A3613: LAUDIOKO ANBULATORIOAN GERALEKU BERRIA

2026/09/15

 
2026ko irailaren 21etik aurrera, A3613 BILBAO - UGAO MIRABALLES – OROZKO lineak bere ibilbidea aldatuko du Laudioko udalerritik igarotzean, Anbulatorioa (Goikogane) izeneko geralekua egiteko, zeina osasun-zentro berriaren ondoan baitago.
 
Halaber, Laudioko udalerriko zenbait geralekuren izen berria adierazten dizuegu:
 
  • "Zumalakarregi 1" geralekua "Zumalakarregi (Bitorika)" izango da.
  • "Udaletxea/Ayuntamiento" geralekuek "Zumalakarregi (Udaletxea)" izena hartuko dute.
  • "Gurutz Gorria/Cruz Roja" geralekuak "Zumalakarregi (Goikoplaza)" izena hartuko dute.
 
A3613 linearen ordutegi eta ibilbide zehatza Bezeroentzako Arreta Zerbitzuan kontsulta daitezke, 946125555 telefono-zenbakiaren bidez.
 

Itzuli oharretara