2026(e)ko maiatzakren 22(a) 12:47

GUre ITUNA ardatz, Bizkaiak komunitatea zainketen erdigunean kokatzen du

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea, Gizarte Ekintzako Saila

Hamaika hilabeteko elkarlanaren ondoren, itunak dagoeneko 79 erakunde eta instituzio batzen ditu. Lan hau eskualde-topaketen eta Bizkaiko erakunde- eta gizarte-sare osoarekin batera eraikuntza kolektiboko prozesu baten bidez artikulatu da.

Etxanobe eta Antxustegi GUre ITUNAren aurkezpenean izan dira. .

Amaia Antxustegi: "Gaur bide bat hasten da; bide hori alkarregaz jorratu gura dogu. Bide hori ez da erraza izango, baina badakigu merezi dauala"

“Bada dimentsio bat gizarte-zerbitzuek bakarrik bete ezin dutena: komunitarioa. Inork ezin du bizilagun bat preskribatu; inork ezin du kide izatea agindu. Hori elkarrekin eraikitzen dugu. Komunitateak funtzionatzen duenean, loturak daudenean, presentzia dagoenean, mendekotasunak denbora gehiago behar du iristeko, eta, iristen denean, hobeto artatzen da. Horregatik, Itun hau ez doa soilik gizarte-zerbitzuetara, komunitatera baizik. Begirada zabala eskatzen du arlo sozialean eta luzea denboran, eta, horregatik, edozein agintaldik baino gehiago irauteko diseinatuta dago”. Hauxe izan da Elixabete Etxanobek, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, gaur goizean egin den Gure ITUNA. Gure bizitza, gure komunitatea ekimenaren aurkezpen ekitaldian helarazi duen hausnarketa nagusia. Itunak menpekotasunaren prebentzioaren eta komunitatean autonomia pertsonalaren sustapenaren bidean Bizkaiko Foru Aldundiak  bultzatzen duen lurralde-norabidea markatzen du. Testuinguru honetan 2025eko ekainean Aldundiak elkarlanean Mendekotasuna Prebenitzeko eta Komunitatean Autonomia Pertsonala Sustatzeko Ituna eraikitzeko prozesua jarri zuen abian,  foru erakundearen apustu argi bati erantzuten dion ekimen estrategikoa:  zainketa-eredu prebentiboago, hurbilago eta komunitarioago baterantz aurrera egitea. Prozesu horrek beste aurrerapauso bat eman du gaur, eta nortasun partekatuarekin proiektatzen da Gure ITUNA. Gure bizitza, gure komunitatea izenarekin, horrela bere izaera kolektiboa eta erakundeen, gizartearen eta herritarren arteko erantzunkidetasunetik abiatuta, Bizkaia gehiago eta hobeto bizitzeko leku izatearen konpromiso partekatua indartuz. Azpimarratu behar da hamaika hilabetez kontrastatu, sareak aktibatu eta komunitatea sortu ondoren, Gure ITUNAk dagoeneko 79 erakunde dituela atxikita, lurraldeko erakunde- eta gizarte-sareak eredu berri horrekin duen gero eta konpromiso handiagoaren isla.

Etxanobek azpimarratu duenez, Itun honek erantzukidetasunetik bakarrik hartzen du zentzua: “Itun hau ez da erakundeetatik bakarrik sostengatzen. Bizilagunekin, familiekin, inor bakarrik ez geratzea erabakitzen duten komunitateekin sostengatzen da. Mendekotasuna ez da soilik gizarte zerbitzuen ardura: guztion kontua da. Nola antolatzen garen, nola begiratzen diogun elkarri, nola zaintzen dugun geure burua. Jada jaisten ez den bizilagunari, atariko adinekoari, bazterrean geratzen hasten denari, adi egotetik. Komunitateak begiratzen duenean, mendekotasunak denbora gehiago behar du iristeko. Hori da gaur hartzen dugun konpromisoa”.

Beste alde batetik, Amaia Antxustegik,  Gizarte Ekintzako foru diputatuak, ekitaldiari amaiera emateko ardura izan duenak, Gure ITUNAren izaera irekia azpimarratu du, eta oraindik  eraikitzen ari dela: "Itun hau ez da dokumentu itxia; ez da ekimenen edo konpromisoen zerrenda estatikoa. Espazio bizia da; etengabe eraikitzen ari den espazioa da". Ildo horretatik, gonbidapen esplizitua egin nahi izan die ekimen honetan parte hartzen ez duten lurraldeko entitate, erakunde, profesional eta eragile guztiei honakoa azpimarratuz "hau zuen espazioa ere bada. Espazio irekia, iragazkorra, inklusiboa. Batu nahi duen espazioa, ez baztertu ".

11 hilabeteko lana

Akordio hau Bizkaiko Foru Aldundiak bere egin zuen herritarrekin partekatutako asmo batetik sortu zen: etxean eta ingurunean bizitzen jarraitu ahal izatea, baita mendekotasun-egoeretan ere, eta erakundeen eta gizarte-erakundeen arteko lankidetzaren bidez desio hori errealitate posible bihurtzea. Hasieratik prozesu ireki gisa ulertzen da, konpromiso kolektiboan eta sare komunitarioen indartzean oinarritzen dena, mendekotasunaren agerpena atzeratzeko eta ohiko ingurunean bizitza duina eta osoa bermatzeko helburuarekin.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Gizarte Ekintza Sailaren bitartez, bultzatuta, Ituna ez da programa itxi bat, baizik eta eraikuntza kolektibo bat, zeinean lurraldeko hainbat eragilek (administrazio publikoak, hirugarren sektore soziala, esparru akademikoa eta profesionalak) modu koordinatuan lan egiten duten prebentzioan eta komunitatean oinarritutako arreta-eredu berri bat sortzeko.

Lan komunitarioa

Hamaika hilabeteko ibilbidean Gizarte Ekintza Sailak argi eta garbi traktore-, bultzatzaile- eta bideratzaile-lana egin du, topaketarako, kontrasterako eta lan partekaturako guneak sustatuz, maila anitzeko logika batetik  Itunari forma emateko.

Iazko abendutik aurtengo otsailera bitartean eskualde mailako bederatzi Topaketa egin ziren, hainbat administrazio publiko eta gizarte-erakundetatik etorritako 250 pertsona baino gehiagoren parte-hartzearekin, beharrak identifikatzeko, esperientziak partekatzeko eta lurraldean ikuspegi komun baten eraikuntza aktibatzeko. Horrez gain bi lan-jardunaldi egin ziren  trakzio-taldeko kide diren eragile aliatuekin Nagusi Intelligence Centerren (NIC), eta Ituna Bizkaiko Adinekoen Kontseiluan aurkeztu eta kontrastatu zen, prozesuari bere ikuspegia eta ekarpenak gehituz.

Lan partekatu honen ondorioz lankidetza-eran definitu dira Itunaren ekintza bideratzen duten sei printzipioak eta topagune birtual gisa sortutako web gune bat (GUre ITUNA) sortzea bultzatu da, atxikitako erakundeei zein herritar guztiei irekia, informazio-trukea bideratzeko, gardentasuna indartzeko eta ezagutza partekatua sortzeko, bai eta Itunarekiko atxikimenduak batzen jarraitzeko ere.

Prozesu honen mugarririk garrantzitsuenetako bat Topaketen bidez mendekotasunaren prebentzioarekin eta autonomia pertsonalaren sustapenarekin lotuta lurraldean abian dauden 700 ekimen inguru identifikatzea izan da, eta horrek agerian uzten du Bizkaiak oinarri sendoa duela eredu berri hau eraikitzeko. Gainera lan honek aukera ematen digu eragileak konektatzeko, sinergiak aktibatzeko eta zainketen esparruan gero eta koordinatuagoa eta erantzukidetasun handiagokoa den komunitate baterantz aurrera egiteko.

GUre ITUNAren ikuspegi integrala

Aldi berean, Aldundiak Itunaren barne-lerrokatzea bultzatu du, ekimena bere sail guztiei aurkeztuz eta zerbitzu-buruekin lehendik dauden ekimenak identifikatzeko eta jasotzeko lan eginez, bai eta prozesu hau Bizkaiko Lurralde Kontseilura zabalduz ere. Esparru honetan helburua inplikatutako eragile guztiak integratu, konektatu eta ahotsa emango dien Itun bat eraikitzea da, ereduaren entzute aktiboa eta ikuspegi partekatua bultzatuz. Era berean  berariazko formulario baten bidez atxikitako erakundeei euren jarduerak sistematizatzeko eskatu zaie, ekimenen mapa partekatu bat finkatzeko.

Ibilbide honi esker aurrera egin ahal izan dugu komunitate konektatuagoak eta koordinatuagoak eraikitzeko bidean, eragileen arteko benetako lankidetza-ereduaren oinarriak ezarriz. Itunaren hurrengo erronka nagusia bere gobernantza-eredua modu partekatuan definitzea izango da, funtsezko urratsa baita prozesu hau sendotzeko eta etorkizuneko garapena bideratzeko.

Ildo horretatik, Ituna bizirik dagoen esparru gisa ulertzen da, eta esparru horren deribatuak eta garapenak eragile bakoitzak bere eskumen- eta gaitasun-eremutik hartzen dituen konpromisoen araberakoak izango dira, helburu komun batekin: elkar aurkitzea, elkar ezagutzea, elkar koordinatzea, ezagutza sortzea eta sinergiak aktibatzea, elkarrekin mendekotasunaren prebentzioan eta komunitatean autonomia pertsonala sustatzean aurrera egiten jarraitzeko. "Gaur ez gara ezer ixten ari. Gaur, elkarlanean, konfiantzan, erantzunkidetasunean eta pertsonekiko konpromisoan oinarritutako egiteko modu bat inauguratzen ari gara ", azaldu du Antxustegik.

Itunarekiko atxikimenduak

Itunaren trakzio-taldea osatzen duten erakunde eta pertsona aliatuak:

Barakaldoko Udala

Berangoko Udala

Bilboko Udala

Bizkaiko Adinekoen Kontseilua

Bizkaiko Foru Aldundia

Busturialdeko Mankomunitatea

Deustuko unibertsitatea

Durangoko Udala

Enkarterriko Mankomunitatea

EUDEL

Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)

Eusko Jaurlaritza - Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren saila

Eusko Jaurlaritza - Osasun saila

FEKOOR

FEVAS

Getxoko Udala

Igorreko Udala

Ispasterko Udala

Lares Euskadi

Larrabetzuko Udala

Lea Artibai Mankomunitatea

Marije Goikoetxea Iturregi

Mondragon Unibertsitatea

Mungiako Udala

Nagusiak

Osakidetza

Pablo González Gutiérrez

Portugaleteko Udala

Sareen Sarea

Hilabete hauetan atxikitako erakundeak:

 

Abadiñoko Udala

ADEMBI, Bizkaiko Esklerosi Anizkoitzaren Elkartea

Agintzari

Amalan

Areatzako Uparan jubilatuen elkartea

Arrietako Udala

Arrigorriagako Udala

Aspaldiko Fundazioa

ASPARBI, Bizkaiko Parkinson Elkartea

AVIFES, Gaixotasun Mentala duten Pertsonen eta Senideen Bizkaiko Elkartea

Aztertzen laguntza-zerbitzuak

Babesten Taldea

Balmasedako DomusVI Las Laceras egoitza

Balmasedako Udala

Berangoko Nagusien Etxea

Berangoko Udala

Bilbao Ekintza

Bilboko La Misericordia etxea

Bizi Ispasterko Nagusiak

Bizidun adinekoen elkartea

Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofiziala

Bizkaiko Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala

Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofiziala

Cáritas Bizkaia

EDE Fundazioa

Enkarterriko Mankomunitatea

Ereñoko Udala

Ermuako Udala

Foruako Udala

Gautegiz-Arteagako Helduen Elkartea

Gautegiz-Arteagako Udala

Gaztaroa kooperatiba

Geu Be Elkartea

Gizarteka

Gordexola Laguntzaile

Gueñesko Urtxintxak Pentsiodunen Elkartea

Hartu Emanak elkartea

Igurco IMQ Calabria Forua egoitza soziosanitarioa

Karrantzako Udala

Mendatako Udala

Minbiziaren Aurkako Bizkaiko Elkartea

Nagusilan

Osakidetzaren Bizkaiko Osasun Mentaleko sarea

OSI Barakaldo-Sestao

OSI Bilbao-Basurto

Serenior

Sestaoko Udala

Solokoetxeko Nagusien Elkartea

Zallako Eguzki egoitza

Zallako Udala


Bideoak


Audioak