2016(e)ko urtarrilaren 25(a) 12:39

EUSKARA ATZERRITARREI GERTURATZEKO ESKUKO HIZTEGIA ESKURAGARRI BIZKAIKO ZORTZI UDALERRITAN

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Alkarbidek euskarazko eta beste hainbat hizkuntzatako oinarrizko hitzak jasotzen dituen eskuko hiztegia argitaratu du Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin. Orotara, 11 hizkuntzatan prestatu da hiztegia: gaztelania, ingelesa, frantsesa, errumaniera, arabiera, txinera, portugesa, wolofa, errusiera, katalana eta galegoa.

Etorkinak euskarara hurbil daitezen baliabideak eskaintzeko asmoz, eskuko hiztegien edizio berria prestatu eta argitaratu du Alkarbide Bilguneak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin.

Eguneroko bizimoduan lagungarriak izan daitezkeen oinarrizko hitz eta esaldiak jasotzen dira hiztegian, eta bilaketa erraztearren, gaika antolatuta daude: agurrak, denbora, norabideak, ohiko hitzak, garraioak, pertsonak, jatekoak eta edatekoa, egunak, zenbakiak, etxea, lekuak, dirua, sorlekuak, komunikatzeko euskarriak.

Guztira, Bizkaiko zortzi udalerrik (Basauri, Bermeo, Berriz, Gernika-Lumo, Markina-Xemein, Portugalete, Zierbena eta Zaldibar) hartu dute parte egitasmo honetan, eta herri bakoitzeko etorkinen jatorria zein den kontuan hartuta, bakoitzak erabaki du zein hizkuntza jaso nahi duen hiztegietan.

Orotara, 11 hizkuntzatan prestatu da hiztegia: gaztelania, ingelesa, frantsesa, errumaniera, arabiera, txinera, portugesa, wolofa, errusiera, katalana eta galegoa. Euskarazko hitz eta esaldiei dagokienez, batuaz edota bizkaieraz jaso dira, betiere tokian tokiko aldaerak ere kontuan hartuta.

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp