www.bizkaia.eus/guregida


Ohiko galderak Identifikazio zenbakia: 900005791

Zergapekoak BEZaren araubide erraztuan (sinplifikatua) egiten du bere jarduera. Hari S.A. enpresari (IFK/IFZ: A0000000) egindako irin erosketaren faktura erregistratu behar du. Enpresak 8/2018 faktura bidali dio 2018ko otsailaren 2an; zenbatekoa guztira: 2.080€; zerga-oinarria: 2.000€; jasandako BEZaren kuota: 80€.


  

Salgaien fakturak erregistratzeko Gastuak eta Jasotako Fakturak atalera sartu behar da. Salgai orokorren erosketak ez daude lotuta jarduerari atxikitako ondasunei; beraz, ez dago haien artean erlaziorik ezarri beharrik.

Kasu honetan zergapekoa BEZaren erraztutako araubide berezian dago, eta ondorioz BEZari dagozkion datu ekonomikoak idaztohartu behar ditu, PFEZerako gastu moduan jasandako BEZaren kuota ezarriz.

Eremu hauek bete behar dira:

  • Datu orokorrak
    • Eragiketa mota: Faktura duten gastuak/erosketak/bestelako eragiketak.
    • Erregistro mota: Faktura
    • Eragiketa bereziak: (zehaztu gabe)
  • Identifikazio-datuak (hornitzailearenak eta fakturarenak)
    • Aitortutako hornitzailearen identifikazio-gakoa: (1) IFZ bati dagokio
    • Aitortuaren IFZ: A00000000
    • Aitortuaren izen-abizenak edo sozietate-izena: Hari SA
    • Fakturaren edo frogagiriaren identifikazioa: 8/2018
    • Bidalketa-data: 2018/02/02
  • Datu ekonomikoak
    • Jarduera: 141910 OGI OPILGINTZA
    • KPOko kontua: 600 Salgaien erosketa
    • Gastuaren zenbatekoa: 2.080
    • PFEZerako gastua: 2.080
    • BEZa zerga oinarria: 2000 BEZ tasa: 4% Jasandako BEZaren kuota: 420 Fakturaren zenbatekoa: 2.080 BEZ kuota kengarria: 80

erosketa

Informazio gehiago

Lotutako orrialdeak

Erosketak

Oharra

Galdera/Erantzun honek ez du ondore loteslerik Bizkaiko Foru Ogasunarentzat; informazio hutsa besterik ez da.

Itzuli