Berriak

2023(e)ko abenduakren 14(a) 11:45

Bizkaiak Udalkutxako 8 miloi euro baino gehiago erabiliko ditu 2024an udaletan gertatzen diren ezustekoak estaltzeko

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Gobernu Kontseiluak onetsitako foru dekretu baten bidez ezusteko gastuak Udal Finantzaketarako Foru Funtsa- Udalkutxaren kargura finantzatzeko transferentziak (arruntak zein kapitalekoak) egiteko baldintzak, betebeharrak eta prozedurak ezarri dira.

2024an Bizkaiko Foru Aldundiak Udal Finantzaketarako Foru Funtseko (Udalkutxa) 8.119.955 euro erabiliko ditu Bizkaiko udalei transferentziak (arruntak edo kapitalekoak) egiteko, aurrekontuetan aurreikusi gabeko ezusteko gastuei aurre egiteko gauza izan daitezen, esaterako fenomeno naturalek, arau-aldaketen ondoriozko betebeharrek eta obra-aldaketek eragiten dituztenei, besteak beste.

2024ko ekitaldirako horretarako onetsitako aurrekontu-kredituan aurreko urtean baino 612.746 euro gehiago ezarri dira. 2023an 7,5 milioi euro egon dira eta 2022an 7 milioi euro. Kapitulu honetako zuzkidura beti da Udal Finantzaketarako Foru Funtseko (Udalkutxa) kopuruaren % 0,75. Udal eskatzaile bakoitzak 500.000 euro jaso ditzake gehienez.

Transferentzia hauek egiteko prozedura arautzen duen foru dekretua 2024ko urtarrilaren 1ean ipiniko da indarrean. Udalek lau hilabeteko epealdia edukiko dute eskaerak aurkezteko. Epealdi hori aurre egin ezin zaion gastua eragiten duena gertatzen denetik hasiko da zenbatzen. Bi baldintza bete behar dira: gastua aurrekontuan aurreikusten zaila izatea eta aurrekontuan hari aurre egiteko kreditu egokia ez egotea.