldi berean, indarkeria-mota hori desagerraraztea ezinezkoa denaren irudipena hedatzen dutelako.
“...salaketa faltsuak daudela hedatzearen ondorioa da gizartearen zati batean eragina dutela, eta etsipenez hartzen dutela egoera, benetako arazoari (desberdintasunek eragindako emakumeen aurkako indarkeriari, alegia) bestelako jarrera batekin erantzun beharrean” |
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren azken txostenari erreparatuz, salaketa faltsu bakarra kondenatu dute. Topikoak jasotzen dituen egoerak salatzea aurreikusten du gure sistema judizialak, salaketa publikoen edo ofiziozko salaketen bidez. Salaketa faltsu bat egin dela irizten diotenek epaitegietara eta auzitegietara jo behar dute horren berri emateko. Hala egiten ez badute, salaketa faltsuak daudela hedatzearen ondorioa da gizartearen zati batean eragina dutela, eta etsipenez hartzen dutela egoera, benetako arazoari (desberdintasunek eragindako emakumeen aurkako indarkeriari, alegia) bestelako jarrera batekin erantzun beharrean.
Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren azken txostenari erreparatuz, salaketa faltsu bakarra kondenatu dute. Topikoak jasotzen dituen egoerak salatzea aurreikusten du gure sistema judizialak, salaketa publikoen edo ofiziozko salaketen bidez.
“justizia-administrazioan parte hartzen duten aktore guztien (indarkeriaren aurkako ofiziozko txandako abokatu espezializatuen, epaitegietako eta auzitegietako funtzionarioen, magistratu eta epaileen, fiskalen eta epai-idazkarien) etengabeko prestakuntzarako planen garapenari eutsiko diogu" |
Salaketa faltsu bat egin dela irizten diotenek epaitegietara eta auzitegietara jo behar dute horren berri emateko. Hala egiten ez badute, salaketa faltsuak daudela hedatzearen ondorioa da gizartearen zati batean eragina dutela, eta etsipenez hartzen dutela egoera, benetako arazoari (desberdintasunek eragindako emakumeen aurkako indarkeriari, alegia) bestelako jarrera batekin erantzun beharrean.
Gero eta atzerriko biztanle gehiago genero-indarkeriaren egile edo biktima direnaren topikoari dagokionez, agian denbora gehiago igaro beharko du egiazko ondorioak ateratzeko, topikoak alde batera utzita. Administrazioen esku dauden datu objektiboek adierazten dute genero-indarkeriarekin zerikusia duten atzerriko biztanleen ehunekoa ez datorrela bat gure gizartean bizi diren atzerritarren ehunekoarekin. Baina, lehen esan dudan bezala, topiko horri ikuspegi zabalago batetik begiratu behar diogu, hainbat datuen analisia aintzat hartuta. Esate baterako, hausnarketa sakona egitea eskatzen duen adibide bat da gure herrialdean atzerriko biztanleen proportzioa ez dela berdina adin-tarte guztietan, 25-45 urteko biztanleen artean ageri baita atzerriko biztanleen proportzio handiena. Baina datuek azaltzen dute beste adin-tarteetan ere agertzen direla genero-indarkeriaren alorreko delituak, eta datu estatistiko horiek distortsioa eragin dezakete eta topikoa hedatzen lagundu. Eta hori guztia kontu handiz esanda; izan ere, lehen aipatu dudan bezala, etengabeko bilakaeran dagoen arloa da.
Genero-indarkeriaren prebentziorako, haren tratamendu judizialerako eta biktimei laguntza emateko egiten ari diren aldaketen eta abian jartzen ari diren zerbitzu berrien artean, zein dira garrantzitsuenak zure aburuz?
M.H.: Justizia Zuzendaritzak genero-indarkeriaren alorreko eskuduntzak hartu ditu; aurreko urteetan garatutako lanaz baliatuko gara eta gaur egun indarrean dauden jarduera-ildoetan sakonduko dugu. Hain zuzen, justizia-administrazioan parte hartzen duten aktore guztien (indarkeriaren aurkako ofiziozko txandako abokatu espezializatuen, epaitegietako eta auzitegietako funtzionarioen, magistratu eta epaileen, fiskalen eta epai-idazkarien) etengabeko prestakuntzarako planen garapenari eutsiko diogu.
“(Genero-indarkeriaren arloko epaitegiak) ...ezarri eta urte batzuk igaro ostean egiten dugun balioespena positiboa da. Tramitazio homogeneoa bideratu dute, organo judizialen arteko koordinazio-lana erraztu dute, eta poliziekiko koordinazioa ere bideratu dute. Herritarrak jabetu dira epaitegi horien existentziaz; badakite arazoaren kontzientzia dagoela eta gizarteak arazo horri gogor eta ausarki aurre egin nahi diola.” |
Halaber, hainbat euskarrietan egingo diren kontzientziazio kanpainekin batera, funtsezkoa
iruditzen zaigu gure ikasleen hezkuntzak alor honetan duen zeregina. Hortaz, gai hori lantzen ari gara Hezkuntza Sailarekin batera prestatutako Justiziari buruzko modulu bat burutzearren epaitegietara egiten dituzten bisitaldien programaren bidez, ikasleak jabetu daitezen genero-indarkeriaren errealitate judizialaz. Hezkuntzan gai hori jorratzen dute, gizartearen oinarria da neurri handi batean, eta etorkizunean arazoa gaindituta izatea espero dezagun.
Amaitzeko, aintzat hartzekoa da Eusko Jaurlaritzaren mendeko Biktimari Laguntzeko Zerbitzuen erabiltzaile guztien erdia baino gehiago genero-indarkeriaren biktimak direla. Justizia Zuzendaritzaren helburua ez da soilik biktimei arreta egokia ematea baizik eta, batez ere, baliabide publikoetara azkar eta modu eraginkorrean bideratzea, emakume horiek bizimodu berri bat hasteko aukera izan dezaten lehenbailehen, ordura arte pairatutako errealitatetik urrun.
Ikuspegia edo estrategia nolabait aldatu al dira genero-indarkeriaren arazoari aurre egiteko jardunean?
M.H.: Agian herritarrentzat deigarriena da Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza sortzea, Eusko Jaurlaritzaren Barne Sailaren mendean. Zuzendaritza hori sortzean, Jaurlaritzarentzat eta gizartearentzat biktimek duten garrantzia agerian jartzeaz gain, prebentzioa eta biktimei emandako babesa ahalik eta egokienak izatea dugu helburu, eta horretarako ahalegin guztiak egiteko prest gaude.
Hortaz, arazoaren ikuspegia edo estrategia aldatzea baino gehiago, sakondu egin dugu. Sakontze hori logikoa eta beharrezkoa izan da, berdintasunezko gizarte batek dituen baliabide guztiak etengabe erabiliz soilik lortuko baitugu gure gizartearen zati batean hain errotua dugun arazo hori desagerraraztea.
Tratu txarrak eman dituzten erasotzaileak lokalizatuta edukitzeko eskumuturrekoei buruz zer deritzozu? Printzipioz indarkeriaren biktima diren emakumeak hain larri eta estresatuak ez egoteko baliagarria dela badirudi, zergatik izan dute hain arrakasta eskasa epaileen artean?
M.H.: Zalantzarik gabe, eskumuturreko horiek beste tresna bat dira, epaileek eta magistratuek eskura dutena biktimaren segurtasuna bermatzeko. Dena dela, beste neurri bat da, ez da neurri bakarra; beraz, egoera zehatz bakoitzean aginte judizialak erabaki behar du zer neurri jarriko dituen. Aginte judizialen zuhurtasun horren barnean, epaitegien eta auzitegien eskuetan baliabide berriak jartzearren administrazioek egiten duten ahalegina aintzatetsi behar dela irizten diot.
Baliabide berri horien arrakasta neurtzerakoan, erabili diren eskumuturrekoen kopuruari erreparatu beharrean agian funtzionatzen ari diren eskumuturrekoen eraginkortasunari begiratu beharko genioke. Gaur egun erabiltzen dituzten eskumuturrekoak normaltasunez funtzionatzen badute arrakasta izan dute, haien kopurua edozein izanda ere, baldin eta beste neurri bat bezala hartzen baditugu, ez neurri bakarra bezala.
Emakumeen aurkako indarkeriaren arloko Bizkaiko hiru epaitegien ibilbideari buruzko behin-behineko balioespenen bat egin al da jada?
M.H.: Bizkaian emakumeen aurkako indarkeriaren arloko hiru epaitegi esklusibo daude, bi Bilbon eta bat Barakaldon, baina gainerako auzitegi-barrutietan ere badaude epaitegiak, alor horretan eskumen esklusiboa dutenak, bestelako gaiez arduratzeari utzi gabe. Hortaz, Balmasedako, Durangoko, Gernikako eta Getxoko auzitegi-barrutietan ere badituzte horrelako epaitegiak.
Ezarri eta urte batzuk igaro ostean egiten dugun balioespena positiboa da. Lehenik, barruti bakoitzean genero-indarkeriako egoeren tramitazio homogeneoa bideratu dutelako, organo judizialen arteko koordinazio-lana erraztu dutelako, eta poliziekiko koordinazioa ere bideratu dutelako. Bigarrenik, herritarrak jabetu direlako epaitegi horien existentziaz; badakite arazoaren kontzientzia dagoela eta gizarteak arazo horri gogor eta ausarki aurre egin nahi diola. Eta azkenik, eskura dauzkagun datuek adierazten digutelako epaitegietara iristen diren auzien kopurua egonkortu egin dela. |
Azken datu hori ez da ulertu behar, inolaz ere, autokonplazentzia gisa. Justizia Zuzendaritzaren eta Jaurlaritza osoaren helburua da kopuru horiek murriztea, gutxiagotze horrek adieraziko baitigu arazoa desagertzen ari dela. Hala ere, kopuru egonkorrak izateak adierazten digu epaitegi horiek sortzean esleitu zitzaien funtzioa ondo betetzen ari direla, eta arazoari aurre egiteko bide onean gaudela.
Genero-indarkeriari aurre egiteko berariazko prozesu eta erakundeak eratzen ari direla kontuan hartuta, diziplinarteko taldeen prestakuntza eta trebakuntza beharrezkotzat jotzen al dituzu? Eta emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegietako epaileena eta gainerako langileena?
M.H: Genero-indarkeriari aurre egiten diharduten pertsona guztien prestakuntza eta trebakuntza behar-beharrezkoa da, zalantzarik gabe. Lehen ere eginkizun horretan aritu dira, aipatu dudan bezala, eta gure departamentuak lan hori egiten jarraituko du. Sortzen diren diziplinarteko edo diziplina anitzeko taldeen harremanetan eta koordinazio-protokoloetan sakontzeaz ere arduratuko gara, helburua erakunde bakar bat bezala jardutea baita, ez elkarren artean zerikusirik ez duten konpartimentu bereizi gisa.

|