saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


2017/11/22ko kontsulta

Data

22.11.2017

Erreferentzia

PFEZ. Aseguru kolektiboan egindako erretiroagatiko prestazioak, ezarri gabeko primei dagozkienak; azken horiek 2003ko urtarrilak 1 aurretik itundutako aseguruei dagozkie, non prima guztiak ordainduak izan ziren 2003ko apirilak 11 aurretik.

Galdera

Kontsultagilea 2017ko apirilak 30ean erretiratu zen, eta une horretan, kapital moduan jaso zuen lan egiten zuen enpresarekin sinatutako bizitza aseguru kolektiboei lotutako erretiro prestazioa, pentsioengatik zituen konpromisoak nabarmentzeko (beraz, kontsultagilea horiengatik aseguratua zegoen eta horien onuraduna zen). Zehazki, aseguruetako bat konpainiak kontratatu zuen 2003ko urtarrilak 1 aurretik, eta horren prima guztiak 2003ko apirilak 11 aurretik ordaindu ziren (langileei zergarik ezarri gabe).Jakin nahi duena da ea aseguru horri 300.000 euroko muga ezartzen zaion (muga hori Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauko 19.2. artikuluaren azken paragrafoan aurreikusita dago). Horren arabera, % 100 baino integrazio portzentaje baxuagoak aplikatu behar zaizkien aurreikuspen sozialeko zenbait sistemetatik eratorritako etekinak ezin dira urteko 300.000 euro baino gehiagokoak izan. Hori guztia Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren hamaikagarren xedapen iragankorrean aurreikusitakoarekin bat eginez. Hala, azken hori Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren abenduaren 21eko 10/1998 Foru Arauaren 16.2 c) artikuluari lotuta dago, 2002ko abenduaren 31ra arte indarrean egon zen idazketan (horretan ez zen gehieneko 300.000 euroko kopuruari erreferentziarik egiten).

Ebazpena

Kontsulta-idazkian egindako galderari dagokionez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Araua aplikatu behar da; hain zuzen ere, 15. artikulua. Hau xedatzen du: "Lanaren etekinak dira zergadunaren lan pertsonalak edo beraren lan-harremanek edo estatutu-harremanek zuzenean zein zeharka sortzen dituzten kontraprestazio eta onura guztiak, jarduera ekonomikoen etekinak ez beste guztiak. (...)".

Eta PFEZFAren 17. artikuluan honako hau gehitu da: "1. Besteak beste, ondoko hauek dira lanaren gauzazko etekinak: (...) b) Enpresaburuek pentsioengatik hartutako konpromisoei aurre egiteko ordaindutako kontribuzio edo ekarpenak, azaroaren 29ko 1/2002 Errege Dekretu Legegileak Pentsio Plan eta Fondoei buruzko Legearen testu bateratua onartzen dutenak lehen xedapen gehigarrietan eta berau garatzeko araudian aurreikusitako eran, betiere, ordainketa horiek guztiak prestazioekin lotutako pertsonei egozten bazaizkie. Zerga-egozketa hau borondatezkoa izango da enpresen gizarte aurreikuspeneko planez bestelako talde aseguruen kontratuetan. Erabakia hartuz gero, aseguru-kontratua iraungi arte ordaintzen diren prima guztietarako eutsi behar zaio. Dena den, arrisku-aseguruen kontratuetan derrigorrez egin beharko da egozpen fiskala, hurrengo zenbakiko f) letran xedatutakoaren kalterik gabe. Aseguru-kontratuan aldi berean erretiroa, heriotza edo lanerako ezintasuna estaltzen badira, zerga-egozketa ez da nahitaezkoa. (...)".

Gainera, PFEZFAren 18. artikuluan hauxe xedatu da: "Ondokoak ere lanaren etekintzat jo behar dira: Honako prestazio hauek: (...) 6. Enpresen gizarte aurreikuspeneko planekin zerikusirik ez duten aseguru kolektiboko kontratuen onuradunek erretiro eta elbarritasunagatik jasotako prestazioak, haien zenbatekoek fiskalki egotzitako kontribuzioak eta langileek zuzenean egindako ekarpenak gainditzen dituzten neurrian. Nahitaezkoa da, betiere, kontratu horiek enpresek pentsioengatik hartutako konpromisoak bideratzeko izatea, Pentsio Plan eta Funtsei buruzko Legearen testu bategineko lehenengo xedapen gehigarrian eta hura garatzeko araudian aurreikusitako eran (testu bategin hori azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen). (...)".

Bizi-aseguru kolektiboei dagokienez, ez dira enpresek langileekin beren gain hartutako pentsioengatiko konpromisoak antolatzen dituzten enpresaren gizarte aurreikuspeneko planak eta mendekotasuneko aseguru kolektiboak bezalakoak, eta adierazi behar da laneko etekintzat hartzen direla langile onuradunak erretiroagatik eta elbarritasunagatik eskuratutako prestazioak, betiere, horien kopuruak nagusiari zergen aldetik egotzi bazaizkio eta azken horrek (langileak) egindako ekarpenak eta langile horrek zuzenean egindako ekarpenak gainditzen baditu.

Ondorio horietarako, azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Planak eta Funtsak arautzen dituen Legearen testu bateginaren lehenengo xedapen gehigarriak, langileekiko pentsioen ziozko konpromisoak babesteari dagokionez, zera xedatzen du: "Pentsioen zioz enpresek hartzen dituzten konpromisoak, sortutako prestazioak barne, euren kostuaren sortzapena hasten den unetik, aseguru-kontratuen bidez gauzatu beharko dira (enpresen gizarte aurreikuspeneko planak eta mendekotasun-aseguru kolektiboak barne), edo pentsio-plana formalizatuz, edo bi bide horiek batera erabiliz. Behin bideraturik, enpresei pentsioen ziozko konpromisoek sortzen dizkieten betebeharrak eta erantzukizuna aseguru-kontratu eta pentsio-plan horietan euren gain hartutakoak bakar-bakarrik izango dira. Ondorio horietarako, enpresaburuak enpresako pertsonalarekin hartutako legezko edo kontratuko betebeharren eta 8. artikuluko 6. idatz-zatian ezarritako kontingentziekin lotutakoen ondorioak dira pentsioen ziozko konpromisoak. 8. artikuluko 5. idatz-zatian ezarritako formak izan ditzakete pentsio horiek, eta konpromisook estaltzeko prestazio oro bilduko dute, prestazioaren izena edozein delarik ere. Enpresatzat jotzen dira ez bakarrik pertsona fisiko eta juridikoak, baita ondasunen komunitateak eta bestelako erakundeak ere, nortasun juridikorik ez izan arren, euren langileekin deskribatutako konpromisoak bere gain hartzeko gai badira. Aseguru kontratuek lehen paragrafoan aipatutako helburua lortu ahal izateko honako baldintzak bete beharko dituzte: a) Bizitzaren gaineko aseguru kolektiboaren edo enpresako gizarte aurreikuspeneko planaren forma izatea, non langilea izango baita aseguratua eta bereganaturiko konpromisoen araberako pentsioak jasotzen dituzten pertsonak, berriz, aseguratuak. b) Kontratu horietan, ez da aplikatzekoa izango Aseguru Kontratuari buruzko Legearen 97. eta 99. artikuluetan xedaturikoa. c) Hartzailearen erreskate eta murrizpenerako eskubideak soilik erabil ahal izango dira polizan unean uneko indarreko pentsioen ziozko konpromisoak behar bezala estaltzeko, edo soilik poliza horretan estalitako konpromisoak beste aseguru kontratu batean, enpresako gizarte aurreikuspeneko plan batean edo pentsio plan batean integratzeko. Azken kasu horretan, aseguru-etxe berriak edo pentsio planak pentsioen ziozko konpromisoen guztizko estaldura hartuko du bere gain. d) Banaka ezarriko dira poliza bakoitzari dagozkion inbertsioak, arauz xedaturikoaren arabera. e) Erreskaterako eskubidearen kopurua ezin izango da hornikuntza teknikoen inbertsioaren aktiboak gauzatzeko balioa baino handiagoa. Xedapen horiek estaltzean defizita egongo balitz, defizit horrek ez du eraginik izango erreskaterako eskubidean, arau bidez ezartzen diren kasuetan izan ezik. Erreskatearen zenbatekoa zuzenean pentsio-plan berriaren aseguratzaile berriari edo pentsio funtsari ordaindu beharko zaio. Onartuko da erreskatearen balioaren ordainketa aktiboak lekualdatuz egitea, dagozkion titulartasun-aldaketak egiteko beharrezkoak diren gastuen garbia alegia. Pentsioen ziozko konpromisoekin lotutako subjektuei egotzitako primak dituzten aseguru kontratuetan, konpromisoan hitzartutako baldintzen babesean, subjektuen eskubide ekonomikoak lehenetsi beharko dira araudi honetan ezarritako kontingentziak gertatu aurreko lan-harremana eteten denean edo subjektu horiei loturiko pentsioen ziozko konpromisoa aldatzen denean. Araudiaren arabera xedapen honek hizpide dituen aseguru kontratuek bete beharreko baldintzak zehaztuko dira, gizarte xedapeneko mutualitateen eta horien mutualisten artean -aseguruaren hartzaileak edo aseguratuak diren heinean- bideratutakoak barne. Nolanahi ere, arau bidez ezarritako baldintzak homogeneoak izan beharko dira aktuarial eta finantzieroki pentsio planen bidez egindako pentsioen ziozko konpromisoei aplikagarriak zaizkien arauekin. Pentsioen ziozko konpromisoen eta sortutako prestazioen ordainketaren eraginkortasuna lehen paragrafoan aipatutako tresnen gauzatzearen mende egongo dira. Nolanahi ere, enpresak hartutako pentsioen ziozko konpromisoak bideratzeko duen beharra ukatzea lan arloko arau-hauste oso larria izango da, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako lan-arloko arau-hausteei eta zigorrei buruzko Legearen testu bateginean ezarritakoaren arabera. Inolaz ere ez da onartuko konpromiso horiek estaltzea enpresariak barneko funtsak edo antzeko tresnak emanda, horrek eratutako baliabideen titulartasuna mantendu behar izanik".

Ondorioz, enpresak bere gain hartutako pentsioei lotutako konpromisotzat joko dira honako hauek: enpresariak langileekiko dituen legezko edo kontratuzko betebeharren ondoriozkoak, erretiratzeari lotutakoak; lanerako ezintasun osoari eta iraunkorrari lotutakoak; heriotzari eta/edo mendekotasun larriari edo handiari lotutakoak.

Bestalde, integrazio portzentajeari dagokionean, kasu honetan lanaren etekin hauen gainean ezarri daitekeena, PFEZFAren 19. artikuluak hauxe aurreikusten du: "1. Lanaren etekin osoa kapitulu honetako aurreko artikuluetan definitu diren etekin guzti-guztiek osatzen dute, oro har. 2. Hala ere, idatz-zati honetan zerrendatzen diren kasuetan, lanaren etekin osoa kapitulu honetako aurreko artikuluetan definitu diren etekinen zenbateko osoari honako portzentajeak aplikatuz kalkulatuko da: c) Etekinak foru arau honetako 18. artikuluaren a) letraren 6. zenbakian aipatzen diren aseguru kolektiboko kontratuengatik kapital moduan jasotako prestazioetatik baldin badatoz eta, betiere, enpresarien ekarpenak prestazioak jasotzen dituzten pertsonei egotzi bazaizkie: a) Erretiro-prestazioen kasuan: - % 60, haiei dagozkien primak prestazioak jaso baino gutxienez bi urte lehenago ordaindu badira. - %25, haiei dagozkien primak prestazioak jaso baino gutxienez bost urte lehenago ordaindu badira. Azkeneko portzentaje hori bera aplikatuko zaio horrelako kontratuen ondoriozko etekin osoari lehen prima ordaindu zenetik zortzi urte baino gehiago pasatuz gero, baldin eta kontratuaren iraupenean zehar primak aldizkakotasun eta erregulartasun nahikoarekin ordaindu badira, arau bidez ezartzen den bezala. (...) Kapital moduan jasotako prestazioak foru arau honetako 18. artikuluko a) letrako 6. zenbakian aipatzen diren aseguru kolektiboen kontratuetatik datozenean, eta enpresaburuen ekarpenak egotzi ez zaizkienean prestazioak jasotzen dituzten pertsonei, % 60 aplikatuko da: (...) - Prestazioei dagozkien primak haiek jaso baino gutxienez bi urte lehenago ordaindu direnean. c) letra honetan aipatzen diren ehunekoak aplikatzeko formula erraztuak finkatu ahal izango dira arau bidez. (...) Zenbaki honetako b) eta c) letretan aipatzen diren etekinei % 100etik beherako integrazio portzentajeak aplikatuko bazaizkie ere, etekinon zenbatekoa ezin da 300.000 euro baino handiagoa izan urtean. Hortik gorako zenbatekoa osorik integratuko da (% 100)".

Manu hori Bizkaiko Foru Aldundiaren apirilaren 8ko 47/2014 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiko (PFEZA) 15. artikuluan garatu da, eta honakoa jaso da bertan: "(...) 3. Zergari buruzko Foru Arauko 18. artikuluko a) letran ezarritako prestazio mistoa jasoz gero, hau da, mota guztietako errentak eta kapital kobrantzak bateratzen dituen prestazioa, 19. artikuluko 2. idatz-zatiko b) eta c) letretan ezarritako portzentajeak kapital modura kobratutako kopuruei bakarrik aplikatu ahal zaizkie. Hain zuzen ere, errenta-prestazioak kobratzen hasi ondoren errenta aurreraturik berreskuratzen bada, lortutako etekinari prima edo ekarpen bakoitzak errenta eratzerakoan duen antzinatasunaren araberako integrazio-ehunekoa aplikatuko zaio. 4. Prestazioa lotuta duen pertsona bati talde-aseguru batera egindako ekarpenak egotzi bazaizkio, Zergari buruzko Foru Arauaren 19. artikuluko 2. idatz-zatiko c) letrako a') eta b') letretan ezarritako % 25eko portzentajea aplikatzeko, kontratua indarrean egon den artean ordaindutako primak aldizkakotasun eta erregulartasun nahikoarekin ordaindutzat joko dira baldin eta lehenengo prima ordaindu denetik zortzi urte baino gehiago pasatu badira, eta primek batez beste lau urte baino gehiago iraun badute. Primen iraunaldiaren batez besteko epealdia hauxe izango da: primen batura bider beraien iraunaldiko urteen kopuruaz egin eta biderkadura hori ordaindutako primen batura osoaz zatitzetik ateratzen den zatidura. (...) 6. Kapital-prestazioa jasotzen bada Zergari buruzko Foru Arauko 18. artikuluko a) letrako 6. zenbakian ezarritako bizitza-aseguruko kontratu baten bidez eta kontratuaren primak aldizkakoak edo apartekoak badira, prima bakoitzari dagokion guztirako etekinen zatia kalkulatzeko guztirako kopuru hori zatiketa honen emaitzako haztapen-koefizienteaz biderkatu behar da. - Zatikizunean, prima eta ordaindu zenetik etekina jaso arte igarotako urteen kopurua biderkatzearen emaitzako kopurua. - Izendatzailean, prima ordaindu zenetik prestazioa kobratu arte pasatutako urteen kopurua prima guztiez biderkatuta sortzen diren kopuruen batura. 7. Zergari buruzko Foru Arauko 19. artikuluko 2. idatz-zatian ezarritakoari dagokionez, erakunde aseguratzaileak ordaindutako kopuruetatik prima bakoitzari dagokion zatia banakatuko du."

Modu osagarrian, PFEZFAren 16. artikuluak hauxe dio: "Zergari buruzko Foru Arauko 19. artikuluaren arabera % 100etik beherako integrazio-ehunekoak 300.000 euroko zenbatekoa gainditzen ez duten etekinei aplikatuko zaizkie. Bada, gehieneko muga hori banaka aplikatuko zaie honako etekin hauei: a) Zergari buruzko Foru Arauko 19. artikuluko 2. idatz-zatiko a) letran aipatzen diren etekinak (guztirako zenbatekoa). b) Zergari buruzko Foru Arauko 19. artikuluko 2. idatz-zatiko b) eta c) letretan aipatzen diren etekinak (guztirako zenbatekoa)".

Horrenbestez, oro har, pentsioen konpromisoak bideratze aldera, erretiroa dela-eta enpresek sinatutako bizi-aseguru kolektiboetatik kapital gisa jasotako zenbatekoak (enpresa eta gizarte aurreikuspen planen eta menpekotasun aseguru kolektiboen ezberdinak) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zerga oinarrian integratzen dira portzentaje desberdinetan, kontuan hartuta enplegatzaileek ordaindutako primak zerga aldetik langileei egotzi zaizkien ala ez (nolanahi ere, PFEZFAren hamaikagarren xedapen iragankorrean adierazitakoa kontuan hartu ahalko da, 2003ko urtarrilaren 1a baino lehen hitzartutako aseguruetarako, prima guztiak 2003ko apirilaren 11 baino lehen ordaindu badira, gauzatako lan-etekin gisa enplegatuen egozpen fiskala izan gabe).

Hala, enplegatzaileak ordaindutako primak langileari salgaien ordainsari gisa egotzi bazaizkio asegurutik jasotako prestazio guztietan, lanaren etekintzat jo behar da, bakar-bakarrik, egotzitako enpresa-ekarpenez eta langileak zuzenean egindako ekarpenez (halakorik bada) gaineko zatia. Zenbateko horren gainean dagokion integrazio portzentajea aplikatu behar da, prima bakoitzaren ordainketatik pasa den denboraren arabera eta kapital gisa kobratu bada (eta gehienez ere 300.000 euro urtean).

Zehazki, kapital gisa lortutako erretiro prestazioen gainean honako integrazio portzentaje hauek aplikatzen dira: a)% 100, errenta jaso baino lehen, bi urteko aurrerapenarekin ordaindutako primei dagokien etekinaren gainean; b) % 60 prestazioa jaso aurretik 2 urte baino gehiagoko (gehienez ere 5 urte) aurrerapenarekin ordaindutako primen ondoriozko etekinaren gainean; eta c) % 25 prestazioa kobratu baino lehen, 5 urte baino gehiagoko aurrerapenarekin ordaindutako primei egotzi ahal zaien etekinaren gainean. Modu berean, % 25eko integrazio portzentajea aplikatuko da kapital gisa kobratutako etekin osoaren gainean, betiere, honako baldintza hauek betetzen dituzten aseguruetatik baldin badator: lehenengo prima ordaindu zenetik 8 urte baino gehiago igaro izana; eta 2) egindako ekarpenek araudian ezarritako aldizkakotasuna eta erregulartasuna errespetatzea (lehenengo prima ordaindu zenetik zortzi urte baino gehiago pasa badira eta primen iraunkortasunaren batez besteko denboraldia lau urtekoa baino handiagoa bada). Goian idatzitako PFEZAko 15.4. artikuluan ezarritakoaren arabera, primen iraunaldiaren batez besteko epealdia hauxe izango da: primen batura bider beraien iraunaldiko urteen kopuruaz egin eta biderkadura hori ordaindutako primen batura osoaz zatitzetik ateratzen den zatidura.

Enplegatzaileak ordaindutako primak ez bazaizkio langileari salgaietan emandako ordainsari gisa egotzi aldez aurretik, jasotako erretiroagatiko prestazioaren zenbateko osoa bakarrik joko da lan-etekintzat, betiere, langileak ordaindutako primen zatia (egonez gero) gainditzen badu. Errenta horren gainean aplikatu beharreko integrazio portzentajeak prima bakoitzaren ordainketa gauzatu zenetik igaro den denboraren arabera aldatzen dira, betiere, kapital gisa kobratu badira. Zehazki, erretiroagatiko prestazioen portzentajeak hauek dira: % 100 prestazioa jaso aurretik bi urteko aurrerapenarekin ordaindutako primen ondoriozko etekinei dagokienez; eta b) % 60 erretiroagatiko prestazioa jaso baino lehen bi urteko baino gehiagoko aurrerapenarekin ordaindutako primen ondoriozko etekinaren gainean.

Prima bakoitzak egotzi beharreko lortutako etekinaren zatia goian idatzitako PFEZFAren 15.6. artikuluan xedatutako arauak aplikatuz zehazten da. Ondorio hauetarako, aseguru erakundeak ordaindutako prima bakoitzari dagokion ordaindutako kantitateen zatia zatikatu beharko du (PFEZFAren 15.7. artikulua).

Bukatzeko, goian transkribatu dugun PFEZFAren 19. artikuluan eta PFEZAren 16. artikuluan berariaz adierazten den bezala, kontsulta honetako kasuari dagokionez, % 100etik beherako integrazio portzentajea aplikatu ahal zaion 300.000 euroko gehieneko zenbatekoa PFEZFAren 19. artikuluko 2. ataleko b) eta c) letretan aurreikusitako etekinen multzoari dagokio. Hau da, zergaduna bazkide, partaide edo onuradun duten gizarte aurreikuspeneko sistemen multzoari (BGAE, pentsio-planak eta abar) eta enplegatzaileen pentsio-konpromisoak gauzatzeko aseguru kolektiboen multzoari dagokie, kontsulta-egilea horrelako asegururen baten onuraduna bada.

Aurreko guztiarekin ondorioztatu behar da kontsultaren xede den aseguruak enpresak bere gain hartutako pentsioengatiko konpromisoak erabiltzen dituen neurrian, Pentsio Plan eta Funtsei buruzko Araudiko Legearen testu bateginaren lehenengo xedapen gehigarrian ezarri bezala, galdetzen den prestazioaren kobrantzak lan-etekin bat sortzen duela, honako batura hau gainditzen duen zenbatekoa bezalakoa duena: a) enplegatzaileak aseguru horretarako egin dituen eta kontsulta-egileari fiskalki egotzi dizkion ekarpenak (ematen duenez hori ez da gertatu); eta b) kontsulta-egileak zuzenean egin dituen ekarpenak.

Horrela kalkulatzen diren eta kapital gisa kobratzen diren lan-etekinen gainean hainbat integrazio portzentaje aplika daitezke (% 100etik % 25era artekoak), kontuan hartuta enplegatzaileak ordaindutako primak aldez aurretik langileari egotzi zitzaizkion ala ez eta zenbat urte igaro diren prima bakoitza ordaindu zenetik.

Hala ere, aurkeztutako datuen arabera, kontsulta egin den aseguruak bete egiten ditu aurretik aipatutako PFEZFAren hamaikagarren xedapen iragankorrean eskatutako baldintzak bertan araututako zerga tratamendua aplikatu ahal izateko. Horren arabera: "Foru Arau honetako 19.2 c) artikuluan xedatutakoa gorabehera, 2003ko urtarrilaren 1a baino lehen hitzartutako aseguru-kontratuen kasuan gertatzen bada prima guztiak 2003ko apirilaren 11 baino lehen ordaindu direla baina enplegatuei salgaien lan-etekin gisa egotzi gabe, kasu horretan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko 1998ko abenduaren 21eko 10/1998 Foru Arauko hamaseigarren xedapen iragankorrean xedatutakoa aplikatuko da".

Abenduaren 21eko 10/1998 Foru Arauaren hamaseigarren xedapen iragankor hori (2003ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioak izan zituena) apirilaren 23ko 2/2004 Foru Arauaren bitartez txertatu zen, aurretik martxoaren 26ko 5/2003 Foru Araua indarrean jartzearen ondorioz. Horren bitartez, lehenengo aldiz arautu zen pentsioengatiko konpromisoak egikaritzeko enpresek sinatutako bizi aseguruen erretiro eta ezintasunagatiko prestazioen integrazio portzentaje ezberdinen aplikazioa, eta hala, horri lotutako primak aurretik langileei zergapetu zaizkien ala ez kontuari erantzuna eman zitzaion.

Martxoaren 26ko 5/2003 Foru Araua indarrean jarri aurretik, ez zen ezberdintasun hori egikaritzen, eta hala, aseguru mota horietatik eratorritako prestazio guztiei integrazio portzentaje berdinak aplikatzen zitzaizkien, kontuan hartu gabe horiei zegozkien primak aurretik langileei zergapetu zitzaizkien edo ez (eta ezberdintasun hori gaur egunera arte mantendu da).

Zehazki, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 21eko 10/1998 Foru Arauko hamaseigarren xedapen iragankorrak hauxe xedatu du: "Foru Arau honetako 16. artikuluaren 2. atalaren c) hizkiaren 2. zenbakian ezarri da zerga araubide berria martxoaren 26ko 5/2003 Foru Arauan xedatutakoarekin bat eginez, eta horren bitartez aldatzen da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araubidea Sozietateen, Ez egoiliarren, Ondarearen, Oinordetza eta Dohaintzen, Ondare Eskualdaketen eta Dokumentatutako Egintza Juridikoen gainean, eta hala, jasotako etekinei aplikatuko zaie 2003ko urtarrilak 1 ondoren. Hala ere, 2003ko urtarrilak 1 aurretik hitzartutako aseguru-kontratuentzako prima guztiak ordainduta baldin badaude 2003ko apirilak 11 aurretik enplegatuei salgaietan emandako lan-etekin bezala zergapen fiskalik izan gabe, zergadunak Foru Arau honetako 16. artikuluaren 2. atalaren c)hizkian idatzitakoa aplikatzea aukeratu ahal izango du, 2002ko abenduak 31ra arte indarrean dagoen idazketan".

Horri dagokionez, hau xedatzen du Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 21eko 10/1998 Foru Arauak, 2002ko abenduaren 31ra arte indarrean egon zenak, 16. artikuluan: "1. Lanaren etekin osoa aurreko artikuluan definitu diren etekin guzti-guztiek osatzen dute, oro har. 2. Alabaina, idatz-zati honetan zerrendatuko diren kasuetan, lanaren etekin osoa aurreko artikuluan zehaztu diren etekinen zenbateko osoari honako portzentajeak aplikatuz kalkulatuko da: Foru arau honetako 15.5. a) artikuluan ezarritako laguntzak dirutan jasotakoak direnean, baldin eta aurreneko ekarpenetik bi urte baino gehiago igaro badira, salbu foru arau horretako 15.5.a) 5. artikuluak aipatzen dituen laguntzetatik eratorritako etekinak badira; kasu horretan laguntzak jaso diren eguna baino bi urteko aurrerapenaz ordaindutako primei dagozkien etekinei bakarrik aplikatuko zaie, % 60. Bi urteko epea ezingo da exijitu laguntzak ezgaitasunagatik jasotakoak direnean. Foru arau honetako 15.5. a) 5. artikuluak aipatzen dituen aseguru kolektiboen kontratatuetan sartzen diren erretiroen laguntzetatik sortutako etekinen kasuan, dirutan jaso direnean eta jaso diren eguna baino bost urteko aurrerapenaz ordaindutako primei dagozkien etekinak badira, % 35 eta jaso diren eguna baino zortzi urteko aurrerapenaz ordaindutako primei dagozkienak badira, % 25. Halaber, kontratu horien laguntzetatik eratorritako etekinen kasuan, dirutan jasotakoak badira, lehen primaren ordainketatik hamabi urte baino gehiago igaro badira, baldin eta kontratuak iraun duen aldian ordaindutako primak aldizkotasun eta erregulartasun bat gorde badute, arauz ezarritakoaren arabera, % 25 (...)".

Beste alde batetik, une honetan indarrean dagoen uztailaren 29ko 132/2002 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Araudiko 8. artikuluan hauxe ezarri da: "Zergari buruzko Foru Arauko 16. artikuluko 2. idatz-zatiko c) eta d) letretan ezarritako % 25eko portzentajea aplikatzeko, kontratuaren iraupenean zehar ordaindutako primak aldizkotasun eta erregularitate nahikoarekin ordaindu direla ulertuko da baldin eta lehenengo ordaindu denetik hamabi urte baino gehiago igaro badira eta sariek batez beste sei urte baino gehiago iraun badute. Primen iraunaldiaren batez besteko epealdia hauxe izango da: primen batura bider beraien iraunaldiko urteen kopuruaz egin eta biderkadura hori ordaindutako primen batura osoaz zatitzetik ateratzen den zatidura".

Beraz, 2003ko urtarrilak 1 aurretik bizi aseguru kolektibo guztietatik (aurreikuspen sozialeko planen ezberdinak) eratorritako erretiro-prestazioei integrazio portzentaje berdinak aplikatzen zitzaizkien; horiek enpresariek sinatzen zituzten langileek onartutako konpromisoak egikaritzeko, kontuan hartu gabe horien primak azkenekoei zergapetzen zitzaizkien hala ez.

Laburbilduz:

a) Kapital forman jasotako errendimenduei % 60ko integrazio portzentajea aplikatu behar zitzaien. Aurrekoak, jasotze egunetik 2 urte aurretik ordaindutako primei zegozkienak ziren.

b) Erretiro prestazioetatik eratorritako etekinen kasuan (jasotze data baino bost urte aurretik ordaindutako primei zegozkienak kapital moduan), % 35eko integrazio portzentajea aplikatu behar zen.

c) Etekinaren gaineko % 25eko integrazio portzentajea aplikatzen zitzaien prestazioaren jasotze egunetik 8 urte baino gehiago aurrerago ordaindutako primetatik eratorritakoei.

d) Era berean, % 25eko integrazio portzentajea aplikatzen zen aseguruen kapital moduan kobratutako errentaren guztizkoan, honako baldintzak betetzen baldin baziren: lehenengo prima ordaindu zenetik 12 urte baino gehiago igaro izana; eta 2) egindako ekarpenek araudian ezarritako aldizkakotasuna eta erregulartasuna errespetatzea (lehenengo prima ordaindu zenetik 12 urte baino gehiago pasa badira eta primen iraunkortasunaren batez besteko aldia sei urte baino handiagoa bada).

Hortik ondorioztatzen da abenduaren 21eko 10/1998 Foru Arauaren hamaseigarren xedapen iragankorrarekin arautzen saiatu zirela 2003ko urtarrilak 1 aurretik hitzartutako aseguruetatik eratorritako prestazioak (prima guztiak ordainduak izan baziren 2003ko apirilak 11 aurretik enplegatuei salgaietan lan etekin bezala fiskalki zergapetu gabeak izan gabe) une horretara arte izandako integrazio portzentajeak izateko aukera zutela (horiek, zergapetze fiskala zuten primen aseguruei ordura arte aplikatzen zitzaizkien berdinak ziren).

Martxoaren 26ko 5/2003 Foru Arauaren, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren abenduaren 21eko 10/1998 Foru Arauaren eta ondorengo Pertsona Fisikoen gaineko Zergaren abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauaren bitartez egikaritutako 2003ko berritzearen ondoren, mantendu egin zen enpresen kargurako pentsioengatiko konpromisoak eratzen dituzten aseguru kolektiboen jasotze kapitalak ezberdin tratatzea, horiei dagozkien primak langileei egotzi zaizkien hala ez zaizkien kontuan hartuta. Gaur egun, indarrean dagoen PFEZFAk gauza bera egiten du. Horregatik, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauko hamahirugarren xedapen iragankorrak hau xedatu du baita ere: Foru arau honetako 19.2 c) artikuluan xedatutakoa gorabehera, 2003ko urtarrilaren 1a baino lehen hitzartutako aseguru-kontratuen kasuan, gertatzen bada prima guztiak 2003ko apirilaren 11 baino lehen ordaindu direla baina enplegatuei salgai lan-etekin gisa egotzi gabe, kasu horretan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko 1998ko abenduaren 21eko 10/1998 Foru Arauko hamaseigarren xedapen iragankorrean xedatutakoa aplikatuko da".

Gainera, 2014ko urtarrilaren 1etik indarrean dagoen PFEZFAn urteko 300.000 euroko muga ezarri zen % 100 baino gutxiagoko integrazio portzentajeren bat aplikatu daitekeen lan etekinentzat. Aurrerago adierazi den bezala, hemen interesatzen denerako, gehienezko muga hori PFEZFAren 219. artikuluko 2. atalaren b) eta c) hizkietan aurreikusitako etekinen multzoan aplikatzen da. Hau da, zergaduna bazkide, partaide edo onuradun duten gizarte aurreikuspeneko sistemen multzoari (BGAE, pentsio-planak eta abar) eta enplegatzaileen pentsio-konpromisoak gauzatzeko aseguru kolektiboen multzoari dagokie, kontsulta-egilea horrelako asegururen baten onuraduna bada.

PFEZFAren hogeigarren xedapen iragankorrean dago araututa gehieneko 300.000 euroko zenbatekoari dagokion araubide iragankorra, eta bertan ez da aurreikusten planteatutako aseguru motei aplikatu daitekeen inolako arau berezirik.

Kontsultagileak galdetu du ea PFEZFAren hamaikagarren xedapen iragankorrean adierazitakoak asegurutik eratorritako prestazioari aplikatu beharreko integrazio portzentajeari eta urteko 300.000 euroko gehieneko mugari eragiten dion, % 100 baino gutxiagoko portzentajea aplikatu daitekeenean hain zuzen ere.

Horri dagokionez adierazi behar da aztertutako xedapenaren legezko garapenetik (abenduaren 21eko 10/1998 Foru Arauaren hamaseigarren xedapen iragankorrekoa, abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauaren bitartez eta PFEZFA berriaren bitartez indarrean mantendu zena) eta bertan jasotakotik ondorioztatu dela abenduaren 21eko 10/1998Foru Arauaren 16.2 c) artikuluan xedatutakoari buruzko erreferentzia (xedapen horren barne dagoen eta 2002ko abenduaren 31ra arte indarrean egon zen idazketan jasota dagoena) eginda dagoela bakarrik eta modu esklusiboan artikulu horretan araututako integrazio portzentajeak aplikatzeko aukerari dagokionez, horien primak aurretik langileei egotzi ez zaizkienak hain zuen ere (horixe da hain zuzen ere 2003an aldatu zena, martxoaren 26ko 5/2003 Foru Arauaren bitartez egikaritutako berritzearekin, kontsultako xedapen gehigarria sortu zenean hain zuzen ere).

Beraz, aurretik adierazitako PFEZFAren hamaikagarren xedapen iragankorrak jasotako prestazioari aplikatu daitekeen integrazio portzentajeari soilik eragiten dio, eta ez urteko 300.000 euroko mugari. Horri dagokionez, ez luke zentzurik izango langileei egotzi ez zaizkien (eta urte horretako apirilak 11 aurretik guztiz ordaindu direnak) 2003 aurreko aseguru prestazioak 300.000 euroko muga hori aplikatzetik salbuestea, eta ez beste aseguruetatik eratorritako gainerako prestazioetatik. Adibidez, 2003ko urtarrilak 1 aurretik sinatutako aseguru horien prestazioei (horien primak langileei egotzi zitzaizkien) edo 2014 aurrekoak izanda, egun horren ondorengo aseguruei (data horretatik aurrera aplikatu zen 300.000 euroko muga).

Gainera, kontuan hartu behar da PFEZFAren hamaikagarren xedapen iragankorra legezko testu beraren 19. artikuluko 2. ataleko c) hizkian aurreikusitakoaren salbuespena dela ("Albo batera utzi gabe Foru Arau honetako 19. artikuluko 2. ataleko c) hizkian xedatutakoa"). Hala, kontsultaren arrazoia den urteko 300.000 euroko muga hori PFEZFAren 19.2. artikuluaren azken paragrafoan dago, eta hori ez dagokio 2. ataleko aipatutako c) hizkiari, eta beraz, c) hizkiari eta b) hizkiari eragiten dio. Bukatzeko, eta aurretik aipatu den bezala, PFEZFAren hogeigarren xedapen iragankorrean dago araututa gehieneko 300.000 euroko zenbatekoari dagokion araubide iragankorra, eta bertan ez da aurreikusten planteatutako aseguru motei aplikatu daitekeen inolako arau berezirik.

Araua

Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 15., 17., 18. eta 19. artikuluak eta hamaikagarren xedapen iragankorra eta hogeigarren xedapen iragankorra.Bizkaiko Foru Aldundiaren apirilaren 8ko 47/2014 Foru Dekretuaren 15. eta 16. artikuluak.

Itzuli