Zuzendaritzaren Jarraibidea Identifikazio zenbakia: 900001818
Honelako aseguruak prestazio hauek eman ditzake:
Istripu-aseguruak kanpoko indarkeriazko kausa batek eraginda bat-batean eta aseguratuak nahi gabe egindako lesio fisikoak estaltzen ditu.
Prestazioa elbarritasunagatik ematen bada, horren zioz sortzen den etekina higigarrien kapitalaren etekintzat hartuko da, PFEZaren Foru Arauan ezarritakoari lotuz. Bestela, ondare irabazitzat hartuko da eta aurrezkian Zerga-oinarrian intregratuko da.
Nolanahi ere, PFEZaren Foru Arauan (13/2013ko 9.7 art.) idatz-zatian aurreikusitakoari jarraiki, mota honetako aseguru-kontratuen ondoriozko pertzepzioak salbuetsita daude, bertan zehaztutako mugekin.
Hala ere, zergadunak ordaindu behar duen zenbatekoa aurrezkiaren errentatzat hartuko da.
Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren jarraibideak