Arau orokorra ezarri da, hartzailea enpresaburua edo profesionala izatearen edo ez izatearen arabera eta hartzailearen edo zerbitzu-emailearen egoitza edo establezimendu iraunkorra edo helbidea edo ohiko bizilekua zerga aplikatzeko lurraldean (ZAL) badago.
Kasu honetan, emandako zerbitzu motaren arabera ezartzen da zerbitzuak egiteko tokia.
Zerga aplikatzeko lurraldean (ZAL) emandakotzat joko dira baldin eta, ondorengo zerbitzuei aplikatu beharreko kokapenari buruzko arauen arabera, ez badira Erkidegoan, Karaniar Uhartetan, Ceuta edo Melillan, eginikotzat hartzen baina egiaz lurralde horretan erabiltzen edo ustiatzen badira.
ALDAKETA:
Zerbitzuen kokapena: benetako erabilera edo ustiapenaren araua (BEZaren Legearen 70.Bi artikulua)
Indarrean jarri denetik, mugagabeko indarraldiarekin, 2023rako Estatuaren Aurrekontu Orokorren Legearen 73. artikuluak aldatu egin du benetako erabilera edo ustiapenaren arauaren aplikazioa; arau horrek aukera ematen du zerbitzu jakin batzuk zerga aplikatzen den Espainiako lurraldeko BEZaren pean daudela jotzeko —nahiz eta zerbitzuok Europako Erkidegotik kanpo egindakotzat jotzen diren zerga-egitatea gauzatu den tokiko arauen arabera—, baldin eta zerbitzuon benetako erabilera lurralde horretan egiten bada:
Zerbitzugintza egiteko tokia