saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Gure Gida

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Kontsulta


  
Data

04.03.2009

Erreferentzia

Ezkontza-banantzearen ondoriozko esleipenaren gehiegizko zenbatekoa ordaintzeko mailegua.

Galdera

Kontsultagilea dibortzioa eskuratzeko izapidetza-fasean murgilduta dago. Hori dela eta, 2008ko urrian irabazpidezko sozietatea desegin eta likidatu egin zuen. Une horretan, irabazpidezko ondarea ondoko hauek osatzen zuten: etxebizitza, garajea, lokala, inbertsio-funtsak, akzioak, autoa eta dirua, guztira 733.615,58 ?-ko balioarekin, eta horietatik 366.807,79 ? ezkontide bakoitzari dagokio. Irabazpidezko sozietatearen likidazioan kontsultagileari ondasunak esleitu zitzaizkion, 492.599,38 ?-ko zenbatekoarekin. Hori dela eta, senarrari 125.791,59 ? ordaindu behar izan zizkion (jasotako esleipenaren gehiegizko zenbatekoa konpentsatzeko). Hari atxikitako ondasunen artean familiako etxebizitza dago, eta horren balioa likidazioaren datan 450.810 ?-koa izan da. Kontsultagileak 50.000 ?-ko hipoteka-mailegua eskatu du, beste ezkontidearen mesederako egin behar duen konpentsazio-ordainketari aurre egin ahal izateko.Kasuan kasuko kuoten gaineko ohiko etxebizitzan egindako inbertsioaren ondoriozko kenkaria eskatutako hipoteka-maileguari aplikatu dakiokeen jakin nahi du, hari egiletsitako esleipenaren gehiegizko zenbatekoaren ondoriozko konpentsazioa ordaintzeko xedearekin.

Ebazpena

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan planteatutako eragiketaren zergapetzeari dagokionez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauaren (PFEZFA) 42. artikulua aplikatuko da, ondokoa ezarrita: "Ondare-irabaziak eta -galerak izango dira ondarearen eraketan gertatutako edozein aldaketa agerian uzten duen zergadunaren ondarearen balioan egindako aldaketak". Zernahi gisaz, PFEZFAren 43. artikuluan hau ezarri da: "1. Ulertuko da ondarearen eraketan ez dela egon inolako aldaketarik: a) Gauza erkidea bereizten den kasuetan. b) Irabazpidezko sozietatearen desegitean, ondasunen foru-komunikazioaren desegitean, edo partaidetzako ezkontzaren ondasun-eraentzaren azkentzean, bai eta egitezko bikoteen ezkontzaren ondasun-eraentzaren azkentzean, baldin eta ezkontzaren ondasun-eraentza aurretik aipatutakoetatik edozein adostu denean. c) Ondasunen erkidegoen desegitean edo erkideen banantze-kasuetan. Atal honetan adierazitako kasuetan ezinezkoa izango da, inola ere, jasotako ondasunen edo eskubideen balioak gaurkotzea. (...)". Beraz, irabazpidezko sozietatearen desegiteak eta ostean ondasunen eta eskubideen ezkontide bakoitzari egindako esleipenak ez du eragin inolako aldaketarik horiek ondareen eraketan, ondare-irabazia edo -galera ekarri dezakeena, esleipen hori sozietatean ezkontide bakoitzaren partaidetza-kuotarekin bat datorren heinean, hau da, 100ko 50. Bestalde, sozietatearen likidazioan esleipenaren gehiegizko zenbatekoa sortu bada, ezkontideetatik edozeinek ondasunak eta eskubideak sozietatean partaidetza-kuotari dagokiona baino balio handiagoarekin atxikitzearen ondorioz, besteari konpentsatuta (eskudirutan edo espezieetan), aldaketak gertatu dira ondarearen eraketan, ondare-irabazia edo -galera eragin dezakeena, balio gutxiagoko ondasunak eta eskubideak atxikitzen dituen ezkontideari begira, eta konpentsazio-ordainketa jasota, eskudirutan edo espezieetan. Halaber, esleipenaren gehiegizko zenbatekoak hasieran dagokiona baino gehiago esleitu duen ezkontideak aurretik ez dagozkion ondasunak edo eskubideak kostubidez eskuratzea dakar. Ondorenez, planteatutako kasuan, galdetutako etxebizitza kontsultagileak bi une ezberdinetan balio ezberdinekin eskuratu du. Lehenbizi, ezkontideek ondasun higiezina erosteko datan, irabazpidezko sozietatearen likidazioan jasotako zatiari begira sozietate horren partaidetza-kuotaren ordainketa gisa (erosketa-baliotzat joko da ezkontideek une horretan ordaindutako zenbatekoa, zati horren proportzioan). Eta bigarrenez, irabazpidezko sozietatearen likidazioan, esleipenaren gehiegizko zenbatekoaren konpentsazio-ordainketaren bidez eskuratutako ondasun higiezinaren zatiari begira (erosketa-baliotzat joko da ondasun higiezinari dagokiona, aipatutako alderdiari egotzitako proportzioan, orain eskuratutakoa). Hori guztia dela medio, etxebizitzaren erosketari egotzi beharreko kontsultagileak ordaindutako esleipenaren gehiegizko konpentsazio-ordainketaren zatia zehaztu behar da. Horregatik, aurkako zehaztapenik egon ezean, modu proportzionalean egin behar da. Horrela, kontsultagileak aurkeztutako datuen ariora, esleipen osoaren gehiegizko zenbatekoa konpentsatzeko ordaindutako 125.791,59 ?-ko kopurutik etxebizitzaren zati bat erosteko erabili da, hots, 115.120,13 ? (450.810/492.599,38) X 125.791,59). Horregatik, konpentsazio-ordainketaren zati hori ordaintzen duen ondasun higiezinaren gaineko jabetzaren portzentajea %25,54koa (115.120,13/ 450.810). Beraz, irabazpidezko sozietatea desegiten den unean, kontsultagileak etxebizitzaren %25,54koa izango da, kostubidez eskualdatuta. Bestalde, gainerako %74,47 ulertuko da hari esleitu zaiola irabazpidezko gainerako erdiaren ordainketa gisa, eta, horrenbestez, hark ezkontideek etxebizitza erosi zutenean eskuratu zen (garai hartan ordaindutako prezioaren %74,47). Horrela, alderdi horri begira ez dago inolako ondare-aldaketarik irabazpidezko sozietatea desegin denean. Beraz, kontsultagileak ohiko etxebizitzan egindako inbertsioaren ondoriozko kenkaria zenbateko nagusiaren gain eta maileguaren korrituen gain aplikatu ahal izango du, etxebizitzaren gaineko titulartasunaren portzentajearen erosketa finantzatzeko, irabazpidezko sozietatearen partaidetzaren aurretiazko kuotarekin bat ez datorrena, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga arautu duen arauketan horretarako galdatutako gainerako betekizuna betetzen diren heinean. Hain zuzen ere, 50.000 ?-ko mailegua eskatu du 115.120,13 ?-ko erosketa finantzatu ahal izateko. Hortaz, kontsultagilea eskatutako maileguaren kuotak kendu ahal izango ditu baldin eta PFEZFAren 89. artikuluan jasotako betekizunak eta baldintzak betetzen badira. Gainera, finantzatu gabeko (65.120,13 ?) zenbatekoaren ondoriozko kenkaria aplikatu ahal izango du horri aurre egiteko ekitaldian. Bada, Zerga arautzen duen arauketan urtean gehieneko 2.160 ?-ko kenkaria ezarri da. Hori guztia, jadanik aipatutako PFEZFAren 89. artikuluan ondokoa ezarri da: "1. Zergadunak ohiko etxebizitzaren erosketan inbertitutako zenbatekoen 100ko 18ko kenkaria aplikatu ahal izango du zergaldian, bere kontura erosketa horretan sortutako gastuak barnean hartuta. Era berean, zergaldian ordaindutako 100ko 18ko kenkaria aplikatu ahal izango dute, ohiko etxebizitza eskuratzeko erabilitako inoren kapitalaren ondorioz, bere kontura inoren finantzaketaren ondorioz sortutako gastuak barnean hartuta. 2. Urteko gehieneko kenkaria, aurreko 1. atalean aipatutako kontzeptuen batura dela medio, 2.160 euroko zenbatekoa izango da. 3. Zergadun bakoitzak aurreko 1. atalean aipatutako kontzeptuen ondorioz kendutako zenbatekoen baturak, ondoz ondoko zergaldietan, ezin izango du gainditu 36.000 euroko zenbateko gutxitua, hala denean, berrinbertsioaren ondorioz salbuetsitako ondare-irabaziaren zenbatekoari Foru Arau horren 51. artikuluan ezarritakoaren arabera 100ko 18 aplikatuta lortutako emaitzan. (...)".

Araua

Abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauaren 42, 43 eta 89. artikuluak.

Itzuli