Berriak
2026(e)ko maiatzakren 22(a) 12:47
GUre ITUNA ardatz, Bizkaiak komunitatea zainketen erdigunean kokatzen du
Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea, Gizarte Ekintzako Saila
Hamaika hilabeteko elkarlanaren ondoren, itunak dagoeneko 79 erakunde eta instituzio batzen ditu. Lan hau eskualde-topaketen eta Bizkaiko erakunde- eta gizarte-sare osoarekin batera eraikuntza kolektiboko prozesu baten bidez artikulatu da.
Etxanobe eta Antxustegi GUre ITUNAren aurkezpenean izan dira. .
Amaia Antxustegi: "Gaur bide bat hasten da; bide hori alkarregaz jorratu gura dogu. Bide hori ez da erraza izango, baina badakigu merezi dauala"
“Bada dimentsio bat gizarte-zerbitzuek bakarrik bete ezin dutena: komunitarioa. Inork ezin du bizilagun bat preskribatu; inork ezin du kide izatea agindu. Hori elkarrekin eraikitzen dugu. Komunitateak funtzionatzen duenean, loturak daudenean, presentzia dagoenean, mendekotasunak denbora gehiago behar du iristeko, eta, iristen denean, hobeto artatzen da. Horregatik, Itun hau ez doa soilik gizarte-zerbitzuetara, komunitatera baizik. Begirada zabala eskatzen du arlo sozialean eta luzea denboran, eta, horregatik, edozein agintaldik baino gehiago irauteko diseinatuta dago”. Hauxe izan da Elixabete Etxanobek, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, gaur goizean egin den Gure ITUNA. Gure bizitza, gure komunitatea ekimenaren aurkezpen ekitaldian helarazi duen hausnarketa nagusia. Itunak menpekotasunaren prebentzioaren eta komunitatean autonomia pertsonalaren sustapenaren bidean Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen duen lurralde-norabidea markatzen du. Testuinguru honetan 2025eko ekainean Aldundiak elkarlanean Mendekotasuna Prebenitzeko eta Komunitatean Autonomia Pertsonala Sustatzeko Ituna eraikitzeko prozesua jarri zuen abian, foru erakundearen apustu argi bati erantzuten dion ekimen estrategikoa: zainketa-eredu prebentiboago, hurbilago eta komunitarioago baterantz aurrera egitea. Prozesu horrek beste aurrerapauso bat eman du gaur, eta nortasun partekatuarekin proiektatzen da Gure ITUNA. Gure bizitza, gure komunitatea izenarekin, horrela bere izaera kolektiboa eta erakundeen, gizartearen eta herritarren arteko erantzunkidetasunetik abiatuta, Bizkaia gehiago eta hobeto bizitzeko leku izatearen konpromiso partekatua indartuz. Azpimarratu behar da hamaika hilabetez kontrastatu, sareak aktibatu eta komunitatea sortu ondoren, Gure ITUNAk dagoeneko 79 erakunde dituela atxikita, lurraldeko erakunde- eta gizarte-sareak eredu berri horrekin duen gero eta konpromiso handiagoaren isla.
Etxanobek azpimarratu duenez, Itun honek erantzukidetasunetik bakarrik hartzen du zentzua: “Itun hau ez da erakundeetatik bakarrik sostengatzen. Bizilagunekin, familiekin, inor bakarrik ez geratzea erabakitzen duten komunitateekin sostengatzen da. Mendekotasuna ez da soilik gizarte zerbitzuen ardura: guztion kontua da. Nola antolatzen garen, nola begiratzen diogun elkarri, nola zaintzen dugun geure burua. Jada jaisten ez den bizilagunari, atariko adinekoari, bazterrean geratzen hasten denari, adi egotetik. Komunitateak begiratzen duenean, mendekotasunak denbora gehiago behar du iristeko. Hori da gaur hartzen dugun konpromisoa”.
Beste alde batetik, Amaia Antxustegik, Gizarte Ekintzako foru diputatuak, ekitaldiari amaiera emateko ardura izan duenak, Gure ITUNAren izaera irekia azpimarratu du, eta oraindik eraikitzen ari dela: "Itun hau ez da dokumentu itxia; ez da ekimenen edo konpromisoen zerrenda estatikoa. Espazio bizia da; etengabe eraikitzen ari den espazioa da". Ildo horretatik, gonbidapen esplizitua egin nahi izan die ekimen honetan parte hartzen ez duten lurraldeko entitate, erakunde, profesional eta eragile guztiei honakoa azpimarratuz "hau zuen espazioa ere bada. Espazio irekia, iragazkorra, inklusiboa. Batu nahi duen espazioa, ez baztertu ".
11 hilabeteko lana
Akordio hau Bizkaiko Foru Aldundiak bere egin zuen herritarrekin partekatutako asmo batetik sortu zen: etxean eta ingurunean bizitzen jarraitu ahal izatea, baita mendekotasun-egoeretan ere, eta erakundeen eta gizarte-erakundeen arteko lankidetzaren bidez desio hori errealitate posible bihurtzea. Hasieratik prozesu ireki gisa ulertzen da, konpromiso kolektiboan eta sare komunitarioen indartzean oinarritzen dena, mendekotasunaren agerpena atzeratzeko eta ohiko ingurunean bizitza duina eta osoa bermatzeko helburuarekin.
Bizkaiko Foru Aldundiak, Gizarte Ekintza Sailaren bitartez, bultzatuta, Ituna ez da programa itxi bat, baizik eta eraikuntza kolektibo bat, zeinean lurraldeko hainbat eragilek (administrazio publikoak, hirugarren sektore soziala, esparru akademikoa eta profesionalak) modu koordinatuan lan egiten duten prebentzioan eta komunitatean oinarritutako arreta-eredu berri bat sortzeko.
Lan komunitarioa
Hamaika hilabeteko ibilbidean Gizarte Ekintza Sailak argi eta garbi traktore-, bultzatzaile- eta bideratzaile-lana egin du, topaketarako, kontrasterako eta lan partekaturako guneak sustatuz, maila anitzeko logika batetik Itunari forma emateko.
Iazko abendutik aurtengo otsailera bitartean eskualde mailako bederatzi Topaketa egin ziren, hainbat administrazio publiko eta gizarte-erakundetatik etorritako 250 pertsona baino gehiagoren parte-hartzearekin, beharrak identifikatzeko, esperientziak partekatzeko eta lurraldean ikuspegi komun baten eraikuntza aktibatzeko. Horrez gain bi lan-jardunaldi egin ziren trakzio-taldeko kide diren eragile aliatuekin Nagusi Intelligence Centerren (NIC), eta Ituna Bizkaiko Adinekoen Kontseiluan aurkeztu eta kontrastatu zen, prozesuari bere ikuspegia eta ekarpenak gehituz.
Lan partekatu honen ondorioz lankidetza-eran definitu dira Itunaren ekintza bideratzen duten sei printzipioak eta topagune birtual gisa sortutako web gune bat (GUre ITUNA) sortzea bultzatu da, atxikitako erakundeei zein herritar guztiei irekia, informazio-trukea bideratzeko, gardentasuna indartzeko eta ezagutza partekatua sortzeko, bai eta Itunarekiko atxikimenduak batzen jarraitzeko ere.
Prozesu honen mugarririk garrantzitsuenetako bat Topaketen bidez mendekotasunaren prebentzioarekin eta autonomia pertsonalaren sustapenarekin lotuta lurraldean abian dauden 700 ekimen inguru identifikatzea izan da, eta horrek agerian uzten du Bizkaiak oinarri sendoa duela eredu berri hau eraikitzeko. Gainera lan honek aukera ematen digu eragileak konektatzeko, sinergiak aktibatzeko eta zainketen esparruan gero eta koordinatuagoa eta erantzukidetasun handiagokoa den komunitate baterantz aurrera egiteko.
GUre ITUNAren ikuspegi integrala
Aldi berean, Aldundiak Itunaren barne-lerrokatzea bultzatu du, ekimena bere sail guztiei aurkeztuz eta zerbitzu-buruekin lehendik dauden ekimenak identifikatzeko eta jasotzeko lan eginez, bai eta prozesu hau Bizkaiko Lurralde Kontseilura zabalduz ere. Esparru honetan helburua inplikatutako eragile guztiak integratu, konektatu eta ahotsa emango dien Itun bat eraikitzea da, ereduaren entzute aktiboa eta ikuspegi partekatua bultzatuz. Era berean berariazko formulario baten bidez atxikitako erakundeei euren jarduerak sistematizatzeko eskatu zaie, ekimenen mapa partekatu bat finkatzeko.
Ibilbide honi esker aurrera egin ahal izan dugu komunitate konektatuagoak eta koordinatuagoak eraikitzeko bidean, eragileen arteko benetako lankidetza-ereduaren oinarriak ezarriz. Itunaren hurrengo erronka nagusia bere gobernantza-eredua modu partekatuan definitzea izango da, funtsezko urratsa baita prozesu hau sendotzeko eta etorkizuneko garapena bideratzeko.
Ildo horretatik, Ituna bizirik dagoen esparru gisa ulertzen da, eta esparru horren deribatuak eta garapenak eragile bakoitzak bere eskumen- eta gaitasun-eremutik hartzen dituen konpromisoen araberakoak izango dira, helburu komun batekin: elkar aurkitzea, elkar ezagutzea, elkar koordinatzea, ezagutza sortzea eta sinergiak aktibatzea, elkarrekin mendekotasunaren prebentzioan eta komunitatean autonomia pertsonala sustatzean aurrera egiten jarraitzeko. "Gaur ez gara ezer ixten ari. Gaur, elkarlanean, konfiantzan, erantzunkidetasunean eta pertsonekiko konpromisoan oinarritutako egiteko modu bat inauguratzen ari gara ", azaldu du Antxustegik.
Itunarekiko atxikimenduak
Itunaren trakzio-taldea osatzen duten erakunde eta pertsona aliatuak:
Barakaldoko Udala
Berangoko Udala
Bilboko Udala
Bizkaiko Adinekoen Kontseilua
Bizkaiko Foru Aldundia
Busturialdeko Mankomunitatea
Deustuko unibertsitatea
Durangoko Udala
Enkarterriko Mankomunitatea
EUDEL
Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
Eusko Jaurlaritza - Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren saila
Eusko Jaurlaritza - Osasun saila
FEKOOR
FEVAS
Getxoko Udala
Igorreko Udala
Ispasterko Udala
Lares Euskadi
Larrabetzuko Udala
Lea Artibai Mankomunitatea
Marije Goikoetxea Iturregi
Mondragon Unibertsitatea
Mungiako Udala
Nagusiak
Osakidetza
Pablo González Gutiérrez
Portugaleteko Udala
Sareen Sarea
Hilabete hauetan atxikitako erakundeak:
Abadiñoko Udala
ADEMBI, Bizkaiko Esklerosi Anizkoitzaren Elkartea
Agintzari
Amalan
Areatzako Uparan jubilatuen elkartea
Arrietako Udala
Arrigorriagako Udala
Aspaldiko Fundazioa
ASPARBI, Bizkaiko Parkinson Elkartea
AVIFES, Gaixotasun Mentala duten Pertsonen eta Senideen Bizkaiko Elkartea
Aztertzen laguntza-zerbitzuak
Babesten Taldea
Balmasedako DomusVI Las Laceras egoitza
Balmasedako Udala
Berangoko Nagusien Etxea
Berangoko Udala
Bilbao Ekintza
Bilboko La Misericordia etxea
Bizi Ispasterko Nagusiak
Bizidun adinekoen elkartea
Bizkaiko Farmazialarien Elkargo Ofiziala
Bizkaiko Gizarte Langintzaren Elkargo Ofiziala
Bizkaiko Psikologoen Elkargo Ofiziala
Cáritas Bizkaia
EDE Fundazioa
Enkarterriko Mankomunitatea
Ereñoko Udala
Ermuako Udala
Foruako Udala
Gautegiz-Arteagako Helduen Elkartea
Gautegiz-Arteagako Udala
Gaztaroa kooperatiba
Geu Be Elkartea
Gizarteka
Gordexola Laguntzaile
Gueñesko Urtxintxak Pentsiodunen Elkartea
Hartu Emanak elkartea
Igurco IMQ Calabria Forua egoitza soziosanitarioa
Karrantzako Udala
Mendatako Udala
Minbiziaren Aurkako Bizkaiko Elkartea
Nagusilan
Osakidetzaren Bizkaiko Osasun Mentaleko sarea
OSI Barakaldo-Sestao
OSI Bilbao-Basurto
Serenior
Sestaoko Udala
Solokoetxeko Nagusien Elkartea
Zallako Eguzki egoitza
Zallako Udala