www.bizkaia.eus/guregida


Kontsulta osoa


  
Data

05.11.2010

Erreferentzia

Kongon sendagile lanetan diharduten lankide boluntarioak.

Galdera

Fundazio kontsultagilea gobernuz kanpoko erakunde bat da, eta bi sendagile kontratatuko ditu Kongoko Errepublika Demokratikoetan lan egin dezaten. Horietako batek bi urterako joango da bertara, eta besteak zenbait hilabete besterik ez ditu emango herrialde horretan. Bientzat ezarritako hileko soldata gordina 3.000 €-koa izango da. Lankide boluntario horiei ordainduko zaizkien diru-kopuruak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik salbuetsita dauden.

Ebazpena

Lehenik eta behin, zerga ondorioetarako Espainiako lurraldean bizi ez diren pertsonek lorturiko laneko etekinei dagozkien zerga-ordainketa zein den argitu beharra dago, zeren eta kasu hori izango bailitzateke galdeturiko borondatezko langileen zerga baldin eta bizilekua Kongoko Errepublika Demokratikoan izango balute. Beraz, kasu honetan Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko apirilaren 15eko 5/1999 Foru Araua aplikatu beharko litzateke (EEEZFA). Ondoko hau bildu da 1. artikuluan: "1. Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga zuzeneko zerga mota da eta honako hauek zergapetzen ditu: a) Lurralde espainiarrean egoiliar ez diren pertsona fisikoek eta erakundeek establezimendu iraunkorrik gabe Bizkaian Foru Arau honetan xedatutako eran lortzen duten errenta. (...)". Hauxe gehitu du EEEZFAko 13. artikuluko 2. idatz-zatiak: "2. Bizkaian lortu edo sortutako errentatzat hartuko dira establezimendu iraunkorrik gabe lortutako hauek: (...) d) Besteren menpean egiten den lanetik zuzenean edo zeharka lortutako etekinak, lana Bizkaiko lurraldean egiten bada. (...)".

Zerga ondorioetarako, borondatezko langileen eta entitate edo pertsona sustatzaileen artean ekintza humanitariorako dagoen laneko erlazioaren ondoriozko ordainsariak laneko etekintzat hartzen dira. Horiek horrela, oro har, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren eremuan, laneko etekinak Bizkaiko lurraldean lortutakotzat hartuko dira soilik (eta, beraz, lurralde horretan dauden lotuta soilik) lurralde horretan emandako zerbitzuen ondoriozkoak badira, zuzenean edo zeharka. Horrenbestez, lana atzerrian egitearen ondorioz Espainiako lurraldean bizi ez diren borondatezko lankideei ordaindutako laneko etekinak ez dira Bizkaian lortutakotzat hartzen eta, beraz, ez daude zergapetuta eta ez dute atxikipenik lurralde historiko horretan (EEEZFAko 30.5. artikuluan esleituriko aitortu beharrari kalterik egin gabe).

Alabaina, Bizkaiko egoiliarraren zerga kontzeptua (eta, beraz, Espainiako lurraldean) gogoratu behar da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren araudia aplikatzearen ondorioetarako. Zehazkiago, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauaren ondorioetarako (EEEZFA). Esaterako, PFEZFAko 3. artikuluan hauxe ezarri da: "1. Subjektu pasiboak ohiko egoitza Bizkaiko Lurralde Historikoan duela ulertuko da ondoko erregelak betetzen baditu: 1.a Zergaldiko egun gehienak Euskal Autonomia Erkidegoan emanik, Bizkaian egindako egun kopurua Euskal Autonomia Erkidegoko beste bi lurralde historikoetako bakoitzean egindakoa baino handiagoa denean. Lurralde jakin batean zenbat denbora eman den zehazteko, kanpoan eman diren aldi baterako egonaldiak konputatuko dira, salbu eta frogatzen bada zerga egoitza beste herrialde batekoa dela. Zerga egoitza paradisu fiskaltzat jotzen diren herrialde edo lurraldeetako batean dagoenean, bertan urte naturaleko 183 egun baino gehiago egin direla frogatzeko eska dezake Zerga Administrazioak. Bestelakorik frogatzen ez bada, pertsona fisiko bat Bizkaian bizi dela joko da pertsona horren ohiko etxebizitza lurralde honetan dagoenean. 2.a Interesen gune nagusia Bizkaian duenean. Zergadun batek bere interesik gehienak Bizkaian dituela ulertuko da, zerga-oinarriaren zatirik handiena Euskadin lortuta, Bizkaiko Lurraldean beste lurralde bietan baino zerga-oinarriaren zati handiagoa lortzen duenean. Dena dela, ondorio bietarako, irizpide horretatik kanpo geratuko dira higigarrien kapitalaren errentak eta ondare-irabaziak, eta egotzitako zerga-oinarriak. 3.a Zerga honen ondorioetarako aitortutako azken egoitza Bizkaian dagoenean. Lehenengo erregela aplikatuta ere zergadunaren ohiko bizilekua zein lurraldetan dagoen -komun edo foralean- zehaztea ezinezkoa gertatzen bada, orduan, bigarren erregela aplikatuko da. Lehen eta bigarren erregeletan xedatutakoa aplikatu ondoren, inguruabar bera gertatzen bada, hirugarren erregela aplikatuko da. 2. Lurralde espainiarrean egoiliar diren pertsona fisikoek ez badute bertan ematen 183 egun baino gehiago urte naturalaren barruan, Euskal Autonomia Erkidegoko egoiliartzat hartuko dira enpresa jarduera edo profesionalen gune nagusi edo basea, edo beren interes ekonomikoena lurralde horretan kokaturik dutenean. Aurreko paragrafoan jasotakoaren arabera pertsona fisikoen ohiko bizilekua Euskal Autonomia Erkidegoan dagoenean, pertsona horiek Bizkaian bizi direla joko da beren jarduera ekonomiko edo profesionalen interes gune edo basea edo beren interes ekonomikoena lurralde horretan kokatzen bada. 3. Pertsona fisiko bat lurralde espainiarreko egoiliarra dela uste bada, legez banandu gabeko ezkontideak eta honen menpe dauden adingabeko seme-alabek ohiko bizilekua Bizkaian dutelako, pertsona fisiko horren ohiko bizilekua Bizkaian dagoela ulertuko da. Uste horren aurka kontrako froga aurkez daiteke. (...)" .

Borondatezko lankideek atzerrian duten lanaldia aldi baterakoa izan ohi da, eta kanpora eginiko bidaiak garapenerako edo laguntza humanitarioa emateko proiektuetan edo programetan laguntzeko izaten dira normalean. Hori dela-eta, PFEZFAko 3.1.1. artikuluan xedatu denarekin bat etorriz, aurretik bizilekua Bizkaian duten eta atzerrira bidali dituzten borondatezko lankideak lurralde historiko horretan bizi direla eta bertako egoiliarrak izaten jarraitzen dutela ulertu behar da, xedeko herrialdeko egonaldiaren iraupena edozein delarik ere. Ondorio horietarako, ez-egoiliartzat jo ahal izango dira soilik (eta, beraz, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergaduntzat, eta ez Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergaduntzat) borondatezko langile hauek: Espainiako lurraldean urte naturaleko 183 egun baino gehiago eman dituztenak eta zerga egoitza beste herrialde baten dutela egiaztatzen dutenak (paradisu fiskaltzat jotzen ez dena), herrialde horretako zergen agintariek zerga egoitzari buruz emandako ziurtagiriaren bidez.

Horregatik, baldin eta kontsulta honetako borondatezko lankideek Kongoko zerga egoitzari buruzko ziurtagiria aurkezterik ez badute edo, besterik gabe, Bizkaiko egoiliartzat hartzeko PFEZFAko 3. artikuluan araupeturiko gainerako inguruabarretako bat gertatzen bada, administrazio honetan ordaindu behar dituzte zergak euren munduko errentagatik, jatorria edozein delarik ere (zehazkiago, Espainian edo Kongon eginiko lanen ondoriozkoak diren aintzat hartu gabe).

Kasu honetan, borondatezko lankideek lorturiko errenta guztiak sartu behar dituzte PFEZaren aitorpenean, zergari lotuta baitaude eta ez salbuetsita. Alabaina, PFEZFAko 9.17. artikuluan araupeturiko salbuespena aplikatzeko aukera izango dute, hala denean. Hauxe xedatu da artikulu horretan: "Honako errenta hauek salbuetsita egongo dira: (...) 17. Atzerrian egindako lanengatik jasotzen diren lan etekinak, honako betekizun hauek betetzen badira: 1. Lan horiek Espainian egoiliar ez den enpresa edo erakunde batentzat edo atzerrian egoitza duen establezimendu iraunkor batentzat egitea, arauz ezartzen diren baldintzak betez. Bereziki, lanen hartzaile den erakundeak loturarik badu langileari enplegua ematen dion erakundearekin edo langileak zerbitzu egiten dion erakundearekin, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 16. artikuluko 5. idatz-zatian ezarritako baldintzak bete beharko dira. 2. Lanak egiten diren lurraldean Zerga honen antzerako izaerako edo izaera berdineko zerga bat aplikatzea, eta herri edo lurralde hori zerga-paradisutzat jota ez egotea. Baldintza hori betetzat ematen da lanak egiten diren herrialde edo lurraldeak Espainiarekin hitzarmena badu nazioarteko zergapetze bikoitza saihesteko eta hitzarmen horretan informazioa trukatzeko klausula badago. Atzerrian ematen diren egunetan sortutako ordainsariei aplikatuko zaie salbuespena, urtean 60.100 euroko muga gainditu gabe. Eguneko zenbateko salbuetsia kalkulatzeko prozedura ezarri ahal izango da araudi bidez. Atzerrian ari diren zergadunek ezin dute bateratu salbuespen hau zerga-ordainketatik baztertutako gaindikinen araubidearekin (Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudian ezarri da), dena delakoa zenbatekoa. Zergadunak salbuespen honen ordez gaindikinen araubidea aplikatzea hautatu ahal du. (...)".

Manu hau azaroaren 20ko 207/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiko (PFEZA) 11. artikuluan garatu da. Hauxe ezarri da bertan: "1. Zergari buruzko Foru Arauko 9. artikuluko 17. zenbakian ezarritakoaren arabera, atzerrian egindako lanaren etekinak Zergatik salbuetsita daude, baldin eta honako betekizun hauek betetzen badira: 1go. Lan horiek Espainian egoiliar ez den enpresa edo erakunde batentzat edo atzerrian egoitza duen establezimendu iraunkor batentzat egitea. Bereziki, lanak hartzen dituen entitateak lotura badauka langilearen entitate enplegatzailearekin edo langilearen zerbitzuak hartzen dituen entitatearekin, lanak entitate ez-egoiliarrarentzat egindakotzat joko dira, baldin eta, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 16. artikuluko 5. paragrafoan ezartzen denaren arabera, entitate ez-egoiliarrari talde barneko zerbitzu bat eman zaiola ulertu badaiteke, zerbitzu horrek entitate hartzaileari abantaila edo onuraren bat dakarkiolako edo ekar diezaiokeelako. 2gn. Lanak egiten diren lurraldean zerga honen antzerako izaera edo izaera berdina duen zerga bat aplikatzea, eta herrialde edo lurralde hori paradisu fiskaltzat jota ez egotea. Baldintza hori betetzat ematen da lanak egiten diren herrialde edo lurraldeak Espainiarekin hitzarmena badu nazioarteko zergapetze bikoitza saihesteko eta hitzarmen horretan informazioa trukatzeko klausula badago. 2. Salbuespenaren muga 60.100 euro izango da urtean. Atzerrian egindako lanei dagozkien ordainsariak kalkulatzeko, kontuan hartu behar da langileak benetan zenbat egun eman dituen atzerrian, bai eta atzerrian emandako zerbitzuei dagozkien berariazko ordainsariak zein diren ere. Atzerrian egindako lanengatik egunean sortu diren etekinen zenbatekoa kalkulatzeko, lan horiei dagozkien berariazko ordainsari bereziez aparte, banaketarako irizpide proportzionala erabiliko da, urtearen egun-kopuru osoa kontuan hartuz. 3. Atzerrian ari diren zergadunek ezin dute bateratu salbuespen hau zerga-ordainketatik baztertuta dauden gaindikinen araubidearekin (araudi honetako 13.A.3.b) artikuluan ezarri da), haien zenbatekoa edozein dela ere. Zergadunak salbuespen honen ordez gaindikinen araubidea aplikatzea hautatu ahal du".

Ondokoa gehitu du Ogasun Zuzendaritza Nagusiaren martxoaren 5eko 1/2010 Jarraibideko 2.2.7. idatz-zatiak. Izan ere, horren bidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Abenduaren 29ko 6/2006 Foru Araua eta berau garatzeko xedapenak aplikatzeko zenbait irizpide ezarri dira. Hona gehiturikoa: "Honako betekizun hauek bete behar dira salbuespena aplikatu ahal izateko: 1) Lorturiko errentak lan etekintzat hartzea. 2) Atzerrian egindako lan batetik lortutako etekina izatea; beraz, beharrezkoa da langilea Espainiako lurraldetik kanpora joatea eta, gainera, lantokia atzerrian eduki behar du, aldi baterako behintzat. 3) Lan horiek egoiliar ez den enpresa edo erakunde batentzat edo atzerrian egoitza duen establezimendu iraunkor batentzat egitea. Hau da, lekuz aldatutako langileak eginiko lanaren onuraduna edo jasotzailea egoiliar ez den enpresa edo erakundea edo atzerrian modu iraunkorrean finkatutako establezimendua izatea. Ondorioz, zergadunak egindako jarduera erakundearen edo establezimendu ez-egoiliarraren onurarako izatea, hots, abantaila edo erabilgarritasuna izatea, edo balio erantsia ematea. Beraz, egiazta daiteke salbuespenak, batik bat, zerbitzuen prestazio transnazionalen gainean lan egiten duten langileen kasuei eragiten diela. Zerbitzuak jasoko dituen erakundeak loturarik badu langileari enplegua ematen dion erakundearekin edo langileak zerbitzu egiten dion erakundearekin, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Arauko 16.5. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira. 4) Lanak egiten diren lurraldean PFEZen antzerako izaerako edo izaera berdineko zerga bat aplikatzea, eta herri edo lurralde hori arau bidez zerga-paradisutzat ez hartzea. Horretarako: 1. Ez da eskatzen lan etekinak lanak egiten diren herrialdean edo lurraldean zergapetuta egotea, zeren eta arauak PFEZen antzeko izaerako zerga bat aplikatzea baino ez baitu eskatzen, ez sarrerak zergari jatorrian lotetsita egotea. 2. Urriaren 7ko 188/2003 Foru Dekretuan bildutako herrialdeak eta lurraldeak hartzen dira zerga paradisutzat. Dena den, aurrerantzean ez dira zerga paradisutzat joko Espainiarekin zergapetze bikoitza ekiditeko hitzarmena, informazioa trukatzeko klausula duena, izenpetzen duten herrialde edo lurraldeak, edo zergei buruzko informazioa trukatzeko akordioa izenpetzen dutenak, baldin eta hitzarmen edo akordio horretan berariaz jasotzen bada hura indarrean jartzen denetik herrialde edo lurraldeok ez direla zerga paradisutzat joko. Hori dela-eta, honako hauek kendu behar dira 188/2003 Foru Dekretu horretan: Txipreko Errepublika (otsailaren 4ko 4/2005 Jarraibidea), Maltako Errepublika (otsailaren 4ko 4/2005 Jarraibidea eta 2006ko irailaren 12tik aurrera indarrean dagoen hitzarmena), . Gainera, kontuan eduki behar da Espainiako Erresumak informazioa trukatzeko bi akordio sinatu dituela Herbehereetako Erresumarekin, honek Arubaren eta Antilla Nederlandarren izenean jardunik (BOE, 2009ko azaroaren 23koa eta 24koa, hurrenez hurren). Arabiar Emirerri Batuak, Jamaika (hitzarmena indarrean 2009ko maiatzaren 16tik) eta Trinidad eta Tobago (hitzarmena indarrean 2009ko abenduaren 28tik)Bi akordio horiek 2010eko urtarrilaren 27an sartu ziren indarrean.3. Lan egin deneko herrialdeak edo lurraldeak hitzarmena izenpetuta duenean Espainiarekin nazioarteko zergapetze bikoitza saihesteko eta hitzarmen horrek informazioa trukatzeko klausula bat duenean, 4) puntu honetan ezarritako baldintza bete dela joko da.Gai horren inguruan, kontuan izan behar da 2007ko ekainaren 1ean jarri zela indarrean Suitzarekin sinaturiko hitzarmenean informazioa trukatzeko klausula sartzeko protokoloa, eta egun horretatik aurrera hasten diren ekitaldietan izango ditu ondorioak. Halaber, kontuan izan behar da ezen, Danimarkarekiko Hitzarmenaren kontrako salaketaren ondoren, hitzarmen hori indarrean ez dagoela dagoeneko 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako epealdietarako. 4. Hitzarmenik ez dagoenean, Zergei buruzko Foru Arau Orokorreko hogeita laugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa bete behar da. Honela dio: "(...) errenta, zati batean besterik ez bada ere, zergapetzea helburu duten zergak zerga berdin-berdin edo antzekotzat joko dira, zergaren xedea errenta bera, sarrerak edo errenta egotearen zantzua ematen duen beste edozein elementu dela ere. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kasuan, zerga berdin- berdin edo antzekotzat joko dira Gizarte Segurantzari egindako kotizazioak, arau bidez ezarriko diren baldintzetan". 5) Atzerrian ematen diren egunetan sortutako ordainsariei aplikatuko zaie salbuespena, urtean 60.100 euroko muga gainditu gabe. Atzerrian egindako lanei dagozkien ordainsariak kalkulatzeko, kontuan hartu behar da langileak benetan zenbat egun eman dituen atzerrian, bai eta atzerrian emandako zerbitzuei dagozkien berariazko ordainsariak zein diren ere. Atzerrian egindako lanengatik egunean sortu diren etekinen zenbatekoa kalkulatzeko, lan horiei dagozkien berariazko ordainsari bereziez aparte, banaketarako irizpide proportzionala erabiliko da, urtearen egun-kopuru osoa kontuan hartuz. 6) Salbuespena ez da bateragarria Zergaren Arautegiko 13.A 3 b) artikuluan ezarritako zerga-ordainketatik bazterturiko gaindikinen araubidearekin, baina ez dieten gaineko araubide orokorrarekin".

Ondorioz, galdeturiko borondatezko lankideek azaldutako salbuespena balia dezakete, betiere arestian hitzez hitz emandako araudian horretarako ezarritako baldintzak eta beharkizunak betetzen badira. Partikularki, baldin eta kooperazio lana ematen den lurraldean (Kongoko Errepublika Demokratikoa) PFEZaren antzeko zerga bat aplikatzen bada. Horretarako, Espainiak zergapetze bikoitza saihesteko hitzarmenik hitzartuta ez duen lurraldea bada eta paradisu fiskaltzat jotzen ez bada, Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauko (ZFAO) hogeita laugarren xedapen gehigarri horretan xedatu dena bete beharko da. Hots, aintzat hartu behar da antzeko zergatzat hartzen direla errenta egozteko xedea duten zergak, zatika bada ere, berdin delarik zergen xedea errenta bera, sarrerak edo errentaren beste edozein indize-elementu den (Gizarte Segurantzarako kotizazioak barne, arauz ezarritako baldintzetan).

Frogatu egin daiteke Kongon halako ezaugarriak dituen zerga bat badela, bai elkarte ordaintzailearen aldetik, bai langileen aldetik, eta horretarako, zuzenbidean onartutako edozein frogabide erabil daiteke, ZFAOko 103. artikuluan ezarrita dagoen bezala. Hori dela bide: "1. Zerga-prozeduretan, Kode Zibilean eta Prozedura Zibileko Legean frogabideez eta frogaren balioespenaz ezarritako arauak aplikatuko dira, zerga-arautegian besterik ezarri ezean. 2. Zergak aplikatzeko prozeduretan, eskubide bat baliarazi nahi duenak hura sortu duten egitateak frogatu behar ditu (froga-zama).3. Baldin eta frogabideak zergen administrazioaren esku badaude dagoeneko, zergapekoek frogatu beharra bete beharko dute frogabide horien modu zehatza esleitzean".

Kontsulta honi emandako erantzunean, ez da aztertu PFEZFAko 13.A.3 b) artikuluan araupeturiko zerga-ordainketatik baztertutako gaindikinen balizko aplikazioa; ez da horren gaineko galderarik egin.

Azkenik, eta GKEk bi langileei ordaindutako diru-kopuruen gaineko atxikipena egin beharrari dagokionez, hauxe ezarri da PFEZFAko 108. artikuluan: "1. Jasotzaileari dagokion Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren konturako ordainketaren zioz, atxikipena eta konturako sarrera egin beharko dute, arau bidez zehazten den kopurua, hain zuzen, eta zenbatekoa Foru Aldundiari ordaindu, Ekonomi Itunean ezarritako kasuetan eta arau bidez finkatzen den moduan: a) Zerga honi lotuta eta salbuetsi gabe dauden errentak ordaintzen dituzten pertsona juridikoak eta entitateak, errentak esleitzen dituzten entitateak barne. (...)".

Manu hori garatuta dago, besteak beste, PFEZAko 127. artikuluan. Horren arabera: "(...) 2. Atxikitzaileak edo konturako sarrera egin behar duenak urtean egindako atxikipenen eta konturako sarreren laburpena aurkeztu behar du hurrengo urteko urtarrilaren 1etik 31ra bitartean. Halaber, laburpena telematikoki edo ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian aurkezten bada, epealdi berean aurkeztu behar da. Hala ere, lanaren, jarduera ekonomikoen eta sarien etekinen gaineko atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena urtarrileko egutegiko lehen hogeita bost egunetan aurkeztu behar da, aurkezten den moduan aurkezten dela. Laburpen horietan, identifikazio datuez gainera hartzaileen izendun zerrenda egon dadin eskatu ahal izango da, honako jakingarri hauek izango dituena: a) Izen-abizenak. b) Identifikazio Fiskaleko Zenbakia. c) Zerga-helbidea edo ohiko egoitza, entitatea edo pertsona fisikoa, bazkidea, partaidea edo onuraduna izatearen arabera. d) Lorturiko errenta, eta identifikazioa, azalpena eta kontzeptuen izaera, baita errenta sortu deneko ekitaldikoak ere, beren diru-kopurua dela-eta konturako sarreraren edo atxikipenaren menpeko errenta barne, baita kargatik salbuetsitako dietak eta errenta salbuetsiak ere. e) Zergaren Foru Arau honetako 19, 20 edo 41.3. artikuluetan ezarritakoarekin bat etorriz aplikaturiko integrazio portzentajeak. f) Ordaintzaileak atxikipen portzentajea aplikatzeko kontuan hartutako inguruabar pertsonalak eta familiarrak. g) Eginiko atxikipena edo eginiko konturako sarrera. h) Ordaintzaileari itzulitako kantitateak, aurreko ekitaldietan sortutako errentatik datozenak. i) Gizarte Segurantzari eginiko kotizazioei edo funtzionarioen nahitaezko mutualitate orokorrei dagozkien gastu kengarriak eta eskubide pasiboen ziozko murrizpenak eta umezurtzen ikastetxe edo antzeko erakundeentzako kotizazioak, baita zergadunek entitateek edo erakundeei ordaindutako diru-kopuruak ere. Baina horretarako, erakunde horiek, indarreko araudiarekin bat etorriz, Gizarte Segurantzari dagozkion zenbait kontingentzia ematea bere gain hartu badute, betiere etekinen ordaintzaileek kenduta badaude. (...) 3. Atxikipena edo konturako sarrera egin behar dutenek zergadunaren aldeko agiria eman beharko du, hain zuzen ere egindako atxikipen edo konturako sarrerak frogatzen dituena, bai eta aurreko idatz-zatian aipatutako urteko laburpenean subjektu pasiboari buruz agerrarazi beharreko gainerako datuak ere. Ziurtagiri hori zergadunaren esku jarri behar da, zerga honen autolikidazioa aurkezteko epea ireki baino lehen. (...)".

Ondorioz, GKE kontsultagileak ez du zertan atxikipenik egin galdeturiko bi sendagileei ordaindutako errenten gainean, betiere, aurreko lerroaldean ondorioztatu dena dela bide, errentak salbuetsita badaude zergak ordaintzetik. Hori guztia ezarri da, PFEZAko 127. artikuluan xedaturikoarekin bat etorriz ordainketa aitortu beharrari kalterik egin gabe.

Araua

Apirilaren 15eko 5/1999 Foru Arauko 13. artikulua. Abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauko 3., 9 eta 108. artikuluak. Azaroaren 20ko 207/2007 Foru Dekretuko 11. art. Martxoaren 5eko 1/2010 Jarraibidea.

Itzuli