saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


2017/12/21eko kontsulta

Data

21.12.2017

Erreferentzia

Erantzukizun zibileko kredituko polizak, banku-fundazioek ordaindutakoak. Gauzazko ordainketa.

Galdera

Kontsulta egilea merkataritzako sozietate bat da, eta talde bateko kidea da. Talde horretako patronuak, administratzaileak eta zuzendariak erantzukizun zibileko aseguruekin estalita daude, sozietate horrek berak edo bere nagusiak diren erakundeek kontratatu dituztenak (erakunde horiek poliza horien hartzaileak dira). Azaldu duenez, urtebeteko iraupen berriztagarria duten aseguruak dira, eta beraietan aseguratutako kolektiboa zabala eta izengabea da; ez dituzte soilik une honetan (polizen estaldura-aldian) aipatutako funtzioak betetzen dituzten pertsonak estaltzen, baizik eta funtzio horiek aurretik bete dituzten pertsonak ere bai, eta horien guztien ezkontideak edo izatezko bikotekideak, jaraunsleak, legezko ordezkariak edo albazeak, eta guztien jaraunspen-masak. Polizen estaldura erakunde hauetan aipatutako karguak dituzten pertsonengana iristen da: polizen hartzaile diren erakundeetan, taldearen edozein filialetan, eta taldeak kontrolatzen ez duen edozein erakunde partaidetutan (aipatutako karguetarako izendatzen diren pertsonei dagokienez). Eta horren eraginkortasuna partaidetutako filial edo erakunde berri guztietara zabaltzen da, automatikoki. Beraz, primak modu bereizi gabean ordaintzen dira. Poliza horietan, gehieneko kalte-ordain global bat ordaintzea aurreikusten da, azpi-muga jakin batzuekin, eta asegurudunei aurka euren kargua betetzean egiten zaien edozein erreklamazio estaltzen dute, salbuespen jakin batzuekin (nahita egindako ekintzetarako, aurreko erreklamazio edo prozeduretarako, eta abar).Jakin nahi du Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan zelako tratamendua duen aseguru horien primen ordainketak, kontuan izanik aseguru horiek taldeko administratzaile, zuzendari eta patronuek, euren karguak betez eta deskribatutako baldintzekin, duten erantzukizun zibila estaltzen dutela.

Ebazpena

Kontsulta-idazkian egindako galderari dagokionez, lehenik eta behin, abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzkoaren, 6. artikulua aplikatu behar da. Hau ezartzen da artikulu horretan: "1. Zergagaitzat joko da zergadunak lortzen duen errenta, edozein delarik ere errenta hori sortu den lekua eta edozein delarik ere ordaintzailearen bizilekua. Foru arau bidez ezartzen diren errenta-egozpenak ere errenta lortzetzat joko dira. 2. Zergadunaren errenta izango dira: a) lan-etekinek, eta b) ekonomia-jardueren etekinek. (...)".

Beste alde batetik, PFEZFAko 15. artikuluan, laneko etekinei buruzkoan, ondokoa zehazten da: "Lanaren etekinak dira zergadunaren lan pertsonalak edo beraren lan-harremanek edo estatutu-harremanek zuzenean zein zeharka sortzen dituzten kontraprestazio eta erabilera guztiak, haien izena edo izaera edozein izanda ere (diruzkoak nahiz gauzazkoak), jarduera ekonomikoen etekinak ez beste guztiak. Gauzazko ordainketatzat jotzen dira ondasunak, eskubideak edo zerbitzuak dohainik edo merkatuko ohiko preziotik behera nork bere xedeetarako erabili, kontsumitu edo lortzea, nahiz eta ematen dituenarentzat gastu erreala ez izan. (...)".

Horri abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzkoaren, 17. artikuluak honako hau erantsi dio: "1. Besteak beste, ondoko hauek dira lanaren gauzazko etekinak: (...) g) Aseguru-kontratuengatik edo antzeko beste kontratu batzuengatik enpresak ordaindu dituen primak edo kuotak, hurrengo zenbakiko e) eta f) letretan xedatutakoa izan ezik. (...) 2. Aurreko zenbakian xedatutakoa hala izanik ere, honako hauek ez dira gauzazko lan-etekintzat hartuko: (...). e) Langilearen lan-istripuko edo erantzukizun zibileko aseguru-kontratua dela-eta enpresak ordaindu dituen primak edo kuotak. (...)".

Kontsulta egin duen erakundea kide den taldeko patronu, administratzaile eta zuzendariak erantzukizun zibileko aseguruek estaltzen dituzte, kontsulta egileak berak kontratatuak edo haren mendeko erakundeek (poliza horien hartzaile direnek) kontratatuak. Azaldu duenez, urtebeteko iraupen berriztagarria duten aseguruak dira, eta beraietan aseguratutako kolektiboa zabala eta izengabea da; ez dituzte soilik une honetan (polizen estaldura-aldian) aipatutako funtzioak betetzen dituzten pertsonak estaltzen, baizik eta funtzio horiek aurretik bete dituzten pertsonak ere bai, eta horien guztien ezkontideak edo izatezko bikotekideak, jaraunsleak, legezko ordezkariak edo albazeak, eta guztien jaraunspen-masak. Polizen estaldura erakunde hauetan aipatutako karguak dituzten pertsonengana iristen da: polizen hartzaile diren erakundeetan, taldearen edozein filialetan, eta taldeak kontrolatzen ez duen edozein erakunde partaidetutan (aipatutako karguetarako izendatzen diren pertsonei dagokienez). Eta horren eraginkortasuna partaidetutako filial edo erakunde berri guztietara zabaltzen da, automatikoki. Beraz, primak modu bereizi gabean ordaintzen dira. Beraz, primak modu bereizi gabean ordaintzen dira. Poliza horietan, gehieneko kalte-ordain global bat ordaintzea aurreikusten da, azpi-muga jakin batzuekin, eta asegurudunei aurka euren kargua betetzean egiten zaien edozein erreklamazio estaltzen dute, salbuespen jakin batzuekin (nahita egindako ekintzetarako, aurreko erreklamazio edo prozeduretarako, eta abar).

Zuzendaritza Nagusi honek ulertzen du, beraz, kontsulta egin duen konpainiak edo haren nagusiak diren erakundeek deskribatutako aseguruen primak ordaintzeak ez duela ekartzen gauzazko ordainsaririk ematea asegurudunei, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari eta haren atxikipenen sistemari lotuta, haiek ez baitute ondasun edo zerbitzurik jasotzen euren helburu partikularretarako arrazoi horrengatik (zeinaren kontura zerga hori ordaindu behar duten).

Araua

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 6, 15 eta 17. artikuluak.

Itzuli