2026(e)ko azaroaren 06(a) 14:57

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailak aurrekontua handituko du pertsonen zaintza sendotzeko eta enpleguaren kalitatea hobetzeko

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Emakumeak II. Kongresua –urtarrilaren 26tik 29ra bitartean egingo da– erreferente izango da berriro ere gure lurralde historikoan berdintasunaren arloan egindako aurrerapenetan. Sailak 4,19 milioi euro gehiago izango ditu 2027rako aurrekontuan.

.

Laespada: "Pertsonek eta lurraldeak aukerak izan ditzaten bermatzen jarraituko dugu"

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Foru Sailak datorren urterako aurrekontuetarako proiektua aurkeztu du, gaur. Aurrekontuok 1105.221.309 euro dira, hau da, % 4,15 gehiago 2026ko ekitaldi honekin alderatuta (4,19 milioi euro gehiago).

Bizkaiko Batzar Nagusietako Batzordean egin duen agerraldian, saileko diputatu arduradun Teresa Laespadak azaldu du datorren urtean kudeatuko diren milioi euro horiek (105 milioi eurotik gora) politika eta programa hauetarako baliatuko direla: «pertsonak hobeto zaintze aldera sarea zaintzeko; indarkeria matxistaren aurrean babesa emateko; aukerak bermatzeko; lotura komunitarioak sendotzeko, eta Bizkaia prestatzeko dagoeneko hemen dauzkagun aldaketa sozial zein ekonomikoetarako».

Berdintasun-politiken esparruan, Laespadak nabarmendu du sailak 2027. urteari hasiera emateko egin duen apustua; alegia, Emakumeak II. Nazioarteko Kongresua, "Begirada eraldatzaileak: feminismoak galderak aldatzen ditu eta mundua berridazten du" leloa duena, zeina urtarrilaren 26tik 29ra bitartean egingo baita Euskalduna Jauregian

Kongresuaz gainera, Emakumeak estrategia harago joango da, izan ere, urte osoan jarraituko du emakumeen ikusgarritasuna eta ahalduntzea, estereotipoen haustura eta berdintasuna sustatuz. Laespadak adierazi duenez, «Berdintasunean aurrera egiteko legeak eta politika publikoak behar direlako, baina, gainera, beharrezkoa delako begiradak aldatzea, estereotipoak haustea eta emakumeok okupatzen ditugun espazioak zabaltzea.».

Halaber, «Bizkai feminista baterantz, oraindik ere emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasunerako eragozpen diren hesiak eta oztopoak desagerrarazteko gai den Bizkai baterantz» aurrera egiteko helburuaren barruan, adierazi du Berdintasunerako Foru Arauaren garapenean «sakontzen» jarraituko duela, funtsezko lau zutaberen inguruan: indarkeria matxistari aurre egitea (prebentziotik eta sentsibilizaziotik); emakumeen ahalduntzea bultzatzea eta rol eta estereotipo diskriminatzaileak gainditzea; emakumeen eta gizonen arteko arrakalak eta desberdintasunak murriztea, eta gizonak ere sartzea berdintasuna eraikitzeko zereginean.

Inklusio sozialaren eremuan, 2027a, funtsean, «sarea finkatzeko eta eredua eraldatzeko» urtea izango da. Badira urte batzuk eredua lantzen ari direla «pertsona kalteberenei arreta ematen dieten zerbitzu, zentro eta talde profesionalen gaitasunari eta kalitateari eusteko», kostuak goraka ari diren testuinguru batean.

Inklusiorako foru-ereduaren eraldaketak funtsezko elementu du Ostatuz Bizkaia; izan ere, apustu egin behar da etxebizitza iraunkorraren, laguntza pertsonalizatuen eta komunitatean gizarteratzearen alde, etxebizitza bat mantentzeko ingurune hauskorretan bizi diren pertsonen kasuan

Halaber, beste bultzada bat emango zaio Hobez programari, gazteek bizitzarako gaitasunak garatzeko, autonomia izateko eta beren proiektua eraiki ahal izateko.

Indarkeria matxistaren aurkako babesa dela eta, sendotu egingo dira bai Sexu-indarkeriaren biktimei laguntza integrala emateko zerbitzua bai Sustraiak, eta, hala, biktima diren emakumeei beren ohiko ingurunetik eta komunitatetik emango zaie arreta.
 

ENPLEGUA

Enplegua Sustatzeko Zuzendaritzak, «enplegu onen» laguntza-estrategiaren barruan, langileak kualifikatzen eta birkualifikatzen jarraituko du, eta ildo horretan, ofizio-eskolak (Soldarte -Soldadura-, Eraikuntza Industrializatu eta Jasangarriko Eskola eta Sestaoko Aprendizen Eskola) bultzatzen jarraituko da.

Ekintzailetzari dagokionez, bereziki lagunduko zaio hurbileko ekintzailetzari, Ekintzailetza Eskolak ekintzailetza mantendu, sendotu eta bideragarri egiteko eskaintzen dituenen moduko ekintzen eta euskarrien bidez.

Laespadak gehitu duenez, «Eta arlo horretan Bizkaia Mikrok funtsezko zeregina du, mikrofinantzaketan lan egin behar baitugu eta baliabideak erraztu behar baitizkiegu ekimen ona izan baina behar duten finantzaketa lortzeko zailtasunak dituztenei».

Bestalde, Gizarte Kohesioa Sustatzeko Zuzendaritzak sendotu egingo ditu bere estrategia-ildo nagusiak, esate baterako, Lankidetza. Bizkaiko 2030 Lankidetzaren IV. Gida Plana zabaltzen jarraituko da, eta lankidetza-bide berriak ireki nahi dira, gero eta konplexuagoa den mundu global bati egokituak.

Aniztasunaren esparruan, aurrera egingo da Aniztasunaren eta Gizarte Kohesioaren II. Planean; ildo horretan, aniztasunaren kudeaketa gero eta inklusiboagoa txertatuko da gure politika publikoetan. Gazteen arloan, berriz, Bizkaia Gazteak 2030 estrategia garatzen jarraituko da, eta gazteen emantzipazioa lehentasun nagusietako bat izango da. Baina, horrez gainera, gazteen parte-hartze soziala ere bultzatuko da. Gainera, BizkaiSare 2030 ekimenaren bidez, lotura komunitarioak eta kohesio soziala sendotzen jarraituko da, bakartasuna saihesteko lan eginez, batez ere, zaurgarrienak diren pertsona eta kolektiboen artean.

Diputatuak nabarmendu du bere sailak jarraituko duela berrikuntza, esperimentazio eta ebaluazioaren alde egiten, politika publikoen efektibitatea eta irismena hobetzeko.

«Horiek dira, azken finean, 2027rako gure aurrekontua bideratuko duten apustu nagusiak. Laburtu beharko banitu, zifrak aletzen hasi aurretik, aditz gutxi batzuk erabiliko nituzke: babestu, sostengatu, autonomia sortu, aukerak sortu, berdintasunean aurrera egin eta komunitatea eraiki. Zifren atzean, politika publikoak baitaude. Eta politika publikoen atzean, lagundu nahi diegun pertsonak daude.»

ZUZENDARITZEN ARABERAKO PARTIDAK

Langileen gastua kenduta, gainerako 92,4 milioi euroak honela banatzen dira: Gizarte Inklusioa Sustatzeko Zuzendaritzak 43,4 milioi euro izango ditu (30.7 milioi euro Gizarte Inklusioaren arlorako, eta 12,7 Indarkeria Matxistaren aurkako Babeserako eta Familiei Laguntzeko).

Bestalde, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Zuzendaritzak 3,5 milioi euro izango ditu; Gizarte Kohesioa Sustatzeko Zuzendaritzak 16 milioi, eta Enplegua eta Ekintzailetza Sustatzekoak ia 26 milioi euro. Zenbateko horiei administrazio orokorrerako 1,5 milioi euro eta Informatika Plan Foralerako beste bi milioi gehitu behar zaizkie.


Bideoak

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp