www.bizkaia.eus/guregida


KONTSULTA 2021/07/15


  
Data

15.07.2021

Erreferentzia

PFEZ.Zergak batera ordaintzeko aukera. Familia-unitatea.

Galdera

Kontsultagilea bere izatezko bikotearekin eta azken horren 9 urteko alabarekin bizi da. Jakin nahi du 2020ko ekitaldian zergak bere bikotearekin eta haren alabarekin batera ordaindu ditzakeen, edota bere autolikidazioa bikotearen 9 urteko alabarekin batera egin dezakeen, eta bere izatezko bikoteak, bere kabuz, zergak era indibidualean ordaindu ditzakeen.

Ebazpena

Kontsulta idazkian egindako galderari dagokionez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren (PFEZFA) 97. artikulua aplikatu behar da: "1. Hurrengo artikuluan ezarritako familia-unitateen modalitateetako batean sartzen diren pertsona fisikoek edozein zergalditan aukeratu dezakete zerga honetan baterako tributazioa egitea, zergari buruzko arau orokorrei eta titulu honetan bildutako xedapen bereziei jarraituz, betiere familiako kide guztiak zerga honen zergadunak badira. Familia-unitateko kideak lurralde desberdinetan bizi direnean, eta batera tributatzeko asmoa dutenean, foru-arau honetako 2.1.a) artikuluan xedatutakoa aplikatuko da. Zergadunek ezin dute baterako tributazioa hautatu legezko bananketa gertatu edo epai bidez bien artean inolako loturarik ez dagoela adierazi ondoren, edo izatezko bikotea iraungi ondoren, ezta elkarrekin bizitzen segitu arren ere. 2. Baterako tributazioa aukeratzeak ez du ekarriko hurrengo zergaldietan ere batera tributatu beharra. 3. Baterako tributazioa aukeratzeak familia-unitateko kide guztiak hartu beharko ditu barne. Kideetako batek baterako tributazioaren arauak aplikatzen ez baditu edo autolikidazio indibiduala aurkezten badu, familia-unitateko gainerako kideek ere araubide bera erabili beharko dute. 4. Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko 117. artikuluko 3.atalean xedatutakoaren arabera, zerga-aitorpena aurkezten duen familia-unitateko lehenengo kideak hautatuko du hori egiteko modua, eta ezin izango da aldatu zerga-aitorpenaren borondatezko epean zehar. Nolanahi ere, zerga-aitorpenaren borondatezko epea amaitzean, hautatutako aukera aldatu ahal izango da, baldin eta zerga administrazioaren beste ekintzarik gauzatu ez bada. 5. Zergadunek baterako autolikidazioa aurkezten ez badute, zergak banaka ordaindu dituztela pentsatuko da". Ondorioz. baterako tributazioa aukeratzeak familia-unitateko kide guztiak hartu beharko ditu barne. Zehazki, familia-unitateko kide batek zergak batera ordaintzeko arauak aplikatzen ez baditu, edota banakako autolikidazioa aurkezten badu, familia-.unitateko gainerako kideek erregimen berdina aukeratu beharko dute. Bestalde, lege testu bereko 98. artikuluak hau gaineratzen du: "1. Familia-unitatearen barruan banandu gabeko ezkontideak eta izatezko bikoteko kideak sartzen dira, eta honako hauek ere bai: a) Adin gabeko seme-alabak, gurasoen onespenaz eurengatik aparte bizi direnak izan ezik. b) Judizialki ezgaituta dauden seme-alaba adin-nagusiak, guraso agintea luzatu edo birgaitupean daudenean. 2. Era berean, senar-emazteak legez banantzen direnean edo ezkontza-loturarik nahiz izatezko bikoterik ez dagoenean, eta aurreko horri buruzko ebazpen judiziala eman denean, gurasoetako batek eta aurreko lerroaldean aipaturiko baldintzak betetzen dituzten seme-alabek osatuko dute familia-unitatea, norekin bizi diren alde batera utzita. Hala denean, beste gurasoa ez da izango familia-unitateko kidea. Familia-unitatearen eraketari dagokionez, guraso bati esleituko zaizkio seme-alaba guztiak, bien artean hitzartuta. Ados jarri ez badira, familia-unitateko kideak epailearen ebazpena dela bide seme-alaben zaintza daukan gurasoa eta seme-alabak izango dira. Honelako kasuetan bi familia-unitate egon daitezke, bakoitzean guraso bat eta epai-ebazpen bidez berak zaindu beharreko seme-alabak daudela. Hori gertatzen denean, familia-unitatea osatzeko, epaileak seme-alabaren baten zaintza esleitua behar da izan. 3. Inor ezingo da bi familia-unitatetako kide izan aldi berean. 4. Familia-unitatea nortzuk osatzen duten zehazteko urte bakoitzeko abenduaren 31n dagoen egoera hartuko da kontuan. Urtean zehar familia-unitateko kideren bat hil bada, gainerako kideek Zerga batera ordaintzea hautatu ahal izango dute. Hala bada, autolikidazioan hildakoaren errentak sartu beharko dituzte, bai eta zendua dela eta foru-arau honetako VII. tituluko II. kapituluan ezarritakoaren arabera aplika daitezkeen kenkari pertsonalak eta familiarrak ere; kenkariak ez dira murriztu behar heriotza-egunera arteko aldiaren proportzioan". Horren harira, Ogasuneko Zuzendaritza Nagusiak martxoaren 31n emandako 3/2021 Jarraibideak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Araua eta hura garatu duten xedapenak aplikatzeko irizpide batzuk ezarri zituenak, honako hau zehazten du 16.3. puntuan: " "Familia-unitateetan bi talde bereizi behar dira: a) Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 98. artikuluko 1. idatz-zatian araututako familia-unitateak. Unitate hauek izaten dira umeak dituzten zein ez dituzten senar-emazteak edo izatezko bikoteetako kideak (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eratuta). Modalitate honetan ez dago salbuespenik, nahiz eta ezkontide edo bikotekideetako batek aurreko beste erlazio bateko umeren bat eduki. Azken horiek familia-unitateko modalitate honen barne egon daitezke ere, izan ere, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 98. artikuluko 1. atalak ez du eskatzen familia-unitatearen parte diren umeak bi ezkontideenak edo izatezko bikotearen kideenak izatea. Soilik adin gutxikoak izan daitezen eskatzen da (salbu, gurasoen baimenarekin, bakoitza bere etxean bizi badira) edo judizialki aitortutako desgaitasuna duten adin nagusikoak, luzatutako edo eraberritutako guraso ahalari atxikita daudenak. b) Artikulu horretako 2. ataleko familia-unitateak barne hartzen ditu, besteak beste, honako kasu hauek: - legezko banantzea eta - ez izatea ezkontza-loturarik edo izatezko bikoterik (maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera eratua); inskribatu gabeko izatezko bikoteen edo ezkontza desegin den kasuan gertatzen dela ulertuko da. Hori gertatu daiteke: deuseztasunagatik, dibortzioagatik, heriotzagatik edo heriotza-aitorpenagatik. Idatz-zati honetan aipatutako kasuetan familia-unitatean gurasoetako bat eta adingabeko ume guztiak daude (bienak zein batenak), norekin bizi diren kontuan hartu gabe. Beste gurasoa bizi bada ere, ez da familia-unitateko kidea. Seme-alaba guztiak guraso bati edo besteari esleitzea familia-unitatea osatzean guraso bien adostasunarekin egingo da. Adostasunik ez badago, honela osatuko da familia-unitatea: seme-alaben zaintza ebazpen judizial baten bidez era esklusiboan duen gurasoa eta seme-alaba horiek. Kasu horretan bi familia-unitate egon daitezke, eta honela osatuko da bakoitza: gurasoa eta era esklusibo batean bere zaintzapean dauden seme-alaba guztiak. Gurasoetako bat gutxienez ezkonduta dagoenean (edo izatezko bikotea osatzen denean beste pertsona batekin), aurreko harremanetako seme-alabak familia-unitate bati edo beste bati eratxiki behar zaizkiola (aitarenari edo amarenari, bi gurasokoak zein guraso bakarrekoak izan), abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauan gurasoengandiko legezko banaketarako edo ezkontzarik ezerako edo izatezko bikoterik ezerako ezarritako irizpideen arabera. Hortaz, lotura bikoitzeko neba-arrebak familia batean edo bestean sartuko dira, gurasoen akordioaren arabera (edo familia-unitatea osatuko dute batekin edo beste batekin). Akordioa dagoenik ezin bada egiaztatu, epailearen ebazpena dela bide zaintza esklusiboa eratxikita duen gurasoaren familia-unitatean sartuko dira seme-alabak (edo harekin osatuko dute familia-unitatea, kasuan kasukoa). Kasu honetan, baldin eta guraso bakoitzak seme-alaben zati baten zaintza esklusiboa badu, aztergai ditugun ondorioetarako, epailearen ebazpenaren bidez zaintza esklusiboa duten seme-alabak eratxiki beharko dituzte gurasoek familia-unitatean. Aurreko bi paragrafoetan ezarritakoaren ondorioetarako, gurasoen arteko adostasuna zuzenbidean onartutako edozein frogabideren bitartez egiaztatu ahalko da, eta, adierazi denez, adostasun horren froga sinesgarririk ez badago, familia-unitatea soilik era honetara osatu ahalko da: ebazpen judizial baten bidez era esklusiboan seme-alaben zaintza duen gurasoa eta seme-alaba horiek. Lotura sinpleko neba-arrebak badaude, seme-alaba guztiak guraso bati bakarrik atxikitzeko araua, guraso biak ados egonda (edo, bestela, seme-alaben zaintzaile bakarra nor den kontuan izanik), bakarrik aplikatu ahal zaie bikote bakoitzak elkarrekin dituen seme-alaba guztiei (lotura bikoitzeko neba-arrebei); izan ere, jakina denez, guraso bakoitzak bere seme-alaben zergapetzean bakarrik (edo familia-unitate bateko edo besteko integrazioan) izan dezake eragina, baina ez inoren seme-alabenean. Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 79.6 artikuluan ondorengoengatik aplika datekeen kenkariaz ezarritako gorabehera, adingabeen babesaren arloan eskumena daukan erakunde publikoaren aurrean formalizatutako tutoretzaren edo harreraren ondorioz zergadunari lotuta dauden pertsonak ez dira seme-alabatzat hartuko familia-unitatearen kalkuluetarako". Ondorioz,PFEZFAren 98.1. artikuluko bi gurasoko familia-unitate dira: legez banatu ez diren ezkontideenak, eta baita izatezko bikoteen kideenak ere. Azken horiek maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera. Baldin eta badauden: a) adin gabeko seme-alabak, gurasoen onespenaz eurengatik aparte bizi direnak izan ezik. b) judizialki ezgaituta dauden seme-alaba adin-nagusiak, guraso-agintea luzatu edo birgaitupean daudenean. Gainera, 3/2021 Jarraibidean xedatutakoaren arabera, modalitate honetan ez dago salbuespenik, nahiz eta ezkontide edo bikotekideetako batek aurreko beste erlazio bateko umeren bat eduki. Ume horiek barne sartzen dira, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 98. artikuluko 1. idatz-zatian, ez baita exijitzen bi gurasoko familia-unitateak osatzen dituzten seme-alabek ezinbestean ezkontide bienak izatea, edo izatezko bikotekideenak, baizik eta seme-alabak izatea besterik ez da exijitzen (salbu eta, gurasoen baimena izanik, gurasoengandik aparte bizi badira), epailearen bidez ezgaituriko eta luzaturiko edo birgaituriko guraso-ahalari lotutako adin nagusikoentzat. Bestalde, familia-unitateak dira ere 98. artikulu horretako 2. atalekoak, hau da, guraso bakarreko familia-unitateak, legez banatutako kasuetan edota ezkontza-loturarik ez dagoen kasuetan (ezkontza deuseztatu edo desegin den kasuetan, ezkontideetako baten heriotzagatik edo heriotza-aitorpenagatik) edo izatezko bikotea ez bada eratu maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera. Hau da, Eusko Jaurlaritzako Izatezko Bikoteen Erregistroan inskribatu gabeko izatezko bikoteak. Guraso bakarreko familien balizko hauetan, gurasoetako batek eta gurasoengandik aparte bizi ez diren seme-alaba adingabe guztiek osatuko dute familia-unitatea, edo epailearen ebazpenaren bidez ezgaituriko adin nagusikoak luzaturiko edo birgaituriko guraso-ahalari lotua, edozeinekin bizi direla. Beste guraso bat egotekotan, ezin daiteke familia-unitatearen parte izan. Ondorio horietarako, familia-unitatea osatzekotan, gurasoek adostuta eratxikiko dira seme-alaba guztiak guraso bati edo besteari. Halako akordiorik egon ezean, soilik osatuko du famili unitatea seme-alabekin epailearen ebazpenaren bidez zaintza esklusiboa eratxikita duen gurasoak (konpartitu bako zaintza eta babespea). Hala denean, bi famili unitate egon daitezke, eta horietako bakoitza, kasuan kasuko gurasoarekin eta zaintza esklusiboa eratxikita duten seme-alaba guztiekin. Aipatutako kasuan, oraindik ere zehaztu ez bada (soilik bere izatezko bikotearekin eta haren alabarekin bizi dela adierazten da) ulertzen da kontsultagileak eta bere bikoteak izatezko bikote direla maiatzaren 7ko 2/2003 Legean xedatutakoaren arabera. Beraz, aurretik aipatutakoaren arabera, izatezko bikote egin ziren datatik aurrera, kontsultagileak familia-unitate bat sortu zuen bere bikotearekin, eta 98.1. artikuluaren arabera, horrek esan nahi du, aurretik ere aipatu den bezala, izatezko bikoteko kideek familia-unitate bat eratzen dutela. Ez dago salbuespenik zehazte honetan, izatezko bikotearen kideetako batek aurreko harremanetako seme-alabarik badu ere. Hala eta guztiz ere, kontsultagileak bere izatezko bikotearekin familia-unitatea osatzeak ez du galarazten horren alaba unitate horretan sartzeko aukera, zeren eta, PFEZFAko 98.1. artikuluan, ez baita eskatzen bi gurasoko familia-unitateak osatzen dituzten seme-alabek ezinbestean ezkontide bienak izatea, edo izatezko bikotekideenak izatea, baizik eta adin gutxiko seme-alabak izatea besterik ez (salbu eta, gurasoen baimena izanik, gurasoengandik aparte bizi badira), edota adin nagusikoak izatea, epailearen bidez ezgaituriko eta luzaturiko edo birgaituriko guraso-ahalari lotuta daudenak. Horrenbestez, kontsulta honetako kasu batean bezala, izatezko bikoteetako kide batek alaba bat duenean aurreko harremanetako baten ondorioz (hortaz, ez da bi ezkontideena), kontsultagilearen bikotearen alaba txertatzeko bi famili unitate egon daitezke. 1) alde batetik kontsultagileak eta bere izatezko bikoteak eratutakoa, eta 2) beste alde batetik, kontsultagilearen bikotearen alabaren beste gurasoak aipatutako alabarekin eratu lezakeena (edota beste gurasoak ezkontide edo izatezko bikote berri batekin, beste norbaitekin ezkonduko balitz). Hori dela eta, Zuzendaritza Orokor honek uste du, gurasoetako bat berriz ere ezkondu edo izatezko bikotea eratzen duen kasuetan, aurreko harremanetako seme-alabak atxiki behar direla familia-unitate batera edo bestera (guraso batek edo besteak osatutakoa, bi gurasokoa zin guraso bakarrekoa izanik), PFEZFAko 98.2. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, gurasoen legezko banaketetan edo ezkontza edo izatezko bikoterik ez dagoenean. Hortaz, lotura bikoitzeko neba-arrebak familia batean edo bestean sartuko dira, gurasoen akordioaren arabera (edo familia-unitatea osatuko dute batekin edo beste batekin). Modu frogagarrian akordioa dagoenik ezin bada egiaztatu, epailearen ebazpena dela bide zaintza esklusiboa eratxikita duen gurasoaren familia-unitatean sartuko dira seme-alabak (edo pertsona horrekin osatuko dute familia-unitatea, kasuan kasukoa). Azken kasu honetan, baldin eta guraso bakoitzak seme-alaben zati baten zaintza esklusiboa badu, aztergai ditugun ondorioetarako, epailearen ebazpenaren bidez zaintza esklusiboa duten seme-alabak eratxiki beharko dituzte gurasoek familia-unitatean. Aurretik aipatutako guztiaren arabera, Zuzendaritza Orokor honek uste du kontsultagileak bere izatezko bikotearekin eratu duen familia-unitatean bere izatezko bikotearen alaba, aurreko harreman batekoa, atxiki dezakeela. Eta ezin izango dute ez kontsultagileak ez bere izatezko bikoteak familia-unitate bat eratu banatuta, soilik izatezko bikotearen alabarekin. Izan ere, izatezko bikote direnez, eratu duten familia-unitatea zalantza gabe kontsultagileak eta bere bikoteak eratuko dute (bi guraso dituen familia-unitatea) eta dagokien semen-alabak barne hartuko dira.

Araua

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 97. eta 98. artikuluak.Martxoaren 31ko 3/2021 Jarraibidea.

Itzuli