18.02.2020
PFEZa. Ohiko etxebizitza eraikitzea eta kenkaria.
Kontsultagileak, 2018an, 39.000 euro ordaindu zituen etorkizuneko etxebizitza batentzat. Ordainketa hori sozietate kooperatibo baten egin zion, eraikuntzarekin hastea aurreikusita dutelarik. Eraikuntza obren hasiera 2019ko abenduan aurreikusita dago, eta bukaera eta ematea 2023ko apirilean. 2019tik 2023ra, kontsultagileak sozietate kooperatiboaren kontura ordainketak egingo ditu, etorkizuneko ohiko etxebizitza eraiki dezaten. Jakin nahi du ea ohiko etxebizitzan inbertsioak egiteagatik kenkaria aplikatu dezakeen Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenetan, 2018tik 2023ra, eta ea egindako kenkariak galduko lituzkeen eraikuntza 2024ra arte luzatuz gero, kontsultagileari egotzi ezin dakizkiokeen arrazoiak direla-eta.
Egindako galderari dagokionez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren (PFEZFA) 87. artikuluak hau agintzen du: "1. Zergadunek ohiko etxebizitza erosteko zergaldian inbertitu dituzten kopuruen % 18ko kenkaria egin dezakete, haien kargura joan diren erosketa-gastuak barne. Era berean, ohiko etxebizitza erosteko besteren kapitalak erabiltzeagatik, zergadunen kargura joan diren besteren finantzaketak sortutako gastuak barne, zergaldian ordaindutako interesen 100eko 18ko kenkaria egin dezakete. 2. Aurreko 1. zenbakian aipatzen diren kontzeptuen baturagatik urtean, gehienez, 1.530 euroko kenkaria egin daiteke. 3. Zergadun bakoitzeko aurreko 1. paragrafoan aipatzen diren kontzeptuengatik egindako kenkarien zenbatekoaren batura ez da 36.000 euro baino gehiagokoa izango, zergaldi jarraituen denbora osoan. Zifra hori kenduko zaio, hala badagokio, foru arau honek 49. artikuluan jasotakoaren arabera berrinbertsioagatik salbuetsita dagoen ondare irabaziaren zenbatekoari 100eko 18 aplikatuz ateratako emaitza. 4. Zergaduna 30 urtetik beherakoa bada edo familia ugariaren titularra bada, berezitasun hauek aplikatuko dira: a) Aurreko 1. zenbakian jasotako portzentajea 100eko 23 izango da, salbu artikulu honen 5. zenbakiko b) letran aipatzen diren kasuetan. b) Aurreko 2. zenbakian aipatzen den urteko gehieneko kenkaria 1.955 euro izango da, salbu artikulu honen 5. zenbakiko b) letran aipatzen diren kasuetan. Zerga batera ordaintzea aukeratzen bada eta kenkari horretarako eskubidea dutenak pertsona bat baino gehiago badira, batzuk 30 urtetik beherakoak eta beste batzuk adin horretatik gorakoak, paragrafo honetan ezarritako portzentajea eta muga aplikatuko dira. 5. Artikulu honetan aurreikusitako ondorioetarako, honako hauek ohiko etxebizitza eskuratzearen parekoak izango dira (...) c) Erregelamendu bidez zehazten diren kasuak. (...)8. Zerga honen ondorioetarako, ohiko etxebizitzatzat hartuko da zergaduna hiru urtez jarraian bizi den etxebizitza. Hala ere, etxebizitza ohikoa izan dela joko da, epe hori igaro ez arren, zergaduna hiltzen denean, edo ezinbestez etxebizitzaz aldatzera behartzen duten beste inguruabar batzuk gertatzen direnean, besteak beste, etxebizitza ez egokitzea zergadunaren edo berarekin bizi den ondorengo edo aurreko ahaidearen, ezkontidearen edo izatezko bikote-lagunaren ezintasun mailara edo zergaren kuota osoan kenkaria aplikatzeko eskubidea ematen duen pertsonarenera; senar-emazteak banantzea, izatezko bikotea desegitea, lantokia aldatzea, lehen enplegua edo beste bat lortzea, inguruabar ekonomikoengatik aipatu aldian etxebizitzaren ordainketari aurre ezin egin izatea, edo antzeko beste egoerak gertatzea. Ohiko etxebizitzaren kontzeptutik kanpo geratuko dira lorategiak, parkeak, igerileku eta kirol instalazioak, garajeak eta, oro har, eranskinak eta etxebizitza bera ez diren elementu guztiak. Aldiz, elementu horiek kontzeptu horren barruan sartuko dira etxebizitzarekin batera erregistro-finka bakarra osatzen dutenean. Familia-unitateko kideak hiri-ondasun higiezin bat baino gehiagoren titularrak badira, haietako bat bakarrik hartuko da ohiko etxebizitzatzat. Horretarako, familia-unitateak bere bizitza-interesen eta harreman pertsonal, sozial eta ekonomikoen gune nagusitzat duena hartuko da ohikotzat (...)". 47/2014 Foru Dekretuaren 68. artikulua, apirilaren 8koa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Araudia onetsi duena: "1. Honako kasu hauek ohiko etxebizitza erostearen parekoak dira: (...)b) Eraikuntza; zergadunak zuzenean ordaintzen baditu obrak egitearen ondoriozko gastuak, edo obren sustatzaileari konturako kopuruak ematen badizkio, betiere obra horiek, gehienez, lau urteko epealdian amaitzen direnean, inbertsioa hasten denetik zenbatuta. (...) 2. Epaileak onartutako konkurtsoaren ondorioz sustatzaileak ez baditu eraikuntza obrak lau urteko epealdian amaitzen (artikulu honetako 1. idatz-zatiko b) letra), edo ezin baditu etxebizitzak epealdi horretan eman, epealdia beste lau urte luzatuko da. Kasu horietan, hamabi hilabeteko epealdia, aurreko artikuluko 2. paragrafoko lehenengo paragrafoan aipatzen dena, etxebizitza ematen den egunetik aurrera hasiko da zenbatzen. Paragrafo honetan ezartzen den epealdia luzatzeak ondoreak sortu ditzan ezinbestekoa da zergadunak zergaldiko autolikidazioari, hau da, hasierako epealdia bete ez den zergaldikoari, etxebizitzan egindako inbertsioen frogagiriak eranstea, edo egoera horietarik bat gertatu dela frogatzen duen agiria. Idatz-zati honetako kasuetan zergadunak ez dauka dirurik sartu beharrik eraikuntza-obrak amaitzeko lau urteko epealdi orokorra ez betetzeagatik. 3. Zergadunari leporatu ezin zaizkion aparteko inguruabarrengatik obrak bertan behera utzi behar badira eta ondorioz ezin badira amaitu artikulu honetako 1. idatz-zatiko b) letran aipatzen den lau urteko epealdian, zergadunak epealdia luzatzeko eskatu ahal izango dio Zerga Administrazioari lau urteko epealdia amaitu ondoko hilean. Eskaeran epealdia zergatik ez den bete azaldu behar da, eta eraikuntza obrak amaitzeko zenbat denbora beharko den zehaztu behar da (ezin da izan lau urte baino luzeagoa). Aurreko paragrafoan adierazitakoari dagokionez, zergadunak frogagiri egokia aurkeztu beharko du. Aurkeztutako agiriak ikusita, Zerga Administrazioak erabakiko du eskatu den luzapen hori bidezkoa denetz, bai eta epealdia zenbat luzatuko den ere (luzapenak ez dauka nahitaez zergadunak eskatutakoa izan). Epealdiak luzatzeko eskaerak berariaz ebazten ez badira hiru hileko epealdian, ezetsitzat hartu behar dira. Luzapena ematen bada, obrak bertan behera geratu eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da zenbatzen (...)". Kasu horretaz den bezainbatean, ondokoa dio Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren martxoaren 29ko 1/2019 Jarraibideak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Araua eta hura garatzeko xedapenak aplikatzeko hainbat irizpide ezarri dituenak, 15.8.13. idatz-zatian: "Ohiko etxebizitzaren eskuratzearen barne egongo da eraikuntza, zergadunak zuzenean ordaintzen baditu obrak egitearen ondoriozko gastuak, edo obren sustatzaileari konturako kopuruak ematen badizkio, betiere obra horiek, gehienez, lau urteko epealdian amaitzen direnean, inbertsioa hasten denetik aurrera zenbatuta. Ondorio horietarako, orokorrean, lau urteko epea ezarriko da eraikuntza obrak bukatzeko, eta epe hori zenbatzen hasiko da zergadunak ohiko etxebizitzaren inbertsioarekin lotutako lehenengo nolabaiteko onura jasotzen duen lehenengo inbertsiotik aurrera (kenkaria aplikatzea, etxebizitza kontuaren saldoaren xedea, berrinbertsioaren egikaritzea"). Beraz, 2018an egindako ekarpena kontsultagileak kendu baldin bazuen 2018ko PFEZren autolikidazioan, ekarpen hori egiteko unea, inbertsioaren hasierako unea izango da 4 urteko epea zenbatzeko, eta, beraz, 2022an bukatuko da (ez da zehaztu ekarpenaren data zehatza). Gainera, hauxe ezarri du PFEZA horren 67. artikuluak: "1. Oro har, ohiko etxebizitzatzat hartuko da zergaduna gutxienez hiru urtez jarraian bizi den eraikina. Hala ere, etxebizitza ohikoa izan dela joko da, epe hori igaro ez arren, zergaduna hiltzen denean, edo ezinbestez etxebizitzaz aldatzera behartzen duten beste inguruabar batzuk gertatzen direnean, hala nola: etxebizitza ez egokitzea zergadunaren edo berarekin bizi den ondorengo edo aurreko ahaidearen, ezkontidearen edo izatezko bikote-lagunaren desgaitasun mailara edo zergaren kuota osoan kenkaria aplikatzeko eskubidea ematen duen pertsonarenera; senar-emazteak banantzea, izatezko bikotea desegitea, lantokia aldatzea, lehen enplegua edo beste bat lortzea, inguruabar ekonomikoengatik aipatu aldian etxebizitzaren ordainketari aurre ezin egin izatea, edo antzeko beste egoerak gertatzea. Ez dira sartuko ohiko etxebizitzaren kontzeptuan ez lorategiak, ez parkeak, ez igerilekuak, ez kirol instalazioak, ez garajea, ezta, oro har, berez etxebizitza ez diren gainerako elementu guztiak, erregistroan etxebizitzarekin batera ageri direnak izan ezik. Familia unitateko kideak ondasun higiezin hiritar baten baino gehiagoren titularrak direnean, ondasun horietako bat bakarrik hartuko da ohiko etxebizitzatzat. Horri dagokionez, ohiko etxebizitza legez hartuko da, familia unitatearen bizi-interesen, eta giza, gizarte eta ekonomiaren aldetiko harremanen berebiziko gunea dena. 2. Etxebizitza bat zergadunaren ohiko egoitza izan dadin, zergaduna bera benetan eta iraunkortasunez bizi behar da bertan hamabi hilabetez etxebizitza erosi edo obrak amaitu direnetik aurrera. Hala ere, etxebizitzak ez dio ohikoa izateari uzten honako inguruabar hauek gertatzen direnean: a) Zergaduna hiltzen denean edo etxebizitza okupatzea eragozten duen zerbait gertatzen denean, artikulu honetako 1. idatz-zatian ezarritakoarekin bat etorriz. b) Zergadunak ohiko etxebizitza karguagatik edo enpleguagatik badauka eta eskuratutako etxebizitza erabiltzen ez badu; honelako kasuetan lehen aipatutako hamabi hileko epealdia kargua edo enplegua uzten duen egunetik aurrera zenbatu behar da. Lokalak etxebizitza gisa gaitzen badira, etxebizitza lehen aldiz erabili edo okupatzeko lizentzia ematen denetik aurrera hasiko da zenbatzen atal honetako lehenengo paragrafoan aipatzen den hamabi hileko epealdia. 3. Aurreko paragrafoetan ezarritako salbuespenak aplikatu behar direnean, etxebizitza aldatzea nahitaez dakarten edo etxebizitzan bizitzea eragozten duten inguruabarrak gertatu arte aplikatuko da ohiko etxebizitza erosteagatiko kenkaria, salbu eta zergadunak karguagatik edo enpleguagatik erabiltzen duenean ohiko etxebizitza (horrelakoetan kontzeptu honen kenkariak aplikatu ahal izango ditu egoera horrek dirauen artean, etxebizitza erabiltzen ez badu). Hori dela eta, aurrekoarekin parekatuko da zergadunak etxebizitzaren beharra konpentsatzeko kopuruak jasotzea eta, gainera, etxebizitza familia unitatetik kanpoko pertsonek ez erabiltzea. Ondorioz, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokionez, eraikuntza etxebizitzaren eskuratzearen barne egongo da zergadunak zuzenean ordaintzen dituenean obrako gastuak (lursaila erostea barne), edo obren sustatzailearen kontura zenbatekoak entregatzen dituenean, betiere obra horiek inbertsioa hasi eta lau urteko epean bukatuz gero (eta etxebizitzaren jabetza juridikoki eskuratuz gero). Azken betekizun horren salbuespena ezarri ahal izango da bakarrik inguruabar jakin batzuetan, hain zuzen ere, aurretik partzialki transkribatu den PFEZAko 68. artikuluan jasotako baldintzak beteta, aldia luzatzea baimentzen denean, gehienez ere, beste lau urtean. Ondorio horietarako, eraikuntza-lanak amaitzeko ezarritako epealdia zergadunak, inbertsioak direla eta, ohiko etxebizitza erosteagatik izanagatiko kenkariarekin lotutako onuraren bat lortzen duen lehenengo alditik aurrera zenbatzen hasi behar da (esate baterako, kenkariaren aplikazioa, etxebizitza-kontuaren saldoaren aplikazio osoa edo partziala edo berrinbertsioa gauzatzea). Aurreko idatz zatian esan dugunez, epea luza daiteke lehenago ageri diren PFEZAren 68. artikuluaren 2. eta 3. ataletan jasotako kasuetan (sustatzaileak konkurtsoa deklaratu duelako edo lanak beste arrazoi batzuengatik gelditu direlako). Eraikuntza erosketarekin berdindu daitekeen kasu hauetan, zergadunak kontsultan adierazitako kenkaria aplika dezake, lurzorua erostetik eratorritako gastuak ordaintzen joan ahala eta etxebizitza eraikitzen joan ahala edo zenbateko horiei aurre egiteko eskatutako maileguak amortizatzen joan ahala. Azken kasu horretan ere mailegu horiei lotutako interesak eta gastuak kengarriak izango dira. Beraz, eraikuntza erosketarekin parekatzen duten kasuetan, kontsulta-egileak galdetzen den kenketa egin ahalko du eraikuntzaren sustatzaileari egindako konturako ordainketei dagokien zenbatekoaren gainean (etxebizitzaren eraikuntza). Hala eginez gero, horixe izango da unea inbertsioa hasteko, eta beraz, hortik aurrera hasiko da zenbatzen zergaren araubideak ezarritako lau urteko epea, orokorrean, obrak bukatzeko (lehenengo gastuari edo kontzeptuari dagokion eguna, kenkaria egiten duena, edo etxebizitzan inbertsioa egiteagatik aplikatzen dituen gainerako hobariena). Hori guztia, betiere, kenkaria aplikatzeko gainerako baldintzak betez gero. Aurreko guztiaren ondorioz, etxebizitzen eraikuntza sustatzen duen kooperatibaren kontura egindako ordainketekin, eskubidea izango du galdetutako kenkaria aplikatzeko, betiere, obrak, inbertsioa hasi eta gehienez ere 4 urteko epean bukatuz gero (epe hori luzatu egin ahal izango da adierazitako inguruabarretan), eta etxebizitza bere ohiko etxebizitza izanez gero. Emandako datuen arabera, inbertsioa hasi eta 4 urte igaro ondoren, baliteke eraikuntza bukatu gabe egotea, eta, beraz, zergadunak ordura arte egindako kenkarien gaineko eskubidea galduko luke (etxebizitza eraikitzeagatik), salbuetsiz epea luzatu izana gehienez ere beste lau urterako, PFEZAren 68.2. eta 3. artikuluetan xedatutakoak aplikatuz (sustatzailearen lehia aitorpena edo obrak gelditzea, beste arrazoi batzuk direla-eta). Beraz, zergadunak epe hori luzatzeko eskatu ahal du, PFEZAko 68. artikuluan ezarritako kasu eta baldintzetan. Zehazki, zerga-administrazioari eskatu beharko dio lau epeko epea luzatzeko, zergadunari egotz ezin dakizkiokeen arrazoiak direla-eta (sustatzailearen lehia aitorpena ez baldin bada baita ere) obrak eten behar direnean eta legez ezarritako epea bukatu aurretik amaitu ezin dituztenean. Eskabide hori Zuzeneko Zergen Zerbitzuaren aurrean aurkeztu behar da, epe hori bete ez eta hurrengo hilaren barruan. Luzapen eskarian jaso beharko dira epea ez betetzeko arrazoiak eta eraikuntza obrak bukatzeko aurreikusitako epea (ezingo da lau urte baino gehiagokoa izan), eta dagokion justifikazioa egin beharko da (ez-betetzearen arrazoiak egiaztatzen dituzten dokumentu guztiak). Aurkeztutako dokumentazioa ikusita, Zerga Administrazioak erabakitzen du egokiak ote diren eskatutako luzapena eta luzatzeko epea, eta ez dio zertan lotu zergadunaren eskaerari. Horri dagokionez, epealdiak luzatzeko egindako eskabideak gaitzetsiko dira, baldin eta eskabideok beren-beregi ebazten ez badira hiru hileko epealdian. Beraz, zerga kudeaketako organoek (Zuzeneko Zergen Zerbitzua), etxebizitzaren eraikuntzaren epea luzatzea baloratu behar dutenek, dokumentazioa aztertuko dute, eta hala badagokio, epea luzatuko den edo ez erabakiko dute. Edonola ere, inbertsioa hasi zenetik 4 urte igaro ondoren, edo luzatutako epea bukatu ondoren, higiezinaren eraikuntza obrak bukatu gabe baldin badaude, zergadunek arrazoi horrengatik aplikatutako kenkarien eskubidea galduko dute (etxebizitza eraikitzea), eta itzuli egin beharko dituzte, dagozkien berandutze interesekin. Kasu honetan, bere zerga egoera, etxebizitza eraikitzeagatik egindako kenkari desegokiak eta haien berandutza interesak itzuliz, erregularizatu ondoren, zergadunak berriro hasi ahalko dira kenkaria aplikatzen, erregularizatutako azken ekitaldiaren hurrengoan, ekitaldi horretan haien etxebizitza izango den hori eraikitzeko ordaindutako kopuruengatik (lurzorua erosteagatik ordaindutako kopurua barne). Etxebizitza eraikitzearekin erlazionatuta dagoen lehenengo kopuru berria, kenkaria aplikatzen dioten hori, izango da eraikuntza bukatzeko izango duten 4 urteko epe berriaren hasiera markatuko duena. Zehazki, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorraren 119.3. artikuluan hauxe dago xedatuta zerga hobarien ez-betetzeari dagokionez: Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, eta berariaz besterik ezarri ezean, salbuespen, kenkari edo zerga-pizgarri bat aplikatu ondoren aplikatzeko eskubidea galtzen bada ezarritako baldintzak ez betetzeagatik, zergapekoak ez-betetzea gertatu den zergaldiko autolikidazioan salbuespenaren, kenkariaren edo zerga-pizgarriaren kuota edo kopurua sartu beharko du, bai eta haren berandutze-korrituak ere".
Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 87. artikulua.Apirilaren 8ko 47/2014 Foru Dekretuaren 67. eta 68. artikuluak.Martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauko 105. 117., eta 119. artikuluak.