8. orria - Bizkaiko Gardentasunari buruzko Foru Araua

Oinarrizko HTML bertsioa

8
Berdintasuna Bizkaiko Foru Aldundian (BFA)
Foru arau honen bitartez gardentasuna arautzeak sendotu egiten du
BFAk 2005ean abiarazitako lan-ildo bat.
Gainera, gardentasunaren aldeko apustu hau erronka handia da:
antolakuntza-kulturaren aldaketa bat.
Foru arau honen bitartez gardentasuna arautuz,
herritarrek modua izango dute hobeto jakiteko:
zer egiten duen Bizkaiko Foru Aldundiak
nola betetzen dituen bere eginkizunak
nola erabiltzen dituen baliabide publikoak
Zein da ara honen helburua?
Gardentasuna bermatzea bai Bizkaiko Foru Aldundian
bai gure lurraldeko
foru sektore publikoko erakundeetan
.
Horretarako, arau honek
publikotasun aktiboaren kontzeptua arautzen du,
erakundeen eginbehar legez,
bai eta informazio publikorako irispidea ere,
herritarren eskubide legez.
Zein dira arauaren printzipioak?
Publikatzen den informazioak
egiazkoa eta zehatza izan behar du.
Arauaren mendeko erakundeek bertan ezartzen dena
bete beharko dute
Publikatzen den informazioak baliagarria izan behar du
Publikatzen den informazioak soila
eta herritarrentzako ulergarria izan behar du
Informazioa eskuratzeak doakoa izan behar du,
jatorrizko dokumentuak ez diren kopia
eta euskarrien kasuan izan ezik
Foru-sektore publikoko
erakundeak:
Zuzenbide
publikoko foru erakundeak.
Hainbat forma juridikotakoak
izan daitezke: organismo
autonomoa, enpresa-erakunde
publikoa, merkataritza-
sozietatea, fundazioa edo
partzuergoa.