www.bizkaia.eus/guregida


Foru auzitegi ekonomiko administratiboa


  
Data

05.11.2010

Erreferentzia

Funtzionarioaren aurreratutako erretiroaren ziozko kalte-ordaina.

Galdera

Kontsultagilea udal bateko funtzionarioa da joan den 33 urtean. 63 urterekin aurreratutako erretiroa hartzeko asmoa du. Hori dela-eta, kalte-ordain bat jasoko du, nahitaezko erretirorako adina lortzeko gelditzen zaizkion urteen arabera, hots, 65. urte bete arte. Jakin nahi du aurreratutako erretiroaren ondorioz jaso beharreko diru-kopuruaren tratamendua Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren ondorioetarako.

Ebazpena

Kontsulta-idazkian eginiko galderari dagokionez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 6/2006 Foru Araua aplikatu behar da (PFEZFA). Ondoko hau ezarri da 15. artikuluan:"Lan etekintzat joko dira kontraprestazio eta onura guztiak, edozein delarik ere beren izendapena edo izaera eta dirutan zein gauzatan izan, betiere inoren kontura zergadunak egindako norberaren lanetik edo lan edo estatutu harremanetik zuzenean edo zeharka eratorritakoak badira eta jarduera ekonomikoen etekin izaerarik ez badute. (...)". Eta 16. artikuluan ondoko hau ezarri da: "Besteak beste, honako hauek izango dira diruzko lan etekinak: (...) e) Aurreko artikuluan aipaturiko erlazioetako baten ondoriozko sariak eta kalte-ordainak".

Bestalde, ondoko hau araupetu da BEZFAko 19. artikuluan: "1. Lanaren etekin osoa kapitulu honetako aurreko artikuluetan definitu diren etekin guzti-guztiek osatzen dute oro har. 2. Alabaina, paragrafo honetan zerrendatzen diren kasuetan, lanaren etekin osoa kapitulu honetako aurreko artikuluetan definitu diren etekinen zenbateko osoari ondoko portzentajeak aplikatuz kalkulatuko da: a) Lanaren etekinak bi urtetik gorako epean sortu direnean eta aldizka edo noizean behin lortu ez direnean, % 60 aplikatuko da; portzentaje hori % 50ekoa izango da sortze-aldia 5 urtetik gorakoa denean edo etekinak denboran era irregular nabarmenean lortutakotzat erregelamenduz kalifikatzen direnean. (...)".

Manu hori garatuta dago azaroaren 20ko 207/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Araudiko 14. artikuluan (PFEZFA), besteak beste. Hauxe ezarri da bertan: "1. Zergari buruzko Foru Arauko 19. artikuluko 2. idatz-zatiko a) letran ezarritako % 50eko integrazio portzentajea ezartzeko, denboran zehar modu nabarmen irregularrean lortutako lanaren etekintzat jarraian adieraziko direnak soilik hartuko dira, baldin eta zergaldi bakarrean egozten badira: (...) f) Enpresak langileei lan-harremanak elkarren adostasunez suntsiarazteagatik ordaintzen dizkien kopuruak. (...)".

Herri administrazioetako giza baliabideen plan estrategikoei dagozkien kasuak alde batera utzita, esan beharra dago galdeturiko prima (borondatezko erretiroaren zioz jasoa) laneko harremanen elkarren arteko ebazpenaren bidez ordaindutako diru-kopurutzat hartzen dela zergen ondorioetarako, eta zergaldi bakarrean edo hainbat zergalditan lortzearen araberakoa izango da zerga-oinarrian izango duen integrazioa. Hala, baldin eta agerliarrak ekitaldi bakarrean kapital gisa jasotzeko eskubidea duen zenbatekoa jasotzen badu, PFEZAko 14.1. artikuluan araupeturiko %50eko integrazio portzentajea aplikatu ahal izango du kobraturiko diru-kopuruaren gainean (nabarmen modu irregularrean lorturiko laneko etekina delako, eta zergaldi bakarren egotzi behar da). Baina borondatezko erretiroaren ziozko prima ondoz ondoko hainbat ekitalditan jasoko balu, zio horrengatik jasotako zenbatekoak %100ean integratu beharko luke, zeren eta, orduan, ez bailitzateke beteko PFEZAko 14.1. artikuluan araupeturiko %50eko integrazio portzentajea aplikatu ahal izateko exijituriko baldintzetako bigarrena. Zehazkiago, ez delako zergaldi bakarren egotzi beharreko errenta.

Araua

Abenduaren 29ko 2006/29 Foru Arauko 19. artikulua.Azaroaren 20ko 2007/20 Foru Dekretuaren 14. artikulua.

Itzuli