GUre ITUNA. Gure bizitza, gure komunitatea

Komunitatean mendekotasuna prebenitzeko eta autonomia pertsonala sustatzeko Bizkaiko ituna

Ituna

Zer da ituna?

Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Sailak bultzatutako ekimena da, komunitate bat eraikitzeko helburuarekin, zeinak lankidetzan oinarrituta mendekotasuna prebenitzen eta autonomia pertsonala sustatzen duen bizitza-ziklo osoan zehar.

Itun hau ez da programa itxi bat, baizik eta prozesu ireki bat, ikuspegi eraldatzaile honi atxikitako gizarte-erakundeentzat, erakunde publikoentzat, profesionalen kolektiboentzat eta herritarrentzat.

Helburuak

  • Mendekotasunaren inguruko ikuspegi prebentibo eta komunitarioa sustatzea.
  • Lurraldean dagoeneko martxan dauden ekimenak balioan jartzea.
  • Atxikitako erakundeek konpromiso zehatz eta neurgarriak hartzea.
  • Lankidetza interinstituzional, intersektorial eta diziplina anitzeko sare sendo bat eraikitzea.
    1. Ikuspegi prebentibo eta transbertsala

      Bizkaiko pertsonen bizi-kalitatean eragiteko gaitasuna duen ikuspegi prebentibo transbertsalean sinesten dugu, lurraldean abiarazten diren politika, estrategia eta ekimen guztietan agente eta erakunde ezberdinekin lankidetzan.

    2. Lankidetza, komunikazioa eta koordinazioa

      Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasuna prebenitzeko ekimenak abiarazi eta garatzeko lankidetza-, komunikazio- eta koordinazio-guneetan sinesten dugu.

    3. Ezagutza sortu, partekatu eta zabaltzea

      Autonomia pertsonala komunitatean sustatzeari buruzko ezagutza sortzearen eta zabaltzearen garrantzian sinesten dugu, ebidentzietan oinarritutako jarduerak eta ebaluazioak babesteko.

    4. Inplikazioa eta erantzukizun partekatua

      Osasuna (emozionala, fisikoa eta soziala), epe luzerako arreta eta eguneroko bizitzarako laguntzak ikuspegi prebentibotik integratzea interesgarria iruditzen zaigu, administrazio publikoen eta herritarren arteko inplikazio, erantzukizun partekatu eta lankidetzaren bidez.

    5. Berdintasuna, genero ikuspegia eta aniztasuna

      Aniztasunarekiko errespetuak eta genero ikuspegiak ulertzen laguntzen dute nola autonomiaren eta mendekotasunaren esperientziak egitura- desberdintasunen arabera baldintzatzen diren.

      Bizitza-zikloa, adina, generoa, egoera sozioekonomikoa, desgaitasuna edo jatorri kulturala eta/edo sinesmenak dimentsioak dira, eta ibilbide eta erronka ezberdinak eragiten dituzte, zeinak kontuan hartu behar diren justizia sozialaren logikatik.

    6. Gobernantza partekatuta eta jarraipena

      Gobernantza-eredu ireki, parte-hartzaile eta pluralean sinesten dugu, erakundeen, herritarren, gizarte-erakundeen eta esparru akademikoaren arteko lankidetza sustatzen duena. Itunak denboran

      iraunkorrak diren egiturak sortu nahi ditu, konpromisotik ekintzara aurrera egiteko aukera emateko.

      Gobernantza irekia, partekatu eta parte-hartzailea aukera ona da kontsentsuak eraikitzeko, elkarrekin ikasteko eta ahaleginak koordinatzeko.

      Jarraipenaren logikan pentsatzea da lan egiteko modu iraunkorrak imajinatzea, agintaldi instituzionaletatik edo programa puntualetatik harago mantendu daitezkeenak, egitura eta aliantzek konpromisoari egonkortasuna emateko.

    • Ohitura osasungarrien sustapena
    • Zaintzaileentzako laguntza
    • Eskuhartze komunitarioa
    • Prestakuntza edo sentsibilizazioa
    • Elkar laguntzarako sareak
    • Zerbitzu berritzaile alternatiboak
    • Ingurunearen irisgarritasuna edo egokitzapena
    • Bolondresgoa edo partehartze herritarra
    • Kulturalak
    • Aisialdia
    • Kirolezkoak
    • Bestelakoak

Ekimenak

Itunarekin bat egin duten ekimenak kontsultatu honako hauek ezagutzeko: zer eragilek parte hartzen duten, sustatzaile gisa edo sareko kolaboratzaile gisa; ekimen mota eta zein esparrutan garatzen den; non gauzatzen diren eta ekimenaren gainerako xehetasunak.

Aplikatu iragazki bat bilaketa aktibatzeko

Nola parte hartu?

Ekimen bat abian baduzu edo garatu nahi baduzu, itunean parte hartzea lagungarria izan daiteke hauek lortzeko:

  • Lan-filosofia eta -ikuspegi horrekiko duzun konpromisoa ikusaraztea.
  • Etorkizuneko plataforma digital batean jardunbide egokiak partekatzea.
  • Konpromiso zehatzak ezartzea eta horien eragina nola ebaluatuko den zehaztea.
  • Elkarrekin lan egiteko eskualde- eta lurralde-sare batean parte hartzea.
  • Nola atxiki Itunari?

    Bete ezazu atxikitzeko harremanetarako formularioa

    Zurekin harremanetan jarriko gara zure ekimenak eta konpromisoak ezagutzeko

  • Ekimenen bat ezagutu edo horretan lagundu nahi duzu?

    Aukeratu ezagutu nahi duzun ekimena edo lagundu nahi diozuna, eta jarri harremanetan erakunde sustatzailearekin.

Harremanetarako