Zerga aplikatzeko lurraldean (ZAL) eginikotzat joko dira honako zerbitzu hauek, besteak beste:
- Lurraldean kokaturiko ondasun higiezinekin loturikoak.
- ZALn doan tarteko zatiari dagokion garraiokoak.
- Bidaiariena, hartzailea edozein delarik.
- Ondasunena, EBren barruko garraiokoak ez bestelakoak, hartzailea enpresaburua edo profesionala bada.
- Kultura, arte, kirol, zientzia, hezkuntza eta jolas arloko adierazpenak eskuratzea, betiere hartzailea enpresaburua edo profesionala bada eta adierazpen horiek ZALn gertatzen badira.
- Elektronika bidez emandakoak, hartzailea enpresaburua edo profesionala ez denean, betiere ZALn bizi bada edo bertan badu bizilekua edo ohiko helbidea.
- Ostalaritza edo catering zerbitzukoak kasu hauetan:
- Bidaiarien garraioak iraun bitartean (itsasontzia, hegazkina, trena) Erkidegoan emandakoak eta garraioaren abiapuntua ZALn badago
- Gainerakoak zerbitzua ZALn gauzatzen denean.