14 URTERA ARTEKO DOAKOTASUNA ETA DESKONTUAK BIZKAIBUSEN 2026KO ABENDUAREN 31ERA ARTEKO ALDIAN

2026/04/16

Bizkaiko Foru Aldundiak 2026ko abenduaren 31ra arte, Bizkaibusen tarifen gaineko honako neurri hauek onartu ditu, aldi baterako:
  • Bizkaibusen operatzen duten aldi baterako eta bidaia anitzeko tituluen tarifak doakoak izatea 14 urte arteko haurrentzat. Neurri horretaz gozatu ahal izateko, interesdunek BARIK txartel pertsonalizatua izan beharko dute, eta txartel hori Bizkaiko Garraio Partzuergoaren (BGPren) Bizkaiko garraio publikoko Bezeroarentzako Arreta Bulego integraletako edozeinetan lor daiteke.
    -BARIK txartelaren bidez ordaintzen diren Bizkaibusen bidaia anitzeko tituluak, hau da Creditrans eta Gizatrans, % 40 murriztea
    Neurri horrekin batera, BARIK txartelaren bidez ordaindu daitezkeen aldi baterako tituluen Bizkaibuseko erabiltzaileek honako deskontu hauek jasoko dute data berberetako onartutako honako deskontu hauek:
  • Gazte 70 eta Gazte Oro tituluen prezioa % 50 murriztea
  • Bidai 50, Bidai 70 eta Bidai Oro tituluen prezioa % 40 murriztea
 

Bizkaibus des 20260420- 1231.pdf

Itzuli oharretara