7. orria - Bizkaiko Gardentasunari buruzko Foru Araua

Oinarrizko HTML bertsioa

7
Gardentasuna: zergatik da hain garrantzitsua?
Erakundeentzat
Erakundeak gardenak direnean,
sendoagoak eta
demokratikoagoak dira.
Erakundeen
gardentasunak
kontrol-sistemak hobetzeko
modua ematen du, bai eta herritarrei
kontu emateko
ere.
Garapen ekonomikorako tresna bat ere bada,
hau da, administrazioaren egiturak hobetzekoa,
izapideak gutxitzekoa eta aberastasuna sortzekoa.
Gardentasunak gobernu ireki bat sustatzen du,
herritarren arazoak eta kezkak
arretaz entzuten dituen gobernu bat.
Gardentasunaren kultura bati esker,
hainbat arlo hobetuko dira:
erabakiak hartzea
administrazio-prozedurak
lan egiteko modua
antolaketan eraginkortasuna eta efizientzia
Herritarrentzat
Erakundeak gardenak badira,
herritarrek konfiantza handiagoa dure haiengan
Gardentasunari esker, herritarrek modua izaten dute:
erabakiak hartzerakoan parte hartzeko
erakundeen gaineko kontrol egiazkoagoa izateko
kalitatezko informazioa jasotzeko: informazio eguneratua,
eskuragarria, argia eta erraza