Arau orokorrak

Zerbitzugintza zerga aplikatzeko lurraldean (ZAL) eginikotzat joko dira:

Hartzailea enpresaburua edo profesionala denean hala diharduenean:

  • Eta lurralde horretan badago kokatuta jarduera ekonomikoa eta bertan badu establezimendu iraunkorra, helbidea edo ohiko bizilekua.
  • Hartzaile gisa egoitza, establezimendu iraunkor, helbide edo ohiko bizileku hori duten zerbitzuak badira.
  • Betiere zerbitzu-emailea eta zerbitzua ematen den tokia edozein direlarik ere.

Hartzailea enpresaburua edo profesionala ez denean eta hala diharduenean:

  • Enpresaburu edo profesional batek ematen dituenean zerbitzuak.
  • Zerbitzua emateko jarduera ekonomikoaren egoitza, establezimendu iraunkorra, helbidea edo ohiko bizilekua ZALn badago.
  • Salbuespena:
    • Zerbitzuaren hartzailea Erkidegotik kanpora bizi bada edo helbidea edo ohiko bizilekua Erkidegotik kanpo badu (Uharte Kanariarrak, Ceuta edo Melilla izan ezik), non zerbitzua ZALtik ematen dela ulertzen den.
    • Zerbitzu zehatzak badira, horien artean, egile eskubideak, patenteak, lizentzia, publizitatea, aholkularitza, auditoria, ingeniaritza, etab.

Itzuli