Berriak
2024(e)ko abuztuakren 15(a) 11:00
Aldundiak aurrera jarraitzen du etxeTIC zerbitzua zabaltzen, eta sei zentro gehiago abiatuko ditu irailean
Gizarte Ekintzako Saila
Uda igaro ondoren hainbat zentrotan eskainiko da doako foru zerbitzu hau, etxeko giroan gelditzeko laguntza ematen duena. Hona hemen zentroak: Ugao-Miraballeseko Ugao-Gane, Leioako Estartetxe, Abanto Zierbenako Bizigura, Bilboko Santutxu auzoko Karmelo, Sestao Berria eta Ondarroakoa (azken hori, behin-behinean, Lea-Artibaiko zentro nagusia izango den Markina-Xemeingoa abian jarri arte). Zerbitzu hori badago abian Bilbon (Etxaniz), Etxebarrin eta Zallan -Karrantzara hedatuta-, eta 750 etxe baino gehiagotan eskaintzen da.
Bizkaiak sei eguneko zentro gehiago irekiko ditu irailetik aurrera, etxeTIC zerbitzua eskaintzeko.
Amaia Antxustegi: "etxeTIC-i esker persona guztiak etxean bizi leitekez, gura izanez gero."
Bizkaiko Foru Aldundiak etxeTIC zerbitzua eskainiko du doan irailetik aurrera, etxean jarraitzeko laguntza emateko. Laguntza-zerbitzu hori bederatzi zentrotan banatzen da, eta beste sei jarriko dira martxan. Gaur egun eguneko zentroak dira eta zerbitzua berrituko dute etxeTIC eredua eskaintzeko. Honako hauek dira: Ugaokoa, Arratiako hainbat udalerri bere gain hartuko dituena; Estartetxe, Leioakoa; Bizigura, Abanto-Zierbenan; Karmelo, Bilboko Santutxu auzoan, Sestao Berria eta Ondarroakoa. Azken horretan, behin-behinean eskainiko dira etxeTIC zerbitzuak, era deszentralizatuan, Markina-Xemeingo zentroa martxan jarri arte, horixe izango baita erreferentziako zentroa Lea-Artibai eskualdean.
Sei zentro horiek bat egiten dute zerbitzu publiko hori Bilbon (Etxaniz), Etxebarrin eta Zalla Enkarterrin eskaintzen dutenekin. Zalla Enkarterriko zentroak, gainera, arreta-gune deszentralizatu bat du Karrantzan, astean bi egunetan zuzeneko arreta eskaintzen duena, zerbitzua Enkarterriko erreferentzia-zentrora joan ezin diren erabiltzaileei laguntza-zerbitzu hau hurbiltzeko.
EtxeTIC etxean ematen diren zainketetan laguntzeko doako foru zerbitzu publikoa da, eta mendekotasun egoeran egoteaz gain, familia-giroan zaintzeko prestazioa (PECEF) jasotzen duten edozein adinetako pertsonek jaso dezakete. Zerbitzu hau pertsona horien zaintzaileentzat ere bada. Zerbitzua jasotzen duen pertsonak nahiz zaintzaileak, biek bizi behar dute beren erreferentzia-zentroaren eremuan; horrez gain, zaintza-plan pertsonalizatua jaso behar dute eta erreferentziazko zentrokoa den profesional baten laguntza ere bai. Une honetan, lurraldeko 750 ekosistemak (etxek) baino gehiagok jasotzen dute zerbitzu hori.
Gizarte ekintzako foru diputatu Amaia Antxustegik uste du Bizkaiko Foru Aldundiak abian ipini duen zerbitzu berri hau doako zerbitzu publiko onuragarria da, eta oso baliagarria bai mendekotasunean dauden pertsonei bai beren zaintzaileei laguntzeko, bai eta hurbileko zentro komunitario batetik etxean ematen den iraupen luzeko arreta emateko ere; teknologia berriak erabiltzen direnez, tresna itzela da bertatik bertara ematen den arreta osatzeko eta hobetzeko. Zerbitzu honi esker pertsona guztiak etxean bizitzen gera daitezke, nahi izanez gero
.
Bestalde, aurreikusita dago uda igarotakoan Mungian ere EtxeTIC zentro berri bat zabaltzea, hango eragin-eremuko udalerriei (Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Maruri-Jatabe, Meñaka eta Mungia) zerbitzua eskaintzeko. 2025. urtearen hasieran, Basaurin ere etxeTIC zentro berria irekiko da. Bi zentro horiek abian jarrita, etxeTIC zerbitzu publikoa lurraldeko 11 zentrotan egongo da eskuragarri, mendekotasun egoera aitortuta duten 5.000 pertsonarentzat, gutxi gorabehera, eta haien zaintzaileentzat.
Zainketak hobetzeko teknologia eta arreta pertsonalizatua
Bizkaiko Foru Aldundiak sustatutako generazio berriko EtxeTIC zentroetan, mendekotasuna duten pertsonek eta haien zaintzaileek plan bat dute eskura etxeko zainketa-ekosisteman laguntzeko. Plan horrek barne hartzen ditu hainbat ekintza pertsonalizatu, bai mendekotasuna duten pertsonentzat, bai zaintzaileentzat. Ekintzok laguntzeko teknologiekin osatzen dira, hala nola tabletekin edota jarduera-eskuturrekin, zeinekin jarraipen periodikoa egiten baita, monitorizazioa egin eta arriskuak prebenitzearren. Abiatutako esku-hartzeek, beraz, zentroari une jakinetan ematen zaion laguntzaz gain, online eta aurrez aurreko arreta-modalitateak ere eskaintzen dituzte. Era berean, hogei bat pertsonak (zentroek gutxi gorabehera eskain ditzaketen plazen arabera) eguneko ohiko zentro baten arreta jasotzen dute.
Horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak aurrera egiten jarraitzen du, modu mailakatu eta irmoan, arreta-eredu berritzaile hori pixkanaka ezartzen, lurraldean abian jarritako Iraupen Luzeko Zainketen Trantsizio Planaren hedapenaren funtsezko ardatzetako bat baita.