www.bizkaia.eus/guregida


2017/10/04ko kontsulta


  
Data

04.10.2017

Erreferentzia

PFEZa. Erretiro aurreratuagatik jasotako kapitala, bizi-aseguru kolektibo batetik berreskuratua.

Galdera

Kontsultatzaileak 2016ko uztailean erretiro aurreratua hartu zuen, 2014tik aurretik erretiro egoeran egonda. Lan egiten zuen enpresaren akordio kolektiboak zehaztutakoaren arabera, aurretiko erretiro egoerara pasa zen unean 43.044 euroko kapital gehigarria jaso zuen, kopurua enpresak pentsioengatik zituen konpromisoak kanporatu zituen aseguru kolektiboaren kontratua sinatu zuen aseguru enpresak ordaindu zuen. Eskainitako informazioaren arabera, zehazki, erakundeak pentsioengatiko konpromisoa bere langileekin 2000ko azaroaren 14an kanporatu zituen, aurretik adierazitako enpresako akordio kolektiboan adostutakoaren arabera. Akordio honen arabera ordura arte ezarritako Banku Hitzarmen Kolektiboak araututako prestazio gehigarrien sistema aldatu zen, aurreikuspen sozialeko sistema berri batengatik, zeinaren baitan erretiro kontingentzia lan pentsio plan baten bitartez babestu zen. Plan honi erakundeak langileak 65 urterekin jubilatuko ziren baldintzapean ekarpenak egin zizkion. Modu osagarrian, bankuan 1980ko martxoaren 3aren aurreko antzinatasuna zeukaten eta, 2000ko azaroan indarrean zegoen legediaren arabera, Gizarte Segurantzaren sisteman aldez aurretik erretiroa hartu ezin izango zuten langileei (kontsulta-egilea horien artean zegoen, ustez) aitortu zitzaien enpleguko pentsio-planaren erretiro-prestazioaren osagarria zen kapital bat jasotzeko eskubidea, legedi aldaketaren bat egotearen ondorioz aldez aurretik erretiroa hartzea baimentzen bazitzaien (hori gertatu zen martxoaren 15eko 5/2013 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez) eta hori egiten bazuten. Kapital osagarri horren ordainketa erabiltzeko, enpresak aseguru bat kontratatu zuen: bertan hartzaile gisa agertzen zen, eta, antza denez, langileei ez zitzaien egiten zerga egozpenik horretara ordaindutako primengatik.

Erretiro aurreratua jaso zuen unean aseguruaren aldetik kapital gehigarri gisa jaso zuen kopurua Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari lotuta dagoen jakin nahi du, eta baiezko kasuan, honen gaineko integrazio ehunekorik ezarri ote daitekeen.

Ebazpena

Kontsulta-idazkian egindako galderari dagokionez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 5eko 13/2013 Foru Araua aplikatu behar da, hain zuzen ere 15. artikulua: "Lanaren etekinak dira zergadunaren lan pertsonalak edo beraren lan-harremanek edo estatutu-harremanek zuzenean zein zeharka sortzen dituzten kontraprestazio eta onura guztiak, jarduera ekonomikoen etekinak ez beste guztiak. (...)".

Eta PFEZFA bereko 17. artikuluan honako hau gehitu da: "1. Espezie lanen etekinak joko dira, besteren artean, ondorengoak (...) b) Besteak beste, ondoko hauek dira lanaren gauzazko etekinak: (...) b) Enpresaburuek pentsioengatik hartutako konpromisoei aurre egiteko ordaindutako kontribuzio edo ekarpenak, azaroaren 29ko 1/2002 Errege Dekretu Legegileak Pentsio Plan eta Fondoei buruzko Legearen testu bateratua onartzen dutenak lehen xedapen gehigarrietan eta berau garatzeko araudian aurreikusitako eran, betiere, ordainketa horiek guztiak prestazioekin lotutako pertsonei egozten bazaizkie. Zerga-egozketa hau borondatezkoa izango da enpresen gizarte aurreikuspeneko planez bestelako talde aseguruen kontratuetan. Erabakia hartuz gero, aseguru-kontratua iraungi arte ordaintzen diren prima guztietarako eutsi behar zaio. Dena den, arrisku-aseguruen kontratuetan derrigorrez egin beharko da egozpen fiskala, hurrengo zenbakiko f) letran xedatutakoaren kalterik gabe. Aseguru-kontratuan aldi berean erretiroa, heriotza edo lanerako ezintasuna estaltzen badira, zerga-egozketa ez da nahitaezkoa. (...)".

Gainera, PFEZFA horren 18. artikuluan hauxe xedatu da: "Ondokoak ere lanaren etekintzat jo behar dira: Honako prestazio hauek: (...) 6. Enpresen gizarte-aurreikuspeneko planekin zerikusirik ez duten aseguru kolektiboko kontratuen onuradunek erretiro eta elbarritasunagatik jasotako prestazioak, haien zenbatekoek fiskalki egotzitako kontribuzioak eta langileek zuzenean egindako ekarpenak gainditzen dituzten neurrian. Nahitaezkoa da, betiere, kontratu horiek enpresek pentsioengatik hartutako konpromisoak bideratzeko izatea, Pentsio Plan eta Funtsei buruzko Legearen testu bategineko lehenengo xedapen gehigarrian eta hura garatzeko araudian aurreikusitako eran (testu bategin hori 2002ko azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onartu zuen). (...)".

Bizi-aseguru kolektiboei dagokienez, ez dira enpresek langileekin beren gain hartutako pentsioengatiko konpromisoak antolatzen dituzten aurreikuspen-plan aseguratuak bezalakoak, eta adierazi behar da laneko etekintzat hartzen direla langile onuradunak erretiroagatik eta elbarritasunagatik eskuratutako prestazioak, betiere, horien kopuruak nagusiari zergen aldetik egotzi zaizkion eta azken horrek (langileak) egindako ekarpenak eta langile horrek zuzenean egindako ekarpenak gainditzen baditu

Ondorio horietarako, azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako Planak eta Funtsak arautzen dituen Legearen testu bateginaren lehenengo xedapen gehigarriak, langileekiko pentsioen ziozko konpromisoak babesteari dagokionez, zera xedatzen du: "Pentsioen zioz enpresek hartzen dituzten konpromisoak, sortutako prestazioak barne, euren kostuaren sortzapena hasten den unetik, aseguru-kontratuen bidez gauzatu beharko dira (enpresen gizarte aurreikuspeneko planak eta mendekotasun-aseguru kolektiboak barne), edo pentsio-plana formalizatuz, edo bi bide horiek batera erabiliz. Behin bideraturik, enpresei pentsioen ziozko konpromisoek sortzen dizkieten betebeharrak eta erantzukizuna aseguru-kontratu eta pentsio-plan horietan euren gain hartutakoak bakar-bakarrik izango dira. Ondore horietarako, enpresaburuak enpresako pertsonalarekin hartutako legezko edo kontratuko obligazioen eta 8. artikuluko 6. idatz-zatian ezarritako kontingentziekin lotutakoen ondorioak dira pentsioen ziozko konpromisoak. 8. artikuluko 5. idatz-zatian ezarritako formak izan ditzakete pentsio horiek, eta konpromisook estaltzeko prestazio oro bilduko dute, prestazioaren izena edozein delarik ere. Enpresatzat jotzen dira ez bakarrik pertsona fisiko eta juridikoak baita ondasunen komunitateak eta bestelako erakundeak, nortasun juridikorik ez izan arren, auren langileekin deskribatutako konpromisoak bere gain hartzeko gai badira. Aseguru kontratuek lehen paragrafoan aipatutako helburua lortu ahal izateko honako baldintzak bete beharko dituzte: a) Bizitzaren gaineko aseguru kolektiboaren edo enpresako gizarte aurreikuspeneko planaren forma izatea, non langilea izango baita aseguratua eta bereganaturiko konpromisoen araberako pentsioak jasotzen dituzten pertsonak, berriz, aseguratuak. b) Kontratu horietan, ez da aplikatzekoa izango Aseguru Kontratuari buruzko Legearen 97. eta 99. artikuluetan xedaturikoa. c) Hartzailearen erreskate eta murrizpenerako eskubideak soilik erabil ahal izango dira polizan unean uneko indarreko pentsioen ziozko konpromisoak behar bezala estaltzeko, edo soilik poliza horretan estalitako konpromisoak beste aseguru kontratu batean, enpresako gizarte aurreikuspeneko plan batean edo pentsio plan batean integratzeko. Azken kasu horretan, aseguru-etxe berriak edo pentsio planak pentsioen ziozko konpromisoen guztizko estaldura hartuko du bere gain. d) Banaka ezarriko dira poliza bakoitzari dagozkion inbertsioak, arauz xedaturikoaren arabera. e) Erreskaterako eskubidearen kopurua ezin izango da hornikuntza teknikoen inbertsioaren aktiboak gauzatzeko balioa baino handiagoa. Xedapen horiek estaltzean defizita egongo balitz, defizit horrek ez du eraginik izango erreskaterako eskubidean, arau bidez ezartzen diren kasuetan izan ezik. Erreskatearen zenbatekoa zuzenean pentsio plan berriaren aseguratzaile berriari edo pentsio funtsari ordaindu beharko zaio. Onartuko da erreskatearen balioaren ordainketa aktiboak lekualdatuz egitea, dagozkion titulartasun aldaketak egiteko beharrezkoak diren gastuen garbia. Pentsioen ziozko konpromisoekin lotutako subjektuei egotzitako primak dituzten aseguru kontratuetan, konpromisoan hitzartutako baldintzen babesean, subjektuen eskubide ekonomikoak lehenetsi beharko dira araudi honetan ezarritako kontingentziak gertatu aurreko lan-harremana eteten denean edo subjektu horiei loturiko pentsioen ziozko konpromisoa aldatzen denean. Araudiaren arabera xedapen honek hizpide dituen aseguru kontratuek bete beharreko baldintzak zehaztuko dira, gizarte xedapeneko mutualitateen eta horien mutualisten artean -aseguruaren hartzaileak edo aseguratuak diren heinean- bideratutakoak barne. Nolanahi ere, arau bidez ezarritako baldintzak, homogeneoak izan beharko dira aktuarial eta finantzieroki pentsio planen bidez egindako pentsioen ziozko konpromisoei aplikagarriak zaizkien arauekin. Pentsioen ziozko konpromisoen eta sortutako prestazioen ordainketaren eraginkortasuna lehen paragrafoan aipatutako tresnen burutzapenaren mende egongo dira. Nolanahi ere, enpresak hartutako pentsioen ziozko konpromisoak bideratzeko duen beharra ukatzea lan arloko arau-hauste oso larria izango da, abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onartutako lan-arloko arau-hausteei eta zigorrei buruzko Legearen testu bateginean ezarritakoaren arabera. Inolaz ere ez da onartuko konpromiso horiek estaltzea enpresariak barneko funtsak edo antzeko tresnak emanda, horrek eratutako baliabideen titulartasuna mantendu behar izanik".

Ondorioz, enpresak bere gain hartutako pentsioei lotutako konpromisotzat joko dira honako hauek: enpresariak langileekiko dituen legezko edo kontratuzko betebeharren ondoriozkoak, erretiratzeari lotutakoak; lanerako ezintasun osoari eta iraunkorrari lotutakoak; heriotzari eta/edo mendekotasun larriari edo handiari lotutakoak.

Aurkeztutako dokumentazioaren arabera, kontsulta-egileak langile duen bankuak kontratatu zuen bizi-asegurutik datorren prestazioa jaso zuen, aldez aurreko erretiroa hartzen badu, 2000ko azaroaren 14an enpresaren akordioan itundutakoaren babesean; akordio horren bidez, erakundeak erretiro-pentsioagatiko bere konpromisoak kanporatu zituen enpleguko pentsio-plan baten bidez, eta bizi-aseguruko poliza bat kontratatzea itundu zuen, zenbait langileri kapital osagarri bat ordaintzeko bermatze aldera, langile horiek azkenean Gizarte Segurantzan aldez aurreko erretiroa (65 urteak bete baino lehen) hartzen bazuten; asmoa arrazoi horrengatik sistema publikotik jasoko zuten pentsio txikiagoagatik ordaina ematea omen zen.

Ondorio horietarako, adierazi behar da enpresen hitzarmenak negoziazio kolektiboaren adierazpen izaten direla, enpresaburuen eta entitateko edo kasuan kasuko lantokiko langileen ordezkarien artean lortutako hitzarmenak izaten baitira. Horrenbestez, kontratu izaera daukate, zenbait betebehar eragiten dizkietena negoziatzen aritutako aldeei (kasu bakoitzean aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboan ezarritakoaren subsidiarioak).

Aurkeztutako datuak eta Administrazio honen esku daudenak ikusita, ondorioztatu behar da enpresak kontsulta-egilearen alde kontratatutako aseguru-polizak goian idatzi den Pentsio Plan eta Funtsei buruzko Araudiko Legearen testu bateginaren lehenengo xedapen gehigarrian eskatutako baldintzak betetzen dituela. Beraz, aurreko guztia kontuan hartuta, aseguru horretatik ondorioztatzen den prestazioa lan-etekintzat joko da kontsulta-egilearentzat, berak aseguru horretara egin dituen ekarpenak eta enplegatzaileak egin eta hari aldez aurretik zerga ondorioetarako egotzi zaizkionak gainditzen dituen neurrian (emandako informazioaren arabera, badirudi kontsulta-egileak ez zuela inolako primarik ordaindu aseguru horretan eta enpresak ez zizkiola egotzi horren harira ordaindutako primak).

Aurrekoa argitu ondoren, integrazio ehunekoari dagokionean, kasu honetan lanaren etekin honen gainean ezar daitekeena, PFEZFAren 19. Artikuluak hauxe aurreikusten du: "1. Lanaren etekin osoa kapitulu honetako aurreko artikuluetan definitu diren etekin guzti-guztiek osatzen dute, oro har. 2. Hala ere, idatz-zati honetan zerrendatzen diren kasuetan, lanaren etekin osoa kapitulu honetako aurreko artikuluetan definitu diren etekinen zenbateko osoari ondoko portzentajeak aplikatuz kalkulatuko da: (...) c) Etekinak foru arau honetako 18. artikuluaren a) letraren 6. zenbakian aipatzen diren aseguru kolektiboko kontratuengatik kapital moduan jasotako prestazioetatik baldin badatoz eta, betiere, enpresarien ekarpenak prestazioak jasotzen dituzten pertsonei egotzi bazaizkie: a?) Erretiro-prestazioen kasuan - % 60, haiei dagozkien primak prestazioak jaso baino gutxienez bi urte lehenago ordaindu badira. - %25, haiei dagozkien primak prestazioak jaso baino gutxienez bost urte lehenago ordaindu badira. Azkeneko ehuneko hori bera aplikatuko zaio horrelako kontratuen ondoriozko etekin osoari lehen prima ordaindu zenetik zortzi urte baino gehiago pasatuz gero, baldin eta kontratuaren iraupenean zehar primak aldizkakotasun eta erregulartasun nahikoarekin ordaindu badira, arau bidez ezartzen den bezala. (...) (...) Kapital moduan jasotako prestazioak foru arau honetako 18. artikuluko a) letrako 6. zenbakian aipatzen diren aseguru kolektiboen kontratuetatik datozenean, eta enpresaburuen ekarpenak egotzi ez zaizkienean prestazioak jasotzen dituzten pertsonei, % 60 aplikatuko da: (...) -Jasotzen diren data aurreko bi urte baino lehenago asebetetako primei dagozkienean. c) letra honetan aipatzen diren ehunekoak aplikatzeko formula erraztuak finkatu ahal izango dira arau bidez. Foru arau honetako 18.a) artikuluan aipatzen diren prestazioak errenta moduan jasotzen direnean eta egotzitako kontribuzio enpresarialek zerga-oinarria murrizten dutenean, oso-osorik konputatuko dira. Zenbaki honetako b) eta c) letretan aipatzen diren etekinei 100eko 100etik beherako integrazio ehunekoak aplikatuko bazaizkie ere, etekinon zenbatekoa ezin da 300.000 euro baino handiagoa izan urtean. Hortik gorako zenbatekoa osorik integratuko da (100eko 100)".

Manu hori Bizkaiko Foru Aldundiaren apirilaren 8ko 47/2014 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiko (PFEZA) 15. artikuluan garatu da, eta honakoa jaso da bertan: "(...) 3. Zergari buruzko Foru Arauko 18. artikuluko a) letran ezarritako prestazio mistoa jasoz gero, hau da, mota guztietako errentak eta kapital kobrantzak bateratzen dituen prestazioa, 19. artikuluko 2. idatz-zatiko b) eta c) letretan ezarritako ehunekoak kapital modura kobratutako kopuruei bakarrik aplikatu ahal zaizkie. Hain zuzen ere, errenta-prestazioak kobratzen hasi ondoren errenta aurreraturik berreskuratzen bada, lortutako etekinari prima edo ekarpen bakoitzak errenta eratzerakoan duen antzinatasunaren araberako integrazio-ehunekoa aplikatuko zaio. 4. Prestazioa lotuta duen pertsona bati talde-aseguru batera egindako ekarpenak egotzi bazaizkio, Zergari buruzko Foru Arauaren 19. artikuluko 2. idatz-zatiko c) letrako a') eta b') letretan ezarritako %25eko ehunekoa aplikatzeko, kontratua indarrean egon den artean ordaindutako primak aldizkakotasun eta erregulartasun nahikoarekin ordaindutzat joko dira baldin eta lehenengo prima ordaindu denetik zortzi urte baino gehiago pasatu badira, eta primek batez beste lau urte baino gehiago iraun badute. Primen iraunaldiaren batez besteko epealdia hauxe izango da: primen batura bider beraien iraunaldiko urteen kopuruaz egin eta biderkadura hori ordaindutako primen batura osoaz zatitzetik ateratzen den zatidura. (...) 6. Kapital-prestazioa jasotzen bada Zergari buruzko Foru Arauko 18. artikuluko a) letrako 6. zenbakian ezarritako bizitza-aseguruko kontratu baten bidez eta kontratuaren primak aldizkakoak edo apartekoak badira, prima bakoitzari dagokion guztirako etekinen zatia kalkulatzeko guztirako kopuru hori zatiketa honen emaitzako haztapen-koefizienteaz biderkatu behar da. - Zatikizunean, prima eta ordaindu zenetik etekina jaso arte igarotako urteen kopurua biderkatzearen emaitzako kopurua. - Izendatzailean, prima ordaindu zenetik prestazioa kobratu arte pasatutako urteen kopurua prima guztiez biderkatuta sortzen diren kopuruen batura. 7. Zergari buruzko Foru Arauko 19. artikuluko 2. idatz-zatian ezarritakoari dagokionez, erakunde aseguratzaileak ordaindutako kopuruetatik prima bakoitzari dagokion zatia banakatuko du."

Modu osagarrian, PFEZFAren 16. Artikuluak hauxe dio: "Zergari buruzko Foru Arauko 19. artikuluaren arabera %100etik beherako integrazio-ehunekoak 300.000 euroko zenbatekoa gainditzen ez duten etekinei aplikatuko zaizkie. Bada, gehieneko muga hori banaka aplikatuko zaie ondoko etekin hauei: a) Zergari buruzko Foru Arauko 19. artikuluko 2. idatz-zatiko a) letran aipatzen diren etekinak (guztirako zenbatekoa). b) Zergari buruzko Foru Arauko 19. artikuluko 2. idatz-zatiko b) eta c) letretan aipatzen diren etekinak (guztirako zenbatekoa)".

Horrenbestez, oro har, pentsioen konpromisoak bideratze aldera, erretiroa dela-eta enpresek sinatutako bizi-aseguru kolektiboetatik kapital gisa jasotako zenbatekoak Zergaren zerga-oinarrian integratzen dira modu eta neurri desberdinetan, kontuan hartuta enplegatzaileek ordaindutako primak zerga aldetik langileei egotzi zaizkien ala ez (nolanahi ere, PFEZFAren hamaikagarren xedapen iragankorrean adierazitakoa kontuan hartu ahalko da, 2003ko urtarrilaren 1a baino lehen hitzartutako aseguruetarako, prima guztiak 2003ko apirilaren 11 baino lehen ordaindu badira, gauzatako lan-etekin gisa enplegatuen egozpen fiskalik izan gabe).

Hala, enplegatzaileak ordaindutako primak langileari gauzazko ordainsari gisa egotzi bazaizkio, asegurutik jasotako prestazio guztietan, lanaren etekintzat jo behar da, bakar-bakarrik, egotzitako enpresa-ekarpenez eta langileak zuzenean egindako ekarpenez (halakorik bada) gaineko zatia. Zenbateko horren gainean dagokion integrazio-ehunekoa aplikatu behar da, prima bakoitzaren ordainketatik pasa den denboraren arabera eta kapital gisa kobratu bada (eta gehienez 300.000 euro urtean). Zehazki, kapital gisa lortutako erretiro prestazioen gainean honako integrazio-ehuneko hauek aplikatzen dira: a)100eko 100, errenta jaso baino lehen, bi urteko aurrerapenarekin ordaindutako primei dagokien etekinaren gainean; b) 100eko 60 prestazioa jaso aurretik 2 urte baino gehiagoko (gehienez 5 urte) aurrerapenarekin ordaindutako primen ondoriozko etekinaren gainean; eta c) 100eko 25 prestazioa kobratu baino lehen, 5 urte baino gehiagoko aurrerapenarekin ordaindutako primei egotzi ahal zaien etekinaren gainean. Modu berean, 100eko 25eko integrazio-portzentajea aplikatuko da kapital gisa kobratutako etekin osoaren gainean, betiere, honako baldintza hauek betetzen dituzten aseguruetatik baldin badator: lehenengo prima ordaindu zenetik 1 urte baino gehiago igaro izana; eta 8) egindako ekarpenek araudian ezarritako aldizkakotasuna eta erregulartasuna errespetatzea (lehenengo prima ordaindu zenetik zortzi urte baino gehiago pasa badira eta primen iraunkortasunaren batez besteko denboraldia lau urtekoa baino handiagoa bada). Goian idatzitako PFEZAko 15.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, primen iraunaldiaren batez besteko epealdia hauxe izango da: primen batura bider beraien iraunaldiko urteen kopuruaz egin eta biderkadura hori ordaindutako primen batura osoaz zatitzetik ateratzen den zatidura.

Enplegatzaileak ordaindutako primak ez bazaizkio langileari jenerotan emandako ordainsari gisa egotzi aldez aurretik, jasotako prestazioaren zenbateko osoa bakarrik joko da lan-etekintzat, betiere, langileak ordaindutako primen zatia (egonez gero) gainditzen baditu. Errenta horren gainean aplikatu beharreko integrazio-portzentajeak aldatzen dira prima bakoitzaren ordainketa burutu zenetik igaro den denboraren arabera, betiere, kapital gisa kobratu bada. Hauexek dira portzentajeak, zehatz-mehatz: a) 100eko 100 prestazioa jaso aurretik bi urteko aurrerapenarekin ordaindutako primen ondoriozko etekinei dagokienez; eta b)100eko 60 erretiroagatiko prestazioa jaso baino lehen bi urteko baino gehiagoko aurrerapenarekin ordaindutako primen ondoriozko etekinaren gainean (gehienez 300.000 euro urtean).

Prima bakoitzak egotzi beharreko lortutako etekinaren zatia goian idatzitako PFEZFAren 15.6 artikuluan xedatutako arauak aplikatuz zehazten da. Ondorio hauetarako, aseguru entitateak ordaindutako prima bakoitzari dagokion ordaindutako kantitateen zatia zatikatu behako du (PFEZFAren 15.7 artikulua).

Goian transkribatu dugun PFEZAren 16. artikuluan berariaz adierazten den bezala, kontsulta honetako kasuari dagokionez, % 100etik beherako integrazio-ehunekoa aplikatu ahal zaion 300.000 euroko gehieneko zenbatekoa PFEZFAren 19. artikuluko 2. zenbakiko b) eta c) letretan aurreikusitako etekinen multzoari dagokio. Hau da, zergaduna bazkide, partaide edo onuradun duten gizarte-aurreikuspeneko sistemen multzoari (BGAE, pentsio-planak eta abar) eta enplegatzaileen pentsio-konpromisoak gauzatzeko aseguru kolektiboen multzoari dagokie, kontsulta-egilea horrelako asegururen baten onuraduna bada.

Aurkeztutako datuen eta Administrazio honen esku daudenen arabera, kontsultaren xede den aseguruak ez ditu betetzen goian aipatu den PFEZFAren hamaikagarren xedapen iragankorrean eskatutako baldintzak, bertan araututako zerga-tratamendua aplikagarria izan dadin.

Aurreko guztiaren ondorioz, ondorioztatu behar da, kontsultaren xede den aseguruak enpresak bere gain hartutako pentsioengatiko konpromisoak erabiltzen dituen neurrian, Pentsio Plan eta Funtsei buruzko Araudiko Legearen testu bateginaren lehenengo xedapen gehigarrian ezarri bezala, galdetzen den prestazioaren kobrantzak lan-etekin bat sortzen duela, honako batura hau gainditzen duen zenbatekoa bezalakoa duena: a) enpresak kontsulta-egileari zerga aldetik egotzitako aseguruari egindako kontribuzioak; eta b) azken horrek zuzenean egindako kontribuzioak.

Horrela kalkulatzen diren eta kapital gisa kobratzen diren lan-etekinen gainean hainbat integrazio-portzentaje aplika daitezke (100eko 100etik 100eko 25era artekoak), kontuan hartuta enplegatzaileak ordaindutako primak aldez aurretik langileari egotzi zitzaizkion ala ez eta zenbat urte igaro diren prima bakoitza ordaindu zenetik.

Ondorio horietarako, PFEZFAren hamabigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera, pentsioengatiko konpromisoak erabiltzen dituzten aseguru kolektiboak berreskuratzeko eskubidea gauzatzean (azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Pentsio Plan eta Funtsei buruzko Araudiko Legearen testu bateginaren lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoaren ildotik) poliza horietan erabilitako konpromisoak lehenengo xedapen gehigarriko baldintzak betetzen dituen beste aseguru-kontratu batean osorik ala zati batean sar daitezen, ez da aldatzen ordaindutako primen izaera (langileei egin beharreko zerga egozpenari dagokionez), ezta horien antzinatasunaren zenbaketa ere (gauzak horrela, aseguru berria aurrekoari edo aurrekoei ordaindutako primen antzinatasunean subrogatzen da), baldin eta horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen badira.

Aurkeztutako datuak ikusita, erretiroa aldez aurretik hartzen badu, kontsulta-egileak jasoko duen prestazioa erakunde enplegatzaileak osorik ordaindu dituen primak dituen aseguru batetik etorriko da, onuradunei zerga egozpenik egin ez zaiela. Gauzak horrela, kontsulta-egileak % 60ko integrazio-portzentajea aplikatu ahalko du arrazoi horrengatik eskuratzen duen diru-kopuruaren gainean (300.000 euro urtean, gehienez), erakunde enplegatzaileak kobratu baino bi urte lehenago, gutxienez, ordaindu dituen primei dagokien neurrian, kontuan hartuta PFEZFAren 19.2.c) artikuluan eta hamabigarren xedapen gehigarrian eta PFEZAren 15. artikuluan ezarritakoa.

Alderdi horren egiaztapenari dagokionez, kontuan hartu behar da Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arau Orokorraren (ZFAO) 103 artikuluan eta PFEZFAren 15.7. artikuluan adierazitakoa: "1. Zerga-prozeduretan, Kode Zibilean eta Prozedura Zibileko Legean frogabideez eta frogaren balioespenaz ezarritako arauak aplikatuko dira, zerga-arautegian besterik ezarri ezean. Beste estatu batzuek edo nazioarteko zein nazioz gaindiko beste erakunde batzuek elkarren laguntzaren esparruan emandako frogak edo informazioak dagokien prozeduran jaso ahal izango dira, aurreko lerroaldearen arabera dagokien froga-balioarekin. 2. Zergak aplikatzeko prozeduretan, eskubide bat baliarazi nahi duenak hura sortu duten egitateak frogatu behar ditu (froga zama). (...)".

Araua

Art. Abenduaren 5eko 13/2013 Foru Arauaren 15., 17., 18. eta 19. artikuluak, hamabigarren xedapen gehigarria eta hamaikagarren xedapen iragankorra.Art. Bizkaiko Foru Aldundiaren apirilaren 8ko 47/2014 Foru Dekretuaren 15. eta 16. artikuluak.Azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuko lehenengo xedapen gehigarria.

Itzuli