2026(e)ko irailaren 30(a) 13:36

Elixabete Etxanobek 4 akordio nagusi proposatu ditu Bizkaiko etorkizuna hobetzeko

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Politika Orokorreko osoko bilkura

Elixabete Etxanobe, Bizkaiko ahaldun nagusia: "Zenbait erabaki gaur hartu behar ditugu, hamar, hogei edo hogeita hamar urte barru izan nahi dugun Bizkaian pentsatuz"

Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak
Bizkaiko Batzar Nagusien
politika orokorreko osoko bilkuran parte hartu du.

Aldundiak azken urteetan
egin dituen jarduketa nagusiak
azaldu ditu Etxanobek hitzaldian.

Talde politikoei eskatu die ere
Bizkaiko pertsonen bizitza hobetuko duten
akordioak lortzen jarraitzeko.

Ahaldun nagusiak honako hau esan du:
«Berba egin, negoziatu
eta gizarteak eskatzen dituen neurriak adostu.
Hori da nire formula».

Gainera, 4 akordio nagusi proposatu ditu
Bizkaiak datozen urteetan izango dituen
erronkei aurre egiteko.

Neurriak martxan jartzea

Bizkaiko Foru Aldundiak
Denontzat izena duen plana du.
Aldundiak legealdi honetan egitea
hitzeman zituen 120 jarduketa ditu planak.

120 jarduketa horietatik:

  • 40 amaitu dira.
  • 78 martxan daude.

Horrek esan nahi du
jarduketen ehuneko 98 baino gehiago
amaitu direla edo martxan daudela.

Ahaldun nagusiak nabarmendu ditu ere
Bizkaiko eskualdeetan egindako bilerak.
Bilera horiei esker,
egindako lana azaldu diete herritarrei
eta herritarren kezkak eta beharrak
ezagutu ahal izan dituzte.

Familien ekonomia hobetzea

Ahaldun nagusiak Bizkaiko zergetan
egindako aldaketak azaldu ditu.
Aldaketa horiei esker,
zergadunek 84 milioi euro aurreztu zituzten
errentaren azken kanpainan.

Batez ere diru-sarrera gutxien dituztenek
lortu dute onura neurri horiekin.
Adibidez, orain urtero 20 mila euro
baino gutxiago irabazten dutenek
ez dute errentaren aitorpena aurkeztu behar.


Etxanobek defendatu du
gehien behar duten pertsonak babesten dituen
eta baliabide ekonomiko gehien dutenek
zerga gehiago ordaintzen duten zerga sistema.

Zerbitzu digitalak eskaintzeaz gain,
Gertu bulegoetan aurrez aurreko arreta
mantentzearen garrantzia nabarmendu du ere.

Pertsonak zaintzeko baliabide gehiago

Bizkaiko Foru Aldundiak aurten
855 milioi euro bideratu ditu zaintzen zerbitzuetara.
2023an baino 153 milioi euro gehiago dira.

Jarduketa nagusien artean,
Etxanobek EtxeTIC zentroak nabarmendu ditu.

Gaur 11 EtxeTIC zentro daude.
8 mila adinekori arreta ematen diete
eta 7.500 zaintzaileri baino gehiagori
laguntza ematen diete.
Gainera, Durango zentro berria irekiko da.

Ahaldun nagusiak honako hauei zuzendutako
zerbitzuen hobekuntzak nabarmendu ditu ere:

  • Adinekoei.
  • Desgaitasuna dutenei.
  • Adin txikikoei.
  • Sexu-indarkeriaren biktima diren emakumeei.

Etxanobek esan du garrantzitsua dela
herritarren zahartzeari eta bakoitzaren beharrei
zerbitzuak egokitzea.

Lana, enpresak eta etxebizitza

Bizkaian milioi erdia baino gehiagok lana du,
eta 47 mila langabetu daude.
Langabezia-tasa ehuneko 8koa da.

Ahaldun nagusiak aitortu du
pertsona batzuentzat lana aurkitzea
zailagoa dela: emakumeentzat, gazteentzat
eta langabezian denbora asko daramatenentzat.

Enpresak sortzen laguntzen duten
Aldundiaren programek
honako hauek sortzen lagundu dute 2026an:

  • 1.073 enpresa.
  • 1.150 lanpostu.

Gainera, Aldundiak urtean
51 milioi euro bideratzen ditu
enpresentzako laguntzetarako.

Industriari, teknologiari eta adimen artifizialari
lotutako proiektuak ere bultzatzen ditu.
Nabarmena da Amorebieta-Etxanoko
Automotive Intelligence Center zentroaren handitzea.
Zentro horrek ibilgailuentzako
teknologia berriak ikertzen eta garatzen ditu.
Aldundiak 37 milioi euro inbertituko ditu
handitze horretan.

Etxebizitzaren arloan, Etxanobek
etxea eskuratzea errazteko
zerga-laguntzak nabarmendu ditu.

Bizkaian, 266 mila pertsona baino gehiagok
deskontuak izaten dituzte
etxebizitzari lotutako zergetan.  
Horien artean, 63 mila inguru
36 urtetik beherakoak dira.

Alokairurako etxeetan birgaitzeko lanak
egiten dituzten pertsonek
ehuneko 18ko kenkaria izango dute.

Getxoko Belaunaldi arteko Zentroa da
beste proiektu garrantzitsu bat.

Zentroak 100 egoitza-plaza izango ditu adinekoentzat
eta 40 apartamentu gazteentzat.
2027ko lehenengo erdian irekiko dela
aurreikusi dute.

Bizkaiko udalerri guztientzako aukerak

Ahaldun nagusiak defendatu du
pertsona guztiek aukerak izan behar dituztela,
bizi diren udalerria edozein izanda ere.

Hori lortzeko, Aldundia
5 plan estrategiko prestatzen ari da
Bizkaiko eskualdeetan.
Planek 177 jarduketa dituzte 47 udalerritan.

Jarduketak honako hauekin dute zerikusia:
lana, prestakuntza, etxebizitza,
garraioa, industria eta ingurumena.

Nabarmena da Herri Txiki, Aukera Handi programa,
udalerri txikietan aukerak hobetu nahi dituena.
Programa 115 mila pertsona baino gehiago
bizi diren 82 udalerritara iristen da.

Etxanobek defendatu du laguntzak eta jarduketak
eskualde bakoitzaren beharretara egokitu behar direla.  

Hobekuntzak garraio publikoan eta errepideetan

Bizkaiko Foru Aldundiak garraio publikoa
hobetzeko lanean jarraitzen du.

2025ean 215 milioi bidaia egin ziren
Bizkaiko garrai publikoan.

Honako neurri hauek nabarmendu ditu
ahaldun nagusiak:

  • Doako garraio publikoa 12 urtetik beherakoentzat.
  • Bizkaibusera autobus elektrikoak gehitzea.
  • Partekatutako bizikleten
    Bizkaibizi zerbitzua gauzatzea.
  • Tarifa-zonak 5etik 3ra gutxitzea.
  • Doako garraio-aldaketak
    hainbat garraio zerbitzuren artean.

Aldundiak 770 milioi euroko inbertsoa egingo du
metroko 4 eta 5 lineetarako
eta Metro Bilbao berritzeko.

Bizkaibusen zerbitzu berria ere
prestatzen ari da.
2029an jarriko da martxan.

Errepideetan, Etxanobek adierazi du
laster hasiko direla
itsasadarraren azpiko tuneleko lanak.
Tunel horri esker, Bilboko itsasadarraren
2 ertzetako lotura hobetuko da.

Gainera, Bizkaiko hainbat errepidetako
eta tuneletako hobekuntzak ere nabarmendu ditu.

Aldundia etxe guztiek Interneteko konexio ona
izateko lanean ari da ere.

Kultura, euskara eta kirola

Ahaldun nagusiak hainbat proiektu kultural
nabarmendu ditu.

Adibidez:

  • Euskal Museoa berriz irekitzea.
  • Sala Rekalde berritzea.
  • Omako basoa berriz irekitzea.
  • Bilboko Arte Ederren Museoa
    laster berriz irekitzea.

Bizkaira filmak eta sailak bezalako
ikus-entzunezko ekoizpenak erakartzeko
proiektuak ere nabarmendu ditu.

Euskararen arloan, gizartean
euskara erabiltzearen garrantzia
defendatu du Etxanobek.
Familian eta Bizkaira iristen direnen artean
euskara bultzatzeko hainbat ekimen daude.

Kirolean, Bizkaia 2026ko Kirolaren Europako Eskualde
izendatu dutela gogorarazi du.

Emakumeen kirolen, egokitutako kirolen
eta adinekoen ariketa fisikoko programak ere
nabarmendu ditu.

Gainera, 7 mila ume inguruk
hartu dute parte aurten
Eskola Jokoetako amaieran.  

Bizkaiko etorkizunerako 4 akordio nagusiak

Egin dituzten jarduketa nagusiak azaldu ondoren,
Elixabete Etxanobek Bizkaiko etorkizuna hobetzeko
4 akordio-proposamen aurkeztu ditu.

Ahaldun nagusiaren ustez
akordio horiek behar dira datozen urteetako
erronka nagusiei aurre egiteko.

Erakundeak, alderdi politikoak, enpresak
eta herritarrak elkarlanean aritu behar direla
ere defendatu du.

Honako hauek dira 4 akordioak:

1 Zaintzei buruzko akordioa

Adinekoentzako arretarako zerbitzuak hobetzea,
eta zaintzak herritarren zahartzeari egokitzea.

Seme-alaben haziera erraztea,
eta familiei lana familiaren ardurekin
bateratzen laguntzea.

2 Lurraldeari buruzko akordioa

Bizkaiko eskualde eta udalerri guztiek
garatzeko aukera izan dezatela lortzea.

Udalerri handienen eta txikienen arteko
diferentziak gutxitzea da helburua.

3 Elkarbizitzari buruzko akordioa

Bizkaian bizi diren pertsonen arteko
elkarbizitza hobetzea.

Berdintasunean aurrera egitea,
eta beste toki batzuetatik iristen direnen
gizarteratzea erraztea.
Etxanobek eskatu du gizarteko talde desberdinei
aurka eginarazten dieten mezuak saihestea.

4 Aukerei buruzko akordioa

Pertsona guztiek kalitate oneko lana lortzea,
etxea eskuratzea eta bizi-proiektua garatzea erraztea.

Ahaldun nagusiak bereziki nabarmendu ditu
gazte askok independizatzeko dituzten zailtasunak.

Etxanobek hitzaldiaren amaieran
iritzi desberdinak dituzten pertsonen
eta talde politikoen artean
akordioetara iristeko garrantzia defendatu du.

Ahaldun nagusiak uste du
akordio horiek behar direla
pertsona guztientzako aukera gehiago dituen
eta bizi-kalitate hobea duen Bizkaia eraikitzeko.

Hiztegia

Politika orokorreko osoko bilkura:
Bizkaiko Batzar Nagusien bilera.
Ahaldun nagusiak Aldundiak egindako lana azaltzen du,
eta etorkizunerako proposamenak aurkezten ditu.

Legealdia: Hauteskundeetan aukeratutako pertsonek
gobernatzen duten denboraldia.

Bizkaiko foru-erakundeetan 4 urte irauten du.

EtxeTIC zentroak: Zaintzak behar dituzten adinekoei
eta haien familiei arreta eta laguntza
ematen dieten zentroak.


Bideoak


Audioak

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp