saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Informazioa


www.bizkaia.eus/guregida


Zergei Buruzko Informazioa: Kontsulta

Data

22.04.2008

Erreferentzia

Mantenuaren ziozko dietak. Eraikuntzaren hitzarmen kolektiboa.

Galdera

Kontsultagilea sozietate bat da, eta horren langileak eraikuntzaren hitzarmen kolektiboaren mende daudenez gero, eguneko dieta batzuk ordaindu behar zaizkie langileei mantenuagatik baldin eta enpresaren egoitzatik eta haien bizilekutik kanpoko beste udalerri batean egiten badute lan. Kontsultagileak zera jakin nahi du:1) Zein den salbuetsitako mantenuaren ziozko dieta gisa sar dezakeen gehieneko kopurua.2) Zelan frogatu behar duen langileari ordaindutako zenbatekoa, salbuetsitako dietaren kontzeptuari dagokiona.3) Beharrezkoa den langileak fakturaren edo antzeko agiriaren bidez frogatzea egunean egindako gastuaren zenbatekoa.4) Baldin eta langileak janaria obrara eramaten badu, zerga ordaintzetik salbuetsitzat hartzen den hitzarmenaren arabera dietaren kontzeptuagatik ordaindu behar dion kopurua ere.

Ebazpena

1) Idazkian egindako lehen galdera dela eta, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 29ko 6/2006 Foru Araua (PFEZFA) aplikatu behar da, hain zuzen ere 16. artikulua: "Besteak beste, honako hauek izango dira diruzko lan etekinak: "(...) d) Bidai gastuetarako dietak eta ordainketak, salbu eta lokomozio gastuak eta ostatuetan egiten diren mantenu eta egonaldikoak, arau bidez ezarritako mugen barruan betiere. (...)" Manu hau azaroaren 20ko 207/2007 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiko (PFEZA) 13. artikuluan garatu da. Hauxe ezarri da bertan: "A. Erregela orokorrak: 1. Lan etekintzat hartuko dira, bidai gastuetarako dietak eta esleipenak, salbu eta joan-etorrikoak, eta ostalaritzako establezimenduetako mantenu eta egonaldirako arruntak direnak, baldin eta artikulu honetan adierazitako betekizun eta mugak betetzen badituzte. 2. Joan-etorri gastuetarako esleipena. Kargatik salbuetsiko dira enpresak edo enplegatzaileak erabiltzen dituen kopuruak, baldin eta horien helburua bada lantegi, lantoki, bulego edo laneko zentrotik kanpora joan behar duen enplegatuaren edo langilearen joan-etorri gastuak konpentsatzea; baldin eta joan-etorri hori egiten bada lana beste toki baten egiteko, eta ondoko baldintza eta zenbatekoak suertatzen badira: a) Enplegatuak edo langileak herri garraiobideak erabiltzen baditu, gastuaren zenbatekoa frogatu behar da faktura baten bidez edo antzeko agiri batez. b) Bestelakoetan, ondoko kopurua izango da: 0,29 euro zenbatuko da egindako kilometro bakoitzeko, betiere, frogatu behar da joan-etorria egin dela, gainera, bidesari eta aparkalekuaren zioz frogatzen diren gastuak zenbatuko dira. 3. Mantenu eta egonaldirako gastuetarako esleipenak. Kargatik salbuetsiko dira enpresak edo enplegatzaileak erabiltzen dituen kopuruak, baldin eta horien helburua bada jatetxe, hotel eta ostalaritzako gainerako establezimenduetako mantenu eta egonaldiaren ziozko gastu arruntak konpentsatzea; izan ere, kopuru horiek sortu behar dira, hartzailearen ohiko lanlekutik eta haren egoitzatik kanpoko beste udalerri baten egindako gastuengatik. (...) a) Hotel, jatetxe eta ostalaritzako gainerako establezimenduetako mantenu eta egonaldiaren ziozko gastu arruntetarako esleipen gisa hartuko dira ondokoak bakar-bakarrik: 1. Gaua ematen denean ohiko lanlekua eta hartzailearen egoitzakoa ez beste udalerri baten, orduan ondokoak izango dira: - Egonaldiagatiko gastuengatik, frogatzen diren kopuruak. - Mantenuagatiko gastuengatik, 53,34 euro egunean, baldin eta lurralde espainiarraren barruko lekualdaketa badira, edo 91,35 euro egunean, baldin eta atzerriko lurraldera egindako lekualdaketak badira. 2. Gaua ematen ez denean ohiko lanlekua eta hartzailearen egoitzakoa ez beste udalerri baten, orduan mantenu gastuetarako esleipenak izango dira, baldin eta 26,67 edo 48,08 eurotik gorakoak ez badira egunean, lekualdaketa Espainiako lurraldearen barrukoa edo atzerrikoa izatearen arabera, hurrenez hurren. (...) Aurreko lerroaldeetan adierazitakoari dagokionez, ordaintzaileak lekualdaketaren egun eta tokia egiaztatu beharko ditu, bai eta lekualdaketa horren arrazoi edo zioa ere. (...)". Horrekin guztiarekin bat etorriz, mantenuaren ziozko dietei dagokienez (bakarrak dira galdetzen direnak), bidezkoa da esatea ezen, gaua ematen ez denean ohiko lantokia eta hartzailearen egoitzakoa ez beste udalerri batean, salbuetsitzat joko direla mantenu gastuetarako esleipenak, baldin eta 26,67 edo 48,08 eurotik gorakoak ez badira egunean, lekualdaketa Espainiako lurraldearen barrukoa edo atzerrikoa izatearen arabera, hurrenez hurren. Alabaina, kontuan izan behar da mantenuaren ziozko dietak soilik egongo direla zergatik salbuetsita baldin eta langileak ohiko lantokikoa (eta hartzailearen egoitzakoa) ez beste udalerri batera eginiko joan-etorrien ondorioz jasotzen baditu. Izan ere, ildo horretan, langileak bere lantokian jardun behar du eta lantoki horretatik irten edo lekuz aldatu behar du lana egin ahal izateko. Hortaz, beharrezkoa da argitzea ezen Eraikuntzaren Hitzarmen Kolektiboan bi kontratu mota daudela ezarrita: plantillaren kontratu finkoa eta obrako kontratu finkoa. Hala, azken kontratu horren berezitasuna da langilearen kontratazioa obra jakin eta zehatz baterako izatea. Horrenbestez, plantillako langile finko bati eginiko esleipenak, ohiko lantokikoa eta hartzailearen egoitzakoa ez beste udalerri baterako joan-etorrien ondoriozko dieten kontzeptuari dagozkionak, salbuetsita egongo dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kargatik, betiere PFEZAren 13.A.3 artikuluan horri buruz ezarritako betekizun formalak eta kuantitatiboak betetzen badira. Hala ere, obra jakin baterako kontratazioen kasuan, langileak obra edo zerbitzua dagoen lantokian duen norakoak edo destinoak baliorik gabe utziko luke PFEZAren 13.A.3 artikuluan ezarritako dieten araubidea, zeren eta ordaindutako kopuruak joan-etorriak konpentsatzeko izango bailirateke, langileen etxetik eurak esleituta dauden lantokietaraino. Horrek zergari eta zergaren atxikipen sistemari lotuta egotea ekarriko luke. Hala ere, baldin eta langilea kontrataturiko obra dagoen lantokitik badoa beste udalerri bateko beste obra batzuetara, kasu horretan PFEZAren 13.A.3. artikuluan xedatu dena aplikatu beharko da, zeren eta orduan ohiko lantokia ez beste udalerritik kanpora eginiko lekualdaketa izango bailitzateke. Enpresak langileei ordaindutako kopuruei aplikatu beharreko atxikipenari dagokionez, hauxe dakar lehenago aipaturiko PFEZAren 103. artikuluak: "Honako errenta hauek ez daude atxikipenak eta konturako sarrerak egin beharrari loturik: a) Errenta salbuetsiak, Zergari buruzko Foru Arauko 9. artikuluko 25. zenbakian ezarritakoa izan ezik, eta joan-etorrietarako gastuetarako eta ohiko mantenu eta egonaldi gastuetarako dietak eta kopuruak, kargapean ez daudenak. (...)". Hori dela eta, erakunde kontsultagileak ez ditu ordaindutako kopuruen gaineko atxikipenik aplikatu behar, hain zuzen ere zergapetuta egotetik salbuetsitako mantenuen ziozko dietengatik, aurreko lerroaldeetan xedatu denarekin bat etorriz. 2) Kontsultako idazkian planteaturiko bigarren galdera dela eta, goian hitzez hitz emandako PFEZAren 13. artikuluaren 3. idazatiko A hizkiaren azken lerroaldean ezarritakoarekin bat etorriz, erakunde ordaintzaileak nahitaez frogatu eta egiaztatu behar ditu salbuetsitako sariak jaso dituzten langileen eguna eta bidaiaren tokia. Zuzenbidean onartutako edozein frogabide erabiliz egiazta daitezke. Bestalde, laneko etekinen, ekonomi jardueren eta sarien gaineko konturako sarreren eta atxikipenen urteko lapurpenaren 190. eredua onetsi duen azaroaren 30eko 2994/2007 Foru Aginduak ezarri duenez, ordaintzaileak nahitaez sartu behar ditu langileei ordaindutako kopuruak aipaturiko ereduan, zerga ordaintzetik salbuetsita badaude ere. Zehazkiago, hauxe xedatu da eredu hori betetzeko jarraibideetan: "Salbuetsitako errentak eta kargarik gabeko sariak. Gako honekin adierazi behar dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Araudiko 13. artikuluan ezarritakoaren arabera kargatik salbuetsita dauden bidai gastuen ziozko sariak eta diru-kopuruak, bai eta PFEZtik salbuetsitako lanaren errentak eta Zergari buruzko Foru Arauko 9. artikuluan ezarritakoaren arabera salbuetsita dauden jarduera ekonomikoen etekinak. (...) Bidai gastuen ziozko sariak eta diru kopuruei dagokienez, eta salbuespenak kopuru mugak dituenean, pertsona edo erakunde aitortzaileak legez ezarritako mugaz gaineko kopururik ordaindu badu, gaindikina aurreko gakoen edo azpigakoen artean dagokion gakoan sartuko da. Azpigakoa eremuan ageri direnetatik, kasuan-kasuan behar dena jarri behar da nahitaez". 3) Eginiko azken bi galderak direla eta, zergei buruzko araudian ez da eskatzen langileak eginiko mantenuagatiko gastuak frogatu beharra, baizik eta gehienez salbuetsitako kopuru batzuk baino ez ditu ezartzen. Ondore horietarako ezartzen diren frogatu behar bakarrak enplegatzailearen pentzurakoak dira; izan ere, joan-etorrien eguna eta tokia baino ez ditu frogatu behar, baita arrazoia edo zioa ere. Hori dela eta, baldin eta langileak jatekoa etxetik badarama eta ezer kontsumitzen ez balu, mantenuagatik ordaindutako dietak salbuetsita egongo lirateke zergatik dagoeneko aztertu ditugun baldintzen eta moduen arabera. Hori guztia, betiere, enpresaren jantoki zerbitzua emateko zeharkako formulekin gertatzen denaren kontra doa, eta formula horiek PFEZAren 54. artikuluan arautu dira.

Araua

Abenduaren 29ko 6/2006 Foru Arauko 16. artikulua.Azaroaren 20ko 207/2007 Foru Dekretuko 13. eta 103. artikuluak.

Itzuli