Etiketen araberako bilaketa
Ikusi etiketa guztiak
Bilaketaren emaitza (3105 erregistroak)
PFEZ (Errenta)
- Pertsona batek bere etxebizitzako terraza ixten du eta negurako gainazal bizigarria irabazten du (itxitura egiteko erabilitako manpara udan desmuntatzen da). Kengarria da?
- Kontsulta egiten duen Jabeen Komunitateak igogailua kokatuta dagoen solairuraino dauden 17 eskailerak salbatzeko jasogailua jartzeko obrak egin zituzten beraien atarian. Beraien eraikinean igo eta jaisteko arazoak dituzten 70 urteko pertsona helduak bizi dira. Obrak 20XXko jardutean burutu ziren. Jakin nahi da: 1)- Eraikinean burututako obrak ohiko etxebizitzaren inbertsioarengatik dagozkion kenketa egiteko eskubidea ematen duen. 2)- Baiezkoa den kasuan, zein izango litzatekeen aurkeztu beharreko dokumentazioa, zein jardutetan izango litzatekeen kenketa hori aplikagarri, eta kenketa epe horrekin bat etortzearen kasuan, zein modutan zuzen litezkeen jada aurkeztutako 20XXko jardutearen autolikidazioak.
- Ezinduen segurtasun promozioaren edo zentzumen komunikazioaren mugak gainditzeko balio duten dispositibo elektronikoen aplikazioa dela eta beharrezkoak diren obrengatik kenketa aplikatzeko, zein ziurtagiri edo baldintza behar dira?
- Gehienezho Kenkaria ohiko etxebizitza erosteagatik
- Epaileak nire ohiko etxebizitza izango den etxebizitza bat adjudikatu dit. Nola kalkulatu behar dut nire kenkariaren zenbatekoa?
- Pertsona bat 2000n eskuraturiko etxebizitza baten jabekidea zen, bere arrebarekin zati berdinetan; etxebizitza hori orain pertsona horren ohiko etxebizitza da. 2009an, higiezinean zuen titulartasunaren kuota erosi zion arrebari, agiri pribatuan egindako kontratu baten bidez. Kontratu hori agiri publikoa izateko, eragiketa jabekidetasunaren amaieratzat aitortu nahi du, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren aitorpenean. Jakin nahi du, etxebizitza eskuratu duenez, ea etxebizitzaren beste 100eko 50aren kenkaria aplikatu ahal duen, ohiko etxebizitzan inbertsioa egitearen ziozkoa, jabekidetasuna iraungi egin baita.
- Ohiko etxebizitza eskuratzeagatik kenkariari buruzko kontzeptuak
- Pertsona batek lursail bat erosi nahi du, alboko beste batzuekin batera, birzatitua izateko izapideetan dagoena; hortaz, inguruaren urbanizazio eta birzatiketaren kontzeptupean ordaindu beharko luke. Gaur egun etxebizitza kontu bat dauka. Diru hori erabil lezakete birzatiketa ordaintzeko?
- Pertsona batek kontratu pribatuaren bidez eskuratu zuen bere ohiko etxebizitza 2016-12-31n; prezio osoa ordaindu zuen. urte honetann eskritura publiko bihurtu zuen erosketa-kontratu pribatua eta horregatik Eskualdaketen gaineko Zerga ordaindu du, bestelako gastuez gainera (notarioa, erregistroa…). Aplika dezake kenkaria egindako ordainketengatik?
- Etxebizitza erosle batek Hiri Lurren Balioaren Gehikuntzaren gaineko Zerga (plusbalioa) adostu du (eta erosketa eskrituran jasota gelditu da); etxebizitzaren eroslearentzat gastu kenkaria da?